Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
ARRAZOI BESTE KONPONBIDE 
 
Euskaldunon eta batez ere irakasle lanetan , ustez, gure herriko haurrak euskalduntzen ari garenon buruetan, kezka piztu arazi digute.
 

Auzia, gaur egungo hezkuntza sistemak euskalduntzea bermatzen duen ala ezean datza.

Hezkuntza sailaren datuen arabera, eta 2005ean euskara maila neurtzeko eginiko frogak oinarritzat hartuta, E.A.E.ko ikasleetatik A ereduko inork, B ereduko % 33ak eta D ereduko % 68ak gaindituko lituzke aipatu frogak. ( A ereduan irakaskuntza gazteleraz egiten da eta astean lau ordutan, euskara; B ereduan  irakasgai eta orduen erdia euskaraz eta beste erdia gazteleraz egiten da eta D ereduan irakaskuntza euskaraz egiten da eta astean lau orduz, gaztelera irakasten da. Ba dago G izeneko eredu bat ere non euskara ez den existitzen, E.A.E.n  esanguratsua ez izan arren, Nafarroan eta ipar Euskal Herrian  nagusitzen dena da)

Orotara % 38ak bakarrik lortuko luke euskararen “ezagutza egokia”.

Datuok Nafarroa eta ipar Euskal Herrira zabalduz gero ehunekoak erabateko beherakada jasango luke.

Errealitate horren arrazoiak topatzeko orduan lehenik eta behin hizkuntza politikan arakatu beharko dugu; 28 urte inguruko ibilbidearen ondoren gaur bait badakigu hasieran baliogarritzat eman ziren A, B eta D ereduek ez digutela gaur balio; A ereduarekin ez dugulako inor euskaldundu, eta B ereduarekin ehuneko gutxi batek lortu duelako euskalduntzea. D eredua da, bizi dugun egoera diglosikoan, euskararen ezagutza bermatu dezakeena, neurri handi batean. D eredua eta askok eredu horrekin nahasten duten eta estatistiketan aipatzen ez den murgiltze eredua, zeinek jatorri erdalduneko haurrei irakaskuntza osoa euskaraz eskaintzen dien baina duten beharrei bereziki diseinatutako programen bitartez, euskara ez den beste ama hizkuntzaren baldintza oinarritzat hartzen duten programak.

Horren ildoan arrazoi didaktikoak aipatu nahi nituzke politikoekin batera, hizkuntzaren irakaskuntzan metodologia desegokia delako berau ez ikastearen arrazoietariko beste bat. Askotan aspaldiko eskolatik datorren era memoristiko eta kontestu gabeko irakaskuntzan saiatzen garelako, erabiltzeko beharko genukeen hizkuntza bat erakusterakoan.

Eta hirugarren arrazoi bat ere ukaezina da; hizkuntzatik harantzagokoa den eremua baina hizkuntza bat ulertzeko ezinbestekoa den Euskal kulturaren eremua ez lantzearena da, euskal kultura eta euskal bizipenena, gaur egungo curriculum ofizialetan lekurik ez duen zutabea.

Arazoari aurre egiteko beharrezkoa dirudi hizkuntza politikak orain dela 28 urte ezarri zituen ereduen berrikusketa, birmoldaketa eta berreskaintza zuzentzea. eta hori aldatzen den bitartean ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan D eta Murgiltze ereduak aukera bakar bezala txertatzea, hauek izango direlako uholdeka datorkigun “Euskal Hiria” eraikitzeko tresna baliogarriak bezain ezinbestekoak.


Beharrezkoa da, era berean, hizkuntzaren didaktikan egoera komunikatiboetatik abiatzea, funtzionaltasunean oinarritutako  hizkuntza programak eratzea.
Eta guzti hori euskal kultura, historia eta identitatea barneratuko duen hezkuntza eredu euskaldunean oinarrituz.

Agian horrela beste 25 urte barru estatistiketan irakaskuntzak %100ean bermatuko du euskararen “ezagutza egokia”; Gure hizkuntza ez erabiltzeko aitzakia bat gutxiago.
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli