Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
topaketa    
pdf
 
TOPAKETA 
Hondartzako itsasertzean barrena oinez
nindoala gertatu da.

Goizero bezala, gaur ere loak  estuki besarkatu nau eta ezinezko egin zait ohetik ateratzea. Amak alferkeria dela leporatuko lidake; ni, aldiz, sinetsita nago gaixotasun kroniko batek jo  nauela. Dena dela, gaurko saiakerak ere  huts egin du. 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1...Ez duzue  sekula probatu? Nik goizero. Eta goizero  ohartzen naiz ez duela funtzionatzen. Bat  esatearekin batera zutik jartzean datza jokoa, baina nik horren lekuan atzerako kontaketari ekiten diot berriro, bigarrenean  lortuko dudala sinetsita. Egunero engainatzen dut neure burua. Azkenean, eguna joan eguna etorri, iratzargailuaren hirugarren abisuarekin jartzen ditut oinak lurrean. Asaldatuta. Berandu.

Eta gaur ere beste ohiko egun horietako  bat izango zelako sentsazioa nuen memento hartan.

Egunero errepikatzen diren ekintzek izaten duten mekanikotasunarekin jantzi ditut kirola egiteko berariaz erositako jantziak. Praka luze-motz edo motz-luze batzuk (modek definizio arazoak sortzen dituzte sarri), izerditzeko propio diseinatutako jertsea eta duten prezioagatik hegan eraman beharko ninduketen kirol-oinetako  zuriak. Prest! Makarrak begietatik kentzeko betarik hartu gabe hasi ditut beroketa  ariketak. Artean erdi-lo.

Oso gustuko dut korrika egiteak sortzen  didan sentsazioa. MP4-a poltsikoan, mundua bideoklip bat bailitzan ikusteak sortzen dit plazer gehien. Jendeak bere erritmoa du, eta nik neurea. Pauso bakoitza  ematearekin batera jendeari so egin eta beren bizitza nolakoa den imajinatuz pasatzen ditut minutuak. Baina mementorik  atseginena hondartzan sartu eta kirol-oinetakoak hondarretan hondoratzen ditudanean izaten da. Lasaitu egiten nau.

Eta nire erritmo lasaigarrian murgilduta  nindoala gertatu da. Hondar artean nire  arreta erakarri duen zerbait ikusi eta geldialdi bat egitea erabaki dut. Makurtu ere  egin naiz deigarri egin zaidan dena-delako  hori ikusteko. Eta ezin izan diot arkeologo  senari eutsi. Inguruan topatu dudan makila txiki bat hartu eta kontu handiz ekin diot  elementu bitxi hori estaltzen zuen hondarra kentzeari. Astiro. Goxotasun handiz. Eta  ezin izan dut ikusi dudana sinetsi. Pixkanaka nire begien aurrean agertzen ari zena zera zen... nola esan...Gizon bat! Baina ez zen  gizon normal bat. Laranja koloreko ile eta  bizarra zuen izaki hau ez zen nire hatz erakuslea baino handiagoa izango. Baina hori  ez zen gehien arduratzen ninduena. Gizontxo hau hain hotz egotea zen nire urduritasunaren arrazoia. Ez zuen zirkinik ere egiten eta gogor zegoen. Ez dudanez tamaina  honetako izaki bat suspertzeko moduaren  inguruko inongo ezagutzarik, putz egin  diot aurpegian. Itsasertzera hurbildu eta ur  freskoarekin bizkortzeko saiaketak ere  egin ditut. Alferrik. Ez zirudien izaki hau  suspertzeko biderik zegoenik. Etsita, pultsua hartzeko ahaleginak egin ditut. Ez dut  ezer nabaritu eta ezin izan dut bistakoa  denbora gehiagoz ezkutatu. Gizon txikia  hilda zegoen. Besoetako bat tinko eta gogor  zerurantz zuzenduta zuen, zerbait adierazi  nahi balu bezala. Nik, bere keinuari jarraituz, Ortziri begiratu diot, azalpen eske-edo.  Eta goizeko lehenengo orduetan oskarbi  zegoen zerura hodei beltzak iristen ari zirela ohartu naiz, mehatxu eginez bezala.

Begirada gizontxo misteriotsuarengana  zuzendu dut berriro ere. Nor zara? Zer esan  nahi didazu? Nondik zatoz? Nola bukatu  duzu hemen? Argi dagoena da gizontxo  hau gure planeta berean bizi zela. Arraroa  litzateke espaziontzi batean hondartza honetaraino iritsi dela pentsatzea. Ez badute  bertan abandonatu behintzat. Ez, ziur asko  oraindik ezagutzen ez dugun uharte batetik iritsiko zen. Ito egin ote da bere itsasaldean bainua hartzen ari zela? Ala norbaitek  bota du uretara aspaldiko kontu zaharren  bat kitatzeko?

Ez nekien zer egin. Egokiena nire aurkikuntzaren berri ematea izango zela pentsatu dut. Baina bihotzak buruari bataila irabazi eta lurperatu egin dut berriro ere. Hondarperatu, kasu honetan. Gizontxoaren erlijioan zein ehorzketa erritu jarraituko duten ez nekienez, gure erara egin dut. Eta bat-batean, hildakoa goxo-goxo beretzat propio prestatutako zuloan sartzen ari nintzela, oinetako baten zoruan zerbait idatzia zegoela ikusi dut. Hondar-pikorrek irakurketa zailtzen zuten arren, erliebean idatzitako  hitza deszifratzeko gauza izan naiz:  Play...mo...bil! Hitz xelebrea, ez dut sekula  entzun. Segurki bere jaioterriaren izena  izango da. Edo berea propioa.

Eta ez dakit zergatik, baina gogorra egin  zait hilotza bertan utzi eta nire zereginekin  jarraitzea. Agian misterioari azalpenik ez  aurkitzeak sortu dit sentsazio hori. Ezezaguna zaidan arrazoiren batengatik hildakoa estaltzeko egindako hondarrezko hil-muinotxoa maskorrez inguratu dut. Uste  dut non lurperatu dudan jakiteak lasaitasuna ematen didala. Nik asmatu berri dudan errituan murgilduta nengoela, hondarretan egindako marka batzuen presentziaz ohartu naiz. Oinatzak ziren, oinatz txikiak, gizon ilegorriaren tamainakoak-edo.  Arrastoari jarraitu eta itsasertzeraino era-man naute. Gizontxoak bide hori egin ei du,  baina kontrako norantzan.

Hilobira hurbildu naiz berriro ere, isto-  rioa ulertzen lagunduko zidan zerbaiten  bila. Eta espero ez nuen egoerarekin egin
dut topo. Hondarrezko menditxoa deseginda zegoen, maskorrak nahasiak, eta bertan ez zegoen nik mimo handiz lurperatutako gizona.

Euria tantaka hasi da bere protagonismoa hartzen eta segundo gutxiren buruan  ehundaka marka egin ditu hondarretan.  Benetako artelana. Zeruari erreparatu eta  larritu egin naiz. Ekaitza iristear zegoen.  Urduri, lekua uztea erabaki dut eta bertan  ikusitako guztia ahaztea. Gero eta pauso  arinagoak emanez korrikari ekin diot berriro ere. Baina ezin dut nire burua engainatu.  Beldur nintzen. Norbait atzetik segika izatearen sentsazioak ikaratu egiten nau.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli