Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25681
IGARTUA BENGOA, Karmele "Ehunduz igual" Luma berrien eleak 2008. 12 or.Gaur haria etenda bezala sentitzen naun, eta hutsetik ehuntzen hasi beharrean nagoela pentsatzeak nekatu egiten nain. Eta hirekin akordatu naun, gure etxe atzeko balkoian, behin eta berriz sarea ehuntzen dun armiarma horrekin eta hik ehundu ahala nik, hautsak ganoraz astintzen ditudan bakoitzean, suntsitzen dudan bizi-sarearekin.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25519
AZKARATE TORNER, Gorka "Geltokiko begiradak" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 6. 13 or.Senarrak ez zuen azken aldian oso gustuko emaztea eta bederatzi urteko semearekin hirira erosketak egitera joatea; ordu luzetan dendaz-denda ibiltze hori astuna gertatzen zitzaion oso. Goizean indarrez ekin ohi zion jardunari, gogoz, baina orduek aurrera egin ahala, hirukoteak trinkotasuna galtzearekin batera, nekeak aise topatzen zuen euren arteko zirrikituak erreten sakon bilakatzeko modua.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27568
VALOIS NUÑEZ,Carmen"Eguneroko pasadizoa" Luma berrien eleak 2008. Zenb.6, 14 or.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Juaristi Zabaleta,Miren
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24276
JUARISTI ZABALETA, Miren "Geranio gorria" Mugalari GARA 2008-5-24, 8. or. Bukatu da. Gaurtik aurrera nire bizitzak beste bide bat hartuko du. Hauxe esaten zion Anak bere buruari urtean hiru aldiz gutxienez. Kate bat osatzen zuten Anaren ekintzek: nahi zuen zerbait ez zuela lortu konturatzen zen, inguruko jendea bera baino zoriontsuago zela ikusten zuen, eta eramanezin egiten zitzaion...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vives Urbieta,Alaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27128
VIVES URBIETA,Alaitz "Gartzianekoa" Mugalari GARA. 2008-5-10 , 8.or. Atea. Aspaldian ez dio ate berdeari erreparatu. Pintura azal berria du. Xehetasun txiki horrek erakarri du bere arreta. Egunero amarenera bisita egiterakoan ikusten ez duen atea du aurrean. Biziberriturik. Ahaztua zuen ate horrek irekitzen zuen munduak han jarraitzen zuela. Bisitariaren zain...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25179
AZKARATE TORNER, Gorka "Aurreskua" Mugalari GARA 2008-4-26 , 8 or. Zenbait hilabete lehenago, egoitza aldatze prozesuak ekarri ohi duen deserosotasuna nozitu zuen gure lantokiak; aldaketa, itxura batean behintzat, onerako zela jakiteak jasangarri bilakatu zuen aldaketa egun haietan bizi izandako zalaparta. Izan ere, Deba ibaiak bustitzen duen haran hertsi eta sakonetik Donostiako Miramongo talaia eguzkitsura egin baikenuen, gauetik goizera, jauzi. Leihorik gabeko eraikin zaharkitutik, uneoro Igeldo, Urgull, eta, zerumugan, itsasoa ikustera, alegia...