Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
ole_malmasin1.gif
pdf

 

OLÉ MALMASIN

Beep! Beep! –esan du Bilboko alkateak. –Hiru ordu pasatxo behar dira trenez honaino etortzeko. Eta autoarekin, aldiz, bi-edo; auto ilararen bat harrapatuta gehiago ez bada...

–Ezin ditzakegu donostiarrak gugandik horren urrun utzi.

–...beno. –Ez dago beste irtenbiderik.

–Beep, beep! –Ez nago oso ziur, baina tira. Ongi da. Autobidearen proiektuari gure babesa eskainiko diogu.

–Has gaitezen Durangotik Bilbora arteko tartearekin.

–Hurra! Hurra!

Pozik agertu da Bilboko alkatea. Eta buelta oso bat eman du bere ardatzaren inguruan.

Garabiek, traktoreek,hondeamakinek eta langileek euren tokiak hartu dituzte. Eta lanari ekin diote: Pra-pra-pra-pra... taka- taka-taka-taka.

Horrela hilabete luzez, urtaroak aurrera, eta autobidearen lehenengo kilometroak egin dituzte. Durango, Amorebieta, Galdakao eta... bi urte geroago, Basauri inguruetara heldu da jada A-8 autobidea.

Alabaina, ezusteko arazoa sortu zaie langile guztiei, ingeniariei bereziki: Bilbora hurbilduz doazela, Malmasin menditik gero eta gertuago daude. Ezker-eskuin begiratu dute egunak aurrera doazela, baina azkenean, zuzen eraikitzea besterik ez zaie gelditu. Ezker-eskuin... zuzen. Ibaiaren ibilguari jarraitu beharrean. Baina, halako batean, heldu da mementoa zeinetan jadanik ez baitagoen ibaiaren ibilguari jarraitzerik. Etxe pila honekin, ez dago autobidea eraikitzeko lekurik.

Azkenean, Malmasin mendiaren pareta daukate aurrez-aurre. Eta dagoeneko ezinezkoa da jarraitzea.

–Nolatan ez zenuten honetan lehenago pentsatu? –galdetu diete langileek ingeniariei.

–Ibaiaren ibilgutik jarraitu ahal izango genuela uste genuen...

–Beep! Beep! –galdetu die Bilboko alkateak ingeniariei.

–Ibaiaren ibilgutik jarraitu ahal izango genuela uste genuen.

Bilboko alkatea oso urduri jarri da. Autobide berria behar-beharrezkoa zuen donostiarrak Bilbora etor zitezen. Bilboko alkatea Malmasin gainera igo da Basauriko alkatearekin eta ingeniariekin batera, goitik arazoari irtenbidea aurkitzeko. Handik goitik, autobideak Bilborako bidean jarraitzeko lekuak bilatu dituzte.

Ingeniari batek Galdakaora seinalatu du:

–Erletxetik abiatuta Txorierrira, eta Bilbora Egirletatik sartuko den autobidea egingo bagenu?

–Bai, eta honaino zertarako etorri gara?

Beste irtenbide bat bilatu behar dugu.

–Eta bidean dauden Bolueta eta Begoñako etxeak botako bagenitu? Bertakoak beste norabait eramatea besterik ez genuke.

–Zoraturik ala? –esan du Bilboko alkateak– laster demokrazia etorriko da, eta ordainarazi egingo lidakete.

Bilboko alkateak eta Basauriko alkateak hausnarketa eta eztabaidan pasatu dute gau osoa. Eskuekin mendiaren paretak haztatu dituzte, eta aizto baten itxurako tramankuluarekin ziztadak eman dizkiote, erabakia hartu arte.

Hurrengo goizean ingeniariekin berriz ere bildurik, Bilboko alkateak pentsatutakoa azaldu die:

–Mendia zulatu beharko dugu beste aldera heldu nahi badugu.

Harritu egin dira gainerakoak.

–Zulatu?

–Baina nola zulatuko dugu horrelako menditzarra?

Basauriko alkateak kartzela seinalatu du:

–Hausnarketan orduak eman ostean, gure azken erabakia izan da zezenak hiltzeagatik kartzelan dauden hiru zezenketariri mendia zulatzeko agindua ematea.

–Zezenketa bat antolatuko dugu eta hiru zezenketariek mendia zulatuko dute.

–Baina, jakina, mendiak ahalik eta gutxien sufri dezala.

Oso ontzat eman dute ingeniariek bi alkateen ideia.

Astebete geroago, Malmasingo zezenketa ospatzeko beharrezko prestaketak egin dira.

Mendia zulatzeko hiru hautagai daude; eta saria delituaren barkamena izango da.

Zezenketari-jantzia eta kapela soinean, lehenengo hautagaiak erronkari ekin dio. Artez mendira abiatuta, helburuarekin topo egin aurretik, jira-buelta egin, eta bi banderilla jarri dizkio. Ez dirudi, baina, mendiak zirkinik egin duenik.

Alkate eta ingeniariek txalo egin diote. Eta badoa berriz ere.

Basauriko alkateari “Oleee...” txikitxo bat atera zaio. Gorritu egin da gainerakoek begiratu dutela ikustean.

Kale. Banderilla bat lurrera erori da. Beste aukera bat zezen-hiltzailearentzat.

Bi banderilla sartu dizkio mendiari. Baina ez da zulorik ageri. Bere txanda bukatu da eta kartzela funtzionarioek kartzelara eraman dute berriz ere.

Bigarren hautagaiak erabaki irmoagoz egin dio aurre mendiari, korrika azkar batean, autobidearen azken pausoak ibili eta salto egin du, banderilla parea paretaren beste leku batean iltzatuz. Eragin handiagoa sortu du honek mendiarengan, zenbait harri erori egin baitira. Bigarren ekinaldian beste bi banderilla sartu dizkio, dotorezia handiz. Zezenketariaren detaileak harridura sortu du ikusleria murritzarengan.

Erabateko ziurtasunez, bigarren zezenketariak ezpata eskatu du. Inork uste gabe, baina Bilboko alkateak ezpata erabiltzeko baimena eman dio.

Badoa bigarren zezenketaria, buelta erdi eman du autobidearen ertzera heldu baino lehen eta, salto txiki pare bat eman ostean, paretarantz jausi eta zas! Benetako artearen erakusle, zezenketariak garbigarbi sartu dio ezpata mendiari. “

Ring, ring!”. Bilboko alkateak irrika handiz hartu du telefonoa. Mendiaren bestaldetik gertatzen ari denaz informatuko duen informatzaileak hots egin dio.

–...eta? –galdetu du alkateak.

–Beep! Beep!

–Ixo, alua! Funtzionatu du, ala ez du funtzionatu?

–Bai ba, jauna! Lortu dute! Mendia zulatu du eta ezpata honaino heldu da!

Eta modu honetan arazoa konponduta, hurrengo egunean bertan, autobideko lanei berrekin diete Malmasingo zuloa handitzeko.

Andoni ETXEBERRIA 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli