Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio" Funtzionario xelebrea" Mugalari GARA 2009 , 59 or. Gobernuan lan egitea! Lakuako bulego dotore horietako batean! A ze suertea!». Etxean, gurasoek ezin zuten sinetsi. Bat-batean, ordu arte alproja galanta zena etxeko seme kutun bihurtu zen guztion begien aurrean. Koadrilakoek ere berdintsu: «Hori duk hori, txoiloa! Hor, gainera, ez duk enpresa pribatuan bezala. Enpresa pribatuan azken tanta ere xurgatzen zigutek guri, goiz, arratsalde eta baita gauez ere, deskuidatuz gero. Administrazioan, ordea, poliki-poliki, presarik batere gabe…

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Larunbat Fever" Nabarra2009, 6-7 or. Musikaren erritmoa jarraitzen zabiltza, burua atzera-aurreraka astinduz. Eskuan duzun kubata zigizaga dabil alde batera eta bestera edalontzitik noiz irtengo. Aldiro, eskuz aldatzen duzu hotzaren hotzez eskuak gogortu ez dakizkizun. Izan ere, ohi duten legez, edari gutxiago kabitu dadin izotz franko bota diote zure edalontziari.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MEAZA URIAGEREKA, Igone"Ruandatik bueltan" Mugalari GARA , 2009-02-20, 67 or.Agustinek txiki-txikitatik maite zuen mendia. Gaztetan mendizale amorratua bihurtu eta jaiegun gehienetan bere kameratxo zaharra eta ogitartekoa motxilan, mendi alderantz abiatzen zen. Sekula ez zekien zer ekarriko zion egunak, baina ezjakintasun horrek eragiten ziona gustatzen zitzaion. Horretarako arreta behar zuen, arreta handia… zerbait ikusi eta klask! kameratxoarekin argazkiak ateratzeko. Kameratxoa oso zaharra zen, aitonarena omen zen. Sarritan esaten zigun, aitonarena izateak egiten zituela argazkiok hain berezi. Egia esan, tramankulua zaharra izanagatik, argazki ederrak lortzen zituen, oso argazkilari trebea zen gure Agustin.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Galdutako Objektua"Administazioa Euskaraz IVAP. 2009ko Urtarrila, 63.zenb. 10.or.Eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera astintzen du zoru-garbigailua garbitzaileak. Hall-ean lixiba usaina hedatzen den bitartean, bere isla ikusten du lurrean, baldosa laukidunek zatikatuta. Oraindik bustia dagoen lurra zapaltzen duten zapata dizdiratsuei jaramonik egin gabe, zarpaildutako bere irudiaren isladari hitz egiten dio garbitzaileak “Hi ez haiz nik amesten niana”.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio"Labanak airean".Julene Azpeitia 21 ipunin lehiaketa. 2008 Zumaia, Hamaika garagardo edanak ginen Armando “Río Rojoko” atera azaldu zenerako. Brastakoan eten zen gure eta hango neskatxen artean ernatu berria zen txantxa-giroa; brastakoan zapuztu ziren hango algarak eta piano-soinu nagiak; brastakoan aienatu zen gure hordialdia ere. Armandoren bisaiak argi asko adierazten zuen zerbait larria gertatua zela.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

YOSEBA "Media pare bat" Nabarra Urtarrila, 6-8 or. Etxera heldu berria nintzen, bazkaria prestatzeko denbora justuarekin. Txirrinak ustekabean harrapatu ninduen, senarra alabatxoaren bila joan baitzen. Eskale bat izango zelakoan, mahaia atontzen jarraitu nuen. Txirrinak berriro jo zuen motz, temati bezain lotsati. Goiko solairuko bizilaguna zen, Maria Luisa: hirurogeita hamar urte pasatxoko emakume beti dotore eta irribarretsua, oraindik altua eta errubia, gaztetako edertasuna mantentzen zuena. 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago