Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
katua.png 
 
HAMAIKATU 
MARRAMIAURREA
Katu bat izan nahiko nuke.

Ordu luzeak lokartuta goxo-goxo emateko. Begiak itxi eta gauzak usaimenarekin ezagutzeko.

Luzammmpenak egiteko, plazer hutsez, eta ez kasu egin gabe gorputza izorratuta sentitzen dudalako.

Neure burua miazkatzeko, inork etxeko garbitasuna nola egin agindu beharrik gabe .

Ibiltzea desfile elegante bihurtzeko. Saltoak, akrobazia ikuskizun.

Nahi dudanean pasiloetatik gora eta behera korrika hasteko zergatipai.

Zoroaldi esplikaezinak esplikatu behar ez izateko.

Laztanak eskatzeko gurgurgurka. Katu bat izan nahiko nuke.

Nahi dudana izateak eta ez beste ezerk okupa ditzan nire hamaika bizitzak.

Ez dut lotsatu nahi, ez dut buruko minik nahi, ez dut eztabaidarik nahi, ez dut nahi... gurgurgurgurgur...
TURISMOA
altavoz.gif

Kalekatuak, eraikin berri bat egiteko obrahondakinetan, eguzkipean etzanda, eroso, axolagabe. Beraien eremua da: ingurua hesituta dago pertsonentzat eta gaur ez dira langileak etorriko. Ez dakite gaur asteburua denik; bost axola. Bost axola turismoa erakartzen duen herri bateko alde zaharrean egotea eremu hori (Biasteri, axola zaion irakurlearentzat). Bost axola turistek argazkiak ateratzea beraiei, herriko monumentu ikusgarrien artean turismo gidan aipatzen ez duten adreilu-mordoz-metal-xaflaz-sastar-kontainerrez-hauts-pilaz osatutako multzo horri, alde zahar ederraren erdian katu zoologiko bat egongo balitz bezala.

Berdin zaie argazkiena, baina, gogaituta daude egun osoan zehar eta etengabe turistek bizbizbizka deitzeaz, lo kuluxka patxadatsua ezertarako eteteaz. “Begiratu hona, mixintxo! Begiraaa!”. Katuek bekainak igotzen dituzte, zutitu, hankak luzatu, buelta erdia eman eta hesiguneko beste muturrera doaz. “Turista hauek baino gauza zentzubakoagorik… Enfin”, irakurtzen zaie aurpegieran.

KARTZELA

Italian eman genituen lau hilabete t’erdi. Casinon bizi ginen, mendiz inguratutako herrian. Italiar askok ere ez daki non dagoen Casino. Antza, gutxi akordatzen dira bigarren mundu gerran han gertatutako sarraskiaz (harrezkeroztik bost hilerri daude bertan); berdin dio. Etxebizitza alokatu batean bizi ginen, muino baten gainean, herriko teilatuak eta inguruko mendiak ikusteko moduan. Etxeko balkoira atera genuen sofa eta antolatu genuen begiralekua. Eta aurrez aurre, kartzela bat. Burutazio tristeetarako joera izan genezakeen hari begira, baina, keba, niente.

Presoek, denetarik egiten zuten dibertitzeko. Ez genien haien zigorrei pisurik kendu nahi, baina, beraiek bai, presoek zigorraren astuntasuna zeozelan arintzeko behar izugarria izango zuten eta, horretarako, denborapasa bihotz-altxagarriak antolatzen zituzten.Adibidez, futbol txapelketa bat jokatu zuten. Goizero-goizero, animu garrasiak entzuten ziren, eta baloia pasatzeko deiadarrak, eta goool aldarriak, oeee oe oe oeee! Inork golik sartzen ez zuen goizetan, beranduagora arte egiten genuen lo.

Kontzerturen bat edo beste ere antolatu zuten presondegian, eguen ilunabar batzuetan, eta guk ikusi ez baina entzun bai eta bella serata bat igarotzen genuen afalostean: rock kontzertua musutruk, paperean bildutako tabakoa eta fragolinoa, mailukiekin egindako ardo eztia. Pisukideek ez zidaten sinesten euskal idazle haren ihesaldiaz kontatzen niena, presondegitik bafle handi baten barruan sartuta atera zutenekoa. Abestia bai, abestia ezagutzen zuten.

Asteburuetan, presoen senideak gure etxe blokera hurreratzen ziren, muino hartan igota barrotedun leihoei begiratu eta giltzaperatutako senidea ikusteko itxaropenarekin. Behin baino gehiagotan lortu zuten ahotsek hesiak eta barroteak zeharkatzea: “Eh! Oh!”, “Come stai!”, “Amore!”, “Guarda, questa è tua figlia!”, “Forza!”, “Ci vediamo presto!”…

Egia esan, tristeetan tristeena espetxeko zelatarien betebeharra iruditzen zitzaigun: bakoitza bere kasernan aspertuta, euria egiten zuenean ezin irten eta eguzki kiskaltzailea zegoenean irten nahi ez. Orduak eta orduak. Eta ordu gehiago. Ez gintuzten penatzen.

Han bizi izan ginen denbora tarte hartan, ez genuen inor ikusi espetxetik irteten edo sartzen: ez seniderik, ez zaindaririk, ezta espetxeraturik ere… Inortxo ere ez zen kalera joan, guk dakigula, bat izan ezik. Bazen barroteen artetik nahierara sartu eta irteten zen bat: katu bat, beltza, patxadatsua; tirokatua izateko beldurrik gabe, inoren mehatxurik gabe, espetxea zer den kontzientziarik ez zuen bat.

Katu bat, beltza, barroteak zeharkatzen. Barrote- zehar-katua.

ALERGIA

-Katu bat? Ezta pentsature!
-Zeba?
-Alergia izan ahal diozulako katuaren ileari! ‘Irakurlea’ filmean ama batek bere semeari esaten diona.

IRRATIA

 

altavoz.gif

Burua eta gorputza zerbaiten edo norbaiten kontra igurtzea gustatzen zaie katuei (eta nori ez?). Gose direnean, laztanguran daudenean, eremua feromonaz markatzeko... Gurgurka ere hasten dira, dardara gozarazle etengabean, eztiki, zeozer eskatzeko.

Nire irratia katuak baino laztanzaleagoa da. Asko urrunduz gero, interferentziaka hasten da, seinalea ezin garbi jaso, mimo eske, hurbildu eta aparailua besoetan hartu arte. Orduan, altzoan hartuta, garden entzuten da kantua; katua.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli