Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
IGARTUA BENGOA,Karmele "Arruko Martin Aranbururi"   ...Badakit, aita, idatziz baino, ahoz aho esan beharrekoak direla hemen irakurriko dituenak. Baina gure etxean, eguneroko jardunean beharrezkoak ziren elkarrizketetatik at, soberan ziren berbak. Nik horiek paperean gordetzen ikasi nuen eta idatzian trebatu nintzen ahozkoaren aldean ondo. Horregatik, oraingoan ere, gutuna aukeratu dut berorrekin hitz egiteko; horregatik eta esateko dauzkadanak gurean soberan leundeken berbak eskatzen dutelako...
 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOMEZ SARASOLA, Itziar "Txakurrak guau guau" Txakurra nahi duela eta txakurra nahi duela. Haurrak txakurra lehenengo aldiz eskatzen duenean, pentsatzen dugu aurki ahaztuko duela, adin horretan guztiok eskatu genuela. Haurra handitzen ari da, ordea, eta txakurra eskatuz jarraitzen du... 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Hilerriko belarrak". Fabrika itxi egin zuten. Lanpostu berri bat aurkitzeko zaharregi, baina jubilatzeko gazteegi. Eta indarrak akituta. Emazteari ez zion esaldia bukatu behar izan, hark, esango ziona jakin zezan. Bere emazte eta emakume zen heinean, begiradarekin nahikoa izan baitzuen: Zafrara itzultzeko garaia heldua zen...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Altxorraren uharte". Eguna lainoturik zegoen eta itsasoa bare-bare. Fionek arraunari ekin zion ahalik eta azkarren. Aititea itsasora irteten ez zen asteko momentu bakarra aprobetxatu beharra zeukan. Igande goizean gaixo plantak egin zizkion amamari, mezetara joan beharrean etxean gelditzen utz ziezaion...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Subidoia". Ostirala heldu da! Azkenik! Gogoak neuzkan... asteko lana ahaztu eta ondo pasatzeko eguna. Ean eta Raquelekin geratua nago eta dantzan aterako gara. Zerbait edango dugu lehendabizi eta gero BOAra... “juergan” ateratzeko sekulako gogoak ditut gaur. Mozkor eder bat hatzeko gogoak... 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Olé Malmasin". -Trenarekin hiru ordu pasatxo behar dira honaino etortzeko. Eta autoarekin aldiz, baita bi ere; karabanarik harrapatuta gehiago ez bada... - Ezin ditzakegu donostiarrak gugandik horren urrun utzi. Asko azkenean ez dira hurbildu ere egiten, egin beharreko distantzia zein den ikustean...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago