Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

luma5  

Gazteak eta ortografia. Hedabideetan ziklikoki agertzen den gai klasikoa. Noizean behin gogora razi behar baitzaigu nerabeek ez dakitela idazten SMS mezuen erruz, elebitasunak ere badituela bere arriskuak, señoek “la letra con sangre entra” aldarrikatzen zuten garaian ez zela akatsik txikiena ere egiten. Gaur egungo gazte hauek fundamentu gutxi dutela esateko hamaika modu. Bada, ez da bidezkoa. Badira orban latzagoak uzten dituzten akatsak.

Zuzentasun linguistikoari dagokionez, azalean geratzen gara. Bestela, ez ginateke horrenbeste tematuko nerabeen ortografia-akatsekin. Ez, behintzat, politikarien semantika-hutsegiteekin baino gehiago. Autogobernu, demokrazia, ongizate... gozokizko hitzak oparitzen dizkigute dir-dir egiten duen paper koloretsuan bilduta, baina irekiz gero azukrea bezala disolbatzen dira. Denak balio du azalak liluratzen badu, eta ezerk ez du balio, egunkari- paper zatarretan bilduta badator. Superfizialak.

Hiztegia gero eta meharragoa da. Politikariek apaletik hartzen dute, ahalik eta termino ponpoxoena aukeratu, eta dagokion orria kendu. Tolestu, puskatu, lankideekin partekatu... Harik eta hitz asemantikoen edukiontzira bota arte. Zeharkako, parte- hartzaile, berrikuntza...

Nago politikariek ez dituztela neurtu ekintzon ondorioak. Hitzak odolusteari ekin ziotenean, gu gintuzten jomugan, baina oharkabean haiek ere irentsi dute amua. Hain bihurtu dute abstraktu hitzen esanahia, ezen haiek ere ez baitakite zer esan nahi duten.

Testu idatzien ahoskeran aditua den Julia Marin irakaslearekin ikastaro bat egin nuen behin. Hark esan zidan testu bat ondo irakurtzeko, transmititzeko, hitzak ikusi egin behar dituela hizlariak, irakurri ahala. Zer ikusten du, ordea, politikari batek, berrikuntza esaten duenean? Hitzak hutsik daudenean, garuna itsu da. Eta hizlariaren erreferentzia kelaino soila denean, ahoskera da lausotzen hurrena. Galde diezaietela ea zer pasatzen zaien burutik, tránsversalidad, párticipacion edo ínnovacion ahoskatzen dutenean.

Esdrujulismoak itsututa, laster hasiko dira gure nerabeak gaztelaniazko testu-iruzkinetan tildeak nonahi jartzen. Agudak eta llanak zirenik ere ez dute jakingo. Eta orduan ere euskarari egotziko dio errua baten batek, edo SMS mezuei, eta lehenago irakasleak askoz hobeak zirela ere aipatuko du, nostalgiko.

Amaia Portugal Gonzalez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli