<< Urtarrila 2012 >>
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| | | | | | | 1 |
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | | | | | |
|
|
|
Ba al duzu familia-historia edo historia pertsonalik gai honetaz. ? TURINen antolatu du bertako Scuola Holden-ek 2012ko Maiatzaren 8rik 15era ikastaro hau.
• Gehienez 24 parte-hartzaile aurreikusten dira.
• Ez dago adin-mugarik
• Ingelesez izango da ikastaroa
• SCUOLA HOLDENek ordainduko ditu, geure kasuan Bergarako Idazle Eskolako ikasleen joan-etorri eta egonaldia
Parte hartu nahi dutenek, bere hautagai-eskaria 2012ko Otsailaren 28rako bidali behar dute . Horretarako ikasleek aldez aurretik aurkeztu beharko dute
o Migrazioari buruzko historia txiki bat ( 9.000 karaktere, tarteak barne, eta ingeleswez )
o Kontakizunarekin lotua dagoen objektu baten deskribapen laburra
INFORMAZIO GEHIAGO
http://www.scuolaholden.it/English/News/my%20migrant%20story
Interesatuta baldin bazaudete, idatzi
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera. |
|
Azpeitiako EMAKUME TXOKOAk bere bidea hasi berri du eta Idazle eskolak ILUNABAR LITERARIOA egingo du Urtarrilaren 25ean. EMAKUMEA, EME ETA SORTZAILE izenburupean idatzitako gure lanak irakurriko ditugu. DATORREN URTARRILAREN 25ean aratsaldeko 19:30ean Azpeitiako Emakumeen Txokoan!!! Zu ere gonbidatuta zaude, adiskide!
|
Julen Arriolabengoaren Jaun Zuriaren askazia kronista zaharren lumatik lana aurkeztuko du , urtarrilaren 21ean, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara, Bergarako UNEDen. Julen Arriolabengoa Euskal FIlologian lizentizatua da, eta bere doktore tesia Ibarguen-Cachopin Kronika izeneko esku-izkribuen gainean egin zuen. Hori oinarri hartuta egindako lanarekin, irabazi zuen Euskaltzaindiaren saiakera saria, 2008an. Lan honetan, hainbat kronikarik Bizkaiko jauna izan omen zen Jaun Zuriaren askaziari buruzko kontaketak jarri ditu, atalka bereizita, eta euskaraz. Egileak erabili dituen Euskal Herriari bururzko kronista gehienek gaztelera erabili baitzuten. hala ere, gazteleraz idatzi zuten hainbat euskal kronistek euskal kantu eta esamoldeen berri ere eman zuten. |
|
Aretxabaletako Loramendi Elkarteak Karmele Igartuaren poesiari buruzko hitzaldi-irakurraldia antolatu du. Tere Irastortza idazleak gidatuko du Karmele Igartuaren poesia irakurketa, poesia irakurtzerakoan sortzen diren galderei eta kezkei erreparatuz, eta batz ere, Karmele Igartuaren estiloari buruz hitz eginez. Ekitaldia Loramendi Elkartean burutuko da, urtarrilaren 11n, arratsaldeko 6:30etan.
Karmele Igartua Bengoa idazle aretxabaldarrak hiru poema liburu idatzi zituen Hitzak orbainetan (Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria irabazi zuena , ) Denbora enaren hegaletan ( Pamiela ) eta Itsaso Kontra bat ( Pamiela ). Karmele Igartua-ren prosa osorik irakur daiteke www.idazten.com orrian eta baita bere poesia lan ugari ere, horien artean osorik lehen liburua .Karmele Igartuak koordinatu zuen bere sorreratik www.idazten.com orria eeta Bergarako IDAZLE ESKOLAn ikasleek antolatutako hainbat ekimen. Tere Irastortza idazlea da Bergarako IDAZLE ESKOLAko zuzendaria eta irakasle , eta berak egin zuen Itsaso Kontra bat liburuaren edizioa. |
|
Zabalik dago 2012ko lehen sei hilabeteetako MINTEGI ETA MODULUETARAKO MATRIKULA. Ipuingintzari buruzko modula Edorta Jimenezek emango du eta urtarrilaren 14an hasiko da. Antzerkiari buruzkoa Xabi Lopezek emango du eta Ozenki Irakurtzeko modulua Itziar Gomezek. Informazio gehiago
IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIen 2012ko aurreneko saioa Urtarrilaren 21ean burutuko da. Informazio gehiago
Harremanetarako
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
|
|
Bergarako herritarrek Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzeko laguntzak izango dituzte 2012 ikasturtean.
Idazle Eskolak idazten eta ozenki irakurtzen trebatzeko ikastaro laburrak eskaintzen dihardu 2011-12 ikasturtean zehar Bergarako UNEDen. Dagoeneko amaituta daude iritzi-artikuluari eta poesiari eskainitako moduluak eta urtarrilean ipuinak idazten ikastekoa hasiko da Edorta Jimenez idazleak emanda. 8 larunbatetan eskainiko da goizeko 10:45etik 12etara. Informazio gehiago
Era berean, urtarrilean zabalduko da Antzerkiko moduluan apuntatzeko epea ere eta martxoan izango da Ozenki irakurtzen trebatzeko moduluan izena ematekoa.
Bestalde, hilean behin, idazle edo kultura-sortzaile baten hitzaldia izaten da,IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIetan eta urtarrilaren 21ean Julen Arriolabengoa idazlea izango da Jaun Zuriaren askazia bere liburuaren jiran jardungo duena. Aurten Euskara jatorrian hartu da hizpide, eta Julen Arriolabengoaz gain, hizlari izango dira Patxi Zubizarreta, Juan Antonio Urbeltz,Jon Sarasua, Xamar, Fredi Paia eta Aitor Furundarena. Hilean behin , larunbatetan. Helbide honetara jo dezakezue.
Eskaintza osoaren gaineko informazioa honako helbidean lor liteke: http://ieskola.asmoz.org IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIAK eta IDAZLE ESKOLAko MODULUAK ataletan
Esan bezala, bai moduluetan eta bai hitzaldietan parte hartzeko interesa duten bergararrek dirulaguntzak izango dituzten Bergarako Udalaren eskutik. Laguntza matrikularen %75era artekoa izan liteke lana dutenen artean eta %100era artekoa ikasle eta langabeen kasuan.
Laguntzen arautegia eta bete beharreko inprimakia honako helbidean eskura liteke: www.bergara.net/ orrian |
|
Izaskun Etxeberriaren narrazio berri batek jaso du Agurainen lehen saria.
" Negukoa ematen zuen udazkeneko gau hartan " ipuina saritu dute Aguraingo Eskualdeko Narrazio II.Lehiaketan .
Zorionak ! |
 |
|
|
| Ekhiñe Egiguren |
|
|
"XXVIII. SATARKA POESIA SARIA EKHIÑE EGIGURENENTZAT Aurtengoan ere, Bordari eta Satarka ipuin eta poesia lehiaketak deitu ditu Hondarribiko Udalak. Ekhiñe Egiguren izan da Satarka poesia lehiaketan helduen mailan lehen saritua. Pasa den larunbatean, hilaren 17an, izan zen sari banaketa Udaletxeko Areto Nagusian eta ekitaldian nabarmendu zutenez, epaimahaikideak gustura azaldu dira aurkeztu lanen maila eta emaitzekin. Parte hartzaileen artean, gazteenen esfortzua eta lanen orijinaltasuna azpimarratu du epaiak. Bere bidea sendotzen doan literatur lehiaketa honen helburu literaturzaletasuna nahiz idazketa bultzatzea eta urtez urteko harrera ezin hobea ikusita, bide horri eustea direla azaldu dute antolatzaileek. Saritutako lanak urtero argitaratzen dira eta horrekin batera, azken urteetako ipuin eta poema bilduma sarituen antologia bat egiteko gogoaz mintzatu dira arduradunak.
Aipatu bilduma argitara artean -eta hura irakurtzeko irrikaz-, idazten jarraituko dugu." |
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria: 1 Guztira: 10 |
|