Narrazioak

  • ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Lehenengo hortza"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Lehenengo hortza" Mugalari.GARA 2008-2-16, 8. or. Lehenengo hortza erori zitzaionean, konturatu zen, ispilu aurrean, hortz gehiago zeuzkala. Ia denak zuri-zuriak. Halere, bat edo bi ilunagoak zituen. —Bi horiek laster eroriko zaizkizu, seme -esan zion amak. Baina berak ez zuen nahi horrelakorik. Bereak ziren, eta ez zituen galdu nahi...

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Agur, Galileo Galilei, Maisu ohoretsua"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Agur, Galileo Galilei, Maisu ohoretsua" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria,  712 zk. 2012-09-16, 28-29or.Erromako kartzelatik idazten dizut, azken zazpi urteetan ez baitaukat zure berri. Honezkero jakingo zenuen, ondo jakin ere, Inkisizio Santuak Veneziako...

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Aldi Hartan" (Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Aldi Hartan" Beterriko Liburua Aipamenaren Aldizkaria, 2009ko Ekaina 42.zenb. Aldi hartan, bazihoan Jesus asfaltatu gabeko bide batetik. Dena harri eta hautsez beteta zegoen: lurra, aspaldian euririk egin gabe baitzegoen, baita Jesus bera ere, aldean zeraman jantzia belaun azpirainokoa baitzen, eta sandalia zahar batzuekin zebilenez, hauek, pauso bakoitzean harrotzen baitzuten bide desegoki hartako lokatz lehorra.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Hiru ordu" (Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Hiru ordu" Luma berrien eleak 8 Zenb. 24-25 or.Orain hiru ordu norbaitek neure ama hil du. Kalean zihoan, bastoi eta guzti, eta semaforoa gorriz pasatzen hasi da: batera eta bestera begiratu, inor ez zegoela iruditu, eta pasatzea erabaki duenerako, autoa aurrez aurre etorri zaio. Baita etorri ere, azkar, gainera automobila.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Mendekua"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Mendekua" Luma berrien eleak . Zenb: 10,2012, 18-19 or.Eta dena, ez diodalako sinatu nahi etxea berea dela. Gaizto ari da jokatzen, eta horregatik ekarri nau hona, emagalduen artera. Ez nekien, ba, nik, emagalduek zuzendutako barnetegiak zeudenik. Oso maitagarriak dira, gainera. Baina mendekua izan dela ezin ahaztu.
  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Santa Bata"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Santa Bata". SANTA BATA. Santa Bata baselizako aldare aldeko horma zen zutik geratzen zen zati bakarra. Ezkerraldean, metro eta erdiko harresi irregularra besterik ez zegoen; eskuinaldeko zatia, aurrekoarekin lotuta, garai hasten zen, baina, zenbat eta erdialderantzago, orduan eta jausiago, jauskorrago eta arriskugarriago; atzean, noizbait sarrera nagusia izan zenaren aldean, ez zegoen ezer.

  • ORZAIZ GALARZA Ion" Basilique de St. Denis" (Narrazioak)

    ORZAIZ GALARZA On" Basilique de St. Denis" NABARRA Zenb. 107, 6-7- or.Segizioa osatzen duten hogei pertsonak metroan sartu dira, estazioko eskaileran behera, beltzez jantzita denak. Bruno aurrean doa, familiako gazteena izaki. Portzelanazkoa dirudien potetxoa eskuartean darama. Alde batera eta bestera begiratzen du, zurrun eta serio demonio, masailak lotsaz gorrituta.

  • ORZAIZ GALARZA Ion" Rue de la Pompe"

    ORZAIZ GALARZA Ion" Rue de la Pompe" NABARRA Zenb. 106, 7 or. Ipurdi lodia bagoiaren erdiko atetik sartu da. Beste hainbat ipurdirekin egin du topo, jendez mukuru baitago metroa. Bakeroetan estu-estu sartuta doan ipurdi zut eta harroxko bat ikusi du lehenbizi, albo batera eta bestera mugitzen, bere jabe ipurtarinak kaskoetatik entzuten duen musikaren erritmora. Ipurdi lodiak igurtzialdi arin batekin agurtu du bakeroduna, eta aurrera jarraitu du, abagune bat ikusi baitu, agure baten uzki zimelaren eta kirolari baten popa fin eta lirainaren artean. 

  • ORZAIZ GALARZA,Ion " Binbilinbordarako bidea" (Narrazioak)

    ORZAIZ GALARZA,Ion " Binbilinbordarako bidea". Binbilinbordarako bidean ez dago ezer. Kasik. Harri koxkorrez egindako bidastia, larreak bi aldeetara eta norabidea markatzen duen gezi itxurako kartel txikia baino ez: “Binbilinborda, 4 Km”. Seinale-fabrikatik atera zuten egunetik bertatik, Pariserako bidea, edo Londresekoa, edo New Yorkekoa seinalatzearekin amestu zuen karteltxoak. Baina ez. “Binbilinborda bezalako herrixka ezdeusa eta zozoa tokatu behar”...

  • ORZAIZ GALARZA,Ion " Clint" (Narrazioak)

    ORZAIZ GALARZA,Ion " Clint" L.Luma berrien eleak.5. zenb. 16-17.or. Telebista piztean Clint agertu da. Kale-bazter lohi eta kirastu batean dago. Oraindik sostengatzen zaizkion hiru hortzak erakusten dizkio kamerari, irribarre zabal eta tolesgabean. Irribarre bihurria eta makurra. Groteskoa. Tekla beltz gehiegi dituen piano zaharra dirudien irribarrea. Clint ez da bere benetako izena, Piotr baizik, baina Clint izen dotorea da. Apaizak auzoko osasun etxean larunbatero ematen dituen filmetako heroiak bezala: Joe, Bill, Bud, John...

  • ORZAIZ GALARZA,Ion " Errepide ertzeko kafetegia" (Narrazioak)

    ORZAIZ GALARZA,Ion " Errepide ertzeko kafetegia" Mugalari. GARA. 2007-7-7, 8.or. Jakesen zain nengoen eta hasia nintzen kezkatzen. Hamaiketan geldituak ginen; hamabiak hamar gutxi, erlojuaren arabera. Beste aukera bat emanen niola zin egin nion neure buruari, eta han gelditu nintzen, zain. Barraren gainean, nire aldamenean, hiru kafe katilu zeuden. Hirurak erdi hutsik. Eta hautsontzia, zigarrokinez mukuru. Bizpahiru txokor eta mutxikin alboratu nituen, errauts piloan nire zigarroa itzali ahal izateko...

  • ORZAIZ GALARZA,Ion "Rashid"(Narrazioak)

    ORZAIZ GALARZA,Ion "Rashid" Mugalari. GARA. 2008-3-1, 8or. Rashiden eskuak handiak ziren. Handiak eta marmola bezaingo gorrak, baina eztiki ferekatzen zituzten Aisharen masailak, begien aitzinetik erortzen zitzaizkion ile xerloak orraztuz. Noizean behin, atzamar puntak neskaren ahoan sartzera ausartzen zen eta honek ezpain mamitsuen umeltasuna mutilaren hatzetan sustraitu zedin uzten zuen. Batzuetan, mihia lagun, bere egiten zituen Rashiden hatz-markak, atzamarrak banan-banan miazkatuz...

     
  • ORZAIZ GALARZA,Ion "Suizida koldarren kluba"(Narrazioak)

    ORZAIZ GALARZA,Ion "Suizida koldarren kluba" Nabarra. 2008ko Martxoa 84.zka. 6-7or. «Kaixo, Iban dut izena eta nire buruaz beste egin nahi dut», nik.«Kaixo, Iban!», denek. Bai, hala izan zen. Modu patetiko horretan hasi zen nire harremana Ilunsenti elkartearekin. Izen horren atzean ez zen poesia irakurleen sozietaterik ezkutatzen, ezta kongregazio erlijioso integristarik ezta tupperware saltzaile ibiltarien elkargorik ere. Ilunsenti izenaren gibelean zera zegoen, suiziden elkarte bat. Suizida zalantzatien talde bat, zehatzago esanda. Bere buruaz beste egin nahi eta, beldurrak jota, ezin dutenen kongregazio sekretua. «Suizida Koldarren Kluba», esaten nion nik...

  • PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Miopia"(Narrazioak)

    PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Miopia"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 650zk. 2011-7-10, 22-23 or.Despistatu hutsa da Mirentxu. Betaurrekoak galdu ditu berriz ere. Hor dabil, madarikazioka, etxean aurrera eta atzera haien bila eta oinak arrastaka mugituz, ezusteko krask! batek 1.000 eurotik gora txiki-txiki egitea saihestearren.

  • RODRIGUEZ ETXABIDE, Mattane" Sugeak lurpean" (narrazioak)

    RODRIGUEZ ETXABIDE, Mattane" Sugeak lurpean" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 914zk.28-29or Sugeak lurpean Metroan noa goizeko zortzietan, lur azpiko suge luzean. Goiko aldean, zerua urdin eta eguzkia indartzen utzi ditut suge luzeraino naramaten eskailerak jaitsi ditudanean.

  • RODRIGUEZ LANDA,Alfredo " Epaixka" (Narrazioak)

    RODRIGUEZ LANDA,Alfredo " Epaixka" Luma berrien eleak 2005,3zenb. 14-15 or.Ordu erdiko bidaia egin ondoren arratsaldeko lau eta erdietan heldu gara istripuaren lekura. Heldu garenean bost bat minutu itxaron behar izan dugu suhiltzaileek burdinen artetik gidaria atera arte. Tarte horretan ohatila eta tresneria guztia hurbildu dugu eta, era berean, suhiltzaileekin zein zaurituarekin hitz egin dugu lehen balorapena egitearren.

  • ROJO TOLOSA, Fernando" Heroi baten azken ekintza" (Narrazioak)

    ROJO TOLOSA, Fernando" Heroi baten azken ekintza"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 661zk. 30-31 or.Ilusio faltsuen artean bizi den jendearen airea arnasten zen leku hartan. Benetako errealitatea zein den ezagutu ez eta datorrena kontrolaezina dela ohartzen ez direnena.

  • ROJO TOLOSA,Fernando " Festa globala" (Narrazioak)

    ROJO TOLOSA,Fernando " Festa globala" Mugalari GARA , 2009-8-7, 59or. Bart gauean beste mundu bat irudikatu dut nire ametsean. Jai erraldoi bat ikusi dut. Ilargiaren babesean Negrileko hondartza batean, su handi baten inguruan. Mundu osoko festa zen eta bakoitzak berea zekarren, han guztiek zutelako tokia.

  • RUIZ SARRIAS, Odei " Betiereko itzulera" (Narrazioak)

    RUIZ SARRIAS, Odei " Betiereko itzulera" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 970zk.32-33or. Miles Davisen “Blue in Green” sonatua jarri du. Ordenagailuan idatzi du «Miles Davisen ‘Blue in Green’ sonatua jarri du». Pantaila zurian hitzak agertuz eta desagertuz tronpeta sosegatuaren erritmo etena imitatuz. Eta zer zentzutan idatzi? Adierazterik balu...

  • RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5"(Narrazioak)

    RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 864zk.24-25or. Meatzetako hauts pozoitsuen artean pasatutako haurtzaroagatik zuten azala hain urratua, halere ez ziren gurasoen etsipen erlijiosoan abaildu, haren aurka oldartu ziren ameslarien era lañoan. «Ke gandorretan ezkutatu den ortzi urdina baino honatago kausitzen da paradisua», esan ohi zioten elkarri...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli