Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
KUKUAREN IZAERA PANOPTIKOA
 
Zelatari bikaina izan behar du kukuak. Urte guztia ezkutuan igaro ondoren, maiatzean agertzen zaigu bere arrautza ipintzeko kabi bila. Basoko kabi guztiak dira aukeran, kukuarentzat erruntoki. Kartzelako zaintzaileak bezala, kukuak beste txorien nondik norakoak jarraitzen ditu hauek bere presentziaz jabetu gabe. Horixe gertatzen da kartzela panoptikoan: izaki bakarra, multzo bati begira. Bentham anaiek garatu zuten eraikin panoptikoa. Erdian, zaintze lanetarako dorre bat du Panoptikoak. Dorre horretatik, gatibu guztiak ikus daitezke, ez ordea gatibuek beraiei behatuz dagoena. Panoptikoaren forma arkitektonikoak eragin zuzena dauka honen funtzionamenduan. Jeremy Bentham jaunak, presoak bete beharreko arau batzuk zehaztu zituen Panoptikoaren funtzioa ziurtatzeko. Bertan dauden gizabanakoak zuzendu eta berriz gizarteratzeko sistema ezarri zuen. Kukuak ere, seguru aski, guraso egokiak topatu nahiko ditu bere kumea hasi dezaten. Bere errespontsabilitatetik urrunduz, kumea ezezagun batzuen eskuetan uzten du, hauek hezi dezaten. Gizarteak ere kartzela panoptiko horretan giltzaperatzen ditu lagun guzti hauek, ezezagun batzuk berrezi ditzaten, kasu honetan. Kukua hezitzaile hauek kontrolatzen dituen elementua da. Dena ikusten duen begia eta bere sistema propioa sortu duen Bentham txoria.
 
 
 

      
 
 
 
 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli