Iritzia eta gogoeta

  • GOMEZ SARASOLA, Itziar "Woody Allen" (Iritzia)

    GOMEZ SARASOLA, Itziar "Woody Allen" NABARRA 6 or.Woody Allenek mesanotxean daukan koadernoan idazten ditu bere ideiak. Nola eraiki ezer ideiarik gabe? Ideia ezustean etortzen da askotan, bila joan gabe, eta orduantxe harrapatzen ez badugu, izorrai!

  • GOMEZ SARASOLA , Itziar "Eta idatzi nahi dut hala ere!"(Iritzia)

    GOMEZ SARASOLA , Itziar "Eta idatzi nahi dut hala ere!" Luma berrien eleak 2008 zenb. 6 , 5.or.Sinetsi nahi dut gizonezkoak eta emakumezkoak berdinak garela, baina oraindik orain, ez dakit zer pentsatu. Aste egun buru zuria dugu gaur eta etxean nago, ez dut lantokira joan behar. Etxean egin dezaket gaur dagokidan lana.Eta haiek amaitutakoan idazteko denbora izango dut.

  • GOMEZ SARASOLA,Itziar " Euskal Literatura globalizazio garaian"(Iritzia)

    GOMEZ SARASOLA,Itziar " Euskal Literatura globalizazio garaian"L. Luma berrien eleak. 5.Zenb.7.or. Euskal Literatura Globalizazio garaian mahai ingurua Irungo Amaia Kultur aretoan. Mahaian bost hizlari; Harkaitz Cano, Xabier Etxaniz, Iñaki Aldekoa, Felipe Juaristi eta Jorge Jimenez.

  • GONZALEZ PORTUGAL,Amaia "Gaur egungo politikari hauek..." (Iritzia)

    GONZALEZ PORTUGAL,Amaia "Gaur egungo politikari hauek..." Luma berrien eleak Zenb.10, 2012, 5 or.Gazteak eta ortografia. Hedabideetan ziklikoki agertzen den gai klasikoa. Noizean behin gogora razi behar baitzaigu nerabeek ez dakitela idazten SMS mezuen erruz, elebitasunak ere

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Arrazoi beste konponbide"(Iritzia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Arrazoi beste konponbide" Euskaldunon eta batez ere irakasle lanetan , ustez, gure herriko haurrak euskalduntzen ari garenon buruetan, kezka piztu arazi digute. Auzia, gaur egungo hezkuntza sistemak euskalduntzea bermatzen duen ala ezean datza...

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Bagarela" (Iritzia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Bagarela" NABARRA, Zenb. 104, 7or. Izatetik izaterako ahaleginean, talka, norberak izan nahi duena eta agintzen dutenek norbera izatea nahi dutenaren arteko distantzian ere badago; esan nahi dena eta esanarazten dutenaren arteko distantzian, edo pentsamendu librea eta autoritatearen arteko harremanean.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Hemen da han" (Iritzia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Hemen da han" . Kantu bat, edozein herriko jaietan: “ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez nigandik urrundu...”Urrun dira denboran Ibrahimen etxe ondoko pikua eta neskatxen gorputzetan egokitutako Baidoako merkatuaren kolore nabarrak; ez ordea memorian.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Martxoaren 8an eta egunero emakume garelako" (Iritzia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Martxoaren 8an eta egunero emakume garelako" . Eremu publikoan gure lekua egin dugun, edo horretan ahalegintzen garen, emakume asko eta asko, eremu pribatuan, etxekoan, gaur egun ere “neskamegidarierregina...” gara, eta gaur gure eguna da...

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Piztu dinat irratia" (Iritzia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Piztu dinat irratia" Luma berrien eleak 8 Zenb. 17 or.Zuri-zuri jarri nahi izan haut, hautsak kentzeko nire trapu zuria; hainbeste zirrikitu, lur bazter, leiho ertz garbitu ondoren, bahunan eta itxura berritzeko premia.

  • IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Arrazakeriaren azken apurrak" (Iritzia)

    IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Arrazakeriaren azken apurrak"Luma berrien eleak 9 Zenb. 4 or.

  • IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Liburuak sutan" (Iritzia)

    IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Liburuak sutan" Luma berrien eleak 9 Zenb. 10 or.Ez al dute, mendez mende, erlijio edo politika mota askok adierazpen-askatasuna edota prentsa-askatasuna ukatu, isilarazi eta zigortu?

  • JUARISTI ZABALET,Miren" Grizzly man"(Iritzia)

    JUARISTI ZABALET,Miren" Grizzly man". Grizzly man 100 minutu irauten dituen dokumentala da. Bertan, Timothy Treadwell eta Grizzly deitzen diren hartzen arteko harremana kontatzen da. Hasieratik bukaerara momentu hunkigarriz betetako dokumental honetan, Timothyk berak grabatutako irudiak dira nagusi. 

  • JUARISTI ZABALET,Miren" Kukuaren izaera panoptikoa"(Iritzia)

    JUARISTI ZABALET,Miren" Kukuaren izaera panoptikoa" L.Luma berrien eleak. 5, zenb., 5.or. Zelatari bikaina izan behar du kukuak. Urte guztia ezkutuan igaro ondoren, maiatzean agertzen zaigu bere arrautza ipintzeko kabi bila. Basoko kabi guztiak dira aukeran, kukuarentzat erruntoki. Kartzelako zaintzaileak bezala, kukuak beste txorien nondik norakoak jarraitzen ditu hauek bere presentziaz jabetu gabe... 

  • LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis " John Reed" (Iritzia)

    LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis " John Reed" Luma berrien eleak 9. Zenb. 6-7 or. Iraultzaile konprometitua batzuentzat, ezkertiar bur- ges eta playboyerromantikoa besteentzat, eta bolxe- vikeei saldutako traidorea beste hainbatentzat.

  • LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Gizotsoa literaturaren historian"(Iritzia)

    LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Gizotsoa literaturaren historian"Luma berrien eleak 8 Zenb. 10-11 or. Zilarrezko balak, ilbeteko gau odoltsuak, biraoa jasotakoen kondena, gizakiaren eta piztiaren arteko barne borroka, ezinezko maitasun-istorioak..., klixe komunak ditugu denok gizotsoaren gainean, literaturatik eta, batez ere, zinematik jasota.

  • LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Hitz luzeak"(Iritzia)

    LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Hitz luzeak" “The shorter the better”omen diote ingelesek, eta esan daiteke haiek horrela jokatu dutela hizkuntzarekin; izan ere, ingelesa oso hizkuntza ekonomikoa baita, silaba kopuruari dagokionez.

  • LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Ingurune erdaldunean haur euskalduna hezten"(Iritzia)

    LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Ingurune erdaldunean haur euskalduna hezten"Mugalari GARA, 2010-3-5, 50 or.Gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna: GUTXIEGI. Oharra: erdaraz gehiago hitz egin behar du». Emaztea eta biok harri eta zur geratu ginen sei urteko alabaren lehen hezkuntzako lehen urteko lehen hiruhileko notetan (2009-2010 ikasturtean) idazpen hori irakurri genuenean.

  • LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Infernua zerura iristeko egin beharreko bidea da" (Iritzia)

    LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Infernua zerura iristeko egin beharreko bidea da" Luma berrien eleak 2009, Zenb.7 - 6 or. Buufff... Bortitza izan da gaurkoan ametsetatik errealitaterako pausua. Mundu honetara itzultzeko begiak ireki ditudan momentu berean bart gaueko alkohol eta zigarro perfumea surdurzuloetatik sartu zait. Barru-barruraino.

  • LIZARAZU ASTIGARRAGA,Aitor"Xiberuko bozak" (Iritzia)

    LIZARAZU ASTIGARRAGA,Aitor"Xiberuko bozak" 7K ALDIZKARIA Zenb: 813, 32-33 or. Mugalari jardun nahiko nuke, lagunok: eta zuok astebetez Zuberoara eraman. Has nadin zakua josten! Lagun batek, orain ez asko, zera esan zidan: <> Iaz, xiberera ezagutzeko aitzakian, Zuberoako AEK-k antolatzen duen udako barnetegira animatu nintzen. Zazpi egun: uztailaren 29tik agorrilaren 4ra, astelehenetik igantera.

  • LÓPEZ ASKASIBAR,Xabier " Zibilizazioa" (Iritzia)

    ANIMALIA.- Nabarmenak dira gizakiak animalien aldean dituzten ezberdintasunak: pentsatzeko gaitasuna, animalien sena gainditzeko ahalmena, damutzeko joera, oroitzapenen mina, etab. Animalia azkarrenek ere ez lukete izango horraino iristeko fakultaterik… baina ni ez, ni, baina ni ezber…din… 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli