Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
EUSKAL LITERATURA GLOBALIZAZIO GARAIAN
Euskal Literatura Globalizazio garaian mahai ingurua Irungo Amaia Kultur aretoan. Mahaian bost hizlari; Harkaitz Cano, Xabier Etxaniz, Iñaki Aldekoa, Felipe Juaristi eta Jorge Jimenez.

Eseri naiz hirugarren ilaran zer entzungo jakin min biziz. Ingurura begiratu eta lau lagun; emakumezkoak laurak. Kuku, kuku, kukuaren kantaren oihartzuna aretoan. Zerbaiten isla izango da hau agian, baina aurkezpena gainditu eta hitzek berehala bete dituzte eserleku hutsak.

Hizlariek hitza, Globalizazioa ez dela gaur egungo ezaugarri nagusitzat hartu behar. Bere garaian erromatarrak ere horretantxe aritu zirela. Orduan ere kukua lanean besteren habian arrautzak jartzen. Globalizazioaren helburua hots, prozesuen eraginkortasuna areagotzea da; botere ekonomikoa geroz eta esku gutxiagotan biltzea. Bertako arrautzak jaurti eta kukuarenak habia guztietan. Gaur egungo literatura sistemak kanonak sortu omen ditu. Sorkuntza sailkatu egiten da berehala eta ez kalitateari bakarrik erreparatuz. Berdin dio kantu zoragarriko urretxindorraren arrautzak badira ere. Kukuak haiek apurtu eta bereak jarri. Eta txoriak, gainera, itsututa, kuku umea elikatuko du. Geroz eta garrantzi handiagoa du irakurlearekin harreman zuzenak. Elitea, lehen, kalitate handiko liburuek osatzen zuten. Egun, ordea, miresmena galdu dugu elitearen aurrean. Askatasuna irabazi dugu ustez; Baina nahi duguna irakurtzen al dugu benetan? Jabetzen al gara zein den kukuak utzitako arrautza? Kukuak agintzen al dio irakurleari? Gehien saltzen dena al da onena? Literaturaren historia osatzea geroz eta gehiago kostatuko dela diote. Zein izango ote dira egungo klasikoak? Hitzak bazuen garai batean zentzu espirituala. Gaur egun, sekularizazioa dela, ustezko askatasuna dela, edukia arindu egin da neurri batean. Entretenimendua hobesten da. Diruaren autoritatearen garaian bizi gara. Kukuari bide egiten uzten diogu. Herri guztiek bertakotzat jotzen dute kukua oraintxe. Merkatuak agintzen du; hau da, Kapitalismoak azken batean. Eta Kapitalismoari ez zaio komeni jendeak pentsatzea. Galtzen ari da Literaturari lehen ematen zitzaion balorea. Kukua ari da irabazten. Eta gu gainera, “Kuku kuku” pozik kantatzen.

Euskal Literaturak interes gutxi pizten duela mahai inguruaren ondorioetako bat. Nahiz badagoen baikorragorik ere. Irakurle euskaldunak eta leialak egon badaudela, baina Kultura krisian dagoela Mundu osoan. Baita Euskal herrian ere. Beraz, euskal gizartearen porrota ere badela pentsatu beharrean gaude.

Lehen pasio handiagoa zegoen idazten eta irakurtzen zutenen artean. Zer gertatzen da orain... ? Aktibo izatetik pasibo izatera al goaz? Noiz arte utzi behar diogu kukuari euskal literaturaren habiatik arrautzak jaurtitzen?

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli