Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
ZIBILIZAZIOA

 

 

ANIMALIA.- Nabarmenak dira gizakiak animalien aldean dituzten ezberdintasunak: pentsatzeko gaitasuna, animalien sena gainditzeko ahalmena, damutzeko joera, oroitzapenen mina, etab. Animalia azkarrenek ere ez lukete izango horraino iristeko fakultaterik… baina ni ez, ni, baina ni ezber…din…

Basatia.- 1. izond. Bere kasa bizi edo hazten dena; landua edo etxekotua ez den landare zein animaliaz esaten da. 2. iz. eta izond. Primitibotzat jotzen den edo zibilizazio-maila erdietsi ez duela uste den herriaz eta herri horretako kideaz esaten da. 3. iz. eta izond. (hed.) Pertsona hezigabea, gizalegezko portaera ez duena.

Pertsona hezigabea”. Interesgarria, exotikoa, bitxia da hau guztia. Gauza batzuk ulergaitzak suertatzen zaizkit, benetan arrotzak. Ni ez naiz horrelakoa. Argi dago. Badakit nor naizen. Zibilizazioan bizi gara. Ez dut inolako zalantzarik. Eskua eman diezazuket, hori ikasi dut urtetan eta. Gauza bakoitza bere lekuan uzten dut; zapatak hemen, galtzerdiak tolestuak. Bi musu emateak heziera ona adierazten du, bizilagunei agur esateak bizikidetza errazten. Ez naiz harritzen lehenengoan; hankak begiratzen ditut pauso berri bat eman baino lehen; barre egitea beti desitxurosoa ez dela esan didate. Kar, kar, kar. Baina gaizki-ulertuak sor ditzake horrek. Irribarreak atseginagoak dira. Atseginagoak. Giz..gizon...gizonezko bat naiz. Ez dago zalantzarik. Zibili...zazioa.

Muere cantante comida por coyotes en Canadá.

Ez, ez da hori esan nahi dudana. Alkandora urdinak lisatzen ditut. Gorbata marradunek almidoia daramate. Psikologian lizentziatua naiz, besteen jarrera aztertuz dirua irabazten dut. Zigarroen nikotinan sinisten dut oraindik, hortz zuriegiek ez naute konfiantzara bultzatzen, gure odontologoen garapena izan arren. National Geografic eta Reader´s Digest irakurtzen dut tea hartzen dudan bitartean. Tea eta ate, teatetetetttt. Zaunk. Ez, ez da hori. Zoriontsua naiz. Zaunk, ulu. Ez, ez da hori. Zoriontsua naiz. Hebreeraz idazten dakit; fisika kuantikoak eta zenbaki fibonacciek egituratzen dute nire bizitza. Aizto bat dut eskuan... fruta zuritzeko da. Besterik ez. Aizto bat. Fruta zuritzeko. Laban zorrotza erabilerraza bihurtzen da. Odola, ez, zukua, zukuaaa lortu. Grrr. Emakumea gure gizartearen aberastasunetako bat, euren askatasuna gizartearen aurrerakuntzan datza. Baina, lepo leunak... ez, ez da hori... grrr... Ni gizonezkoa naiz, gizonezkoa, gizonezkoa. Ez dut ezetzik onartzen… Kale kantoian dagoen neska hura… Ez… Gerri estua, titi mardulak, haragi gordina… Emakume eta gizonezkoon arteko berdin… au… ez… emakume horren lepo leuna… au… odola… zaunk, au, au… au… Gizaki akastuna bihurtuko naiz epaiketan… auuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu.

Xabier López Askasibar

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago