Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 ITZULTZAILEAREN AMODIOA 
ivap_26_72    

Hau maitasun historia da. (... ez, ez da horrela esaten ... ) Maitasun istorioa da hau. Liburutegi zaharkitu batean gertatzen den amodiozko kontakizun tristea, hautsez estalitako idaztien artean jazotzen den horietakoa. Lanparen argiak pixkanaka lausotzean, inguruko hots bakarrak hasperenak direnean eta sentimenduak airean biraka dabiltzanean, geure buruan zizelkatzen ditugun horietakoa.

Oposaketen etsaminetarako ikasten ari diren edadetuez beteriko tenpluan, bi arima ezezagunek egiten dute topo, istant batez gurutzatzen dituzte soak: ikasle eta itzultzailearen arteko begiradak iheskorrak dira ( ... ez, ez dut tonu egokiarekin asmatzen ... ). Oposizioen azterketak prestatzen ari diren ikasle azal laruen artean, bi maitale posibleren begiradek egiten dute topo, lipar batez. Ikaslea eta itzultzailea parez pare daude; kasualitatea izan da haien begiraden enkontrua, ezbaitira normalean bazter horretan jesartzen. Baina gaur ohi baino ikasle gehiago dago, eta ez dute eserlekua aukeratzerik izan (.. kasualitatea beharrean, ustekabea erabil dezakezu ... ).

Biak ala biak lotsatiak dira, horregatik urduritasuna gorputzean hedatu zaie, barrenak kutsatzeraino. Artega, ikaslea ez da gai Kode Zibileko lege txatxuak ikasteko. Asaldatuta, itzultzailea ez da gauza txekierazko hitz arrotzak antolatzeko.

Giro arnastezinean itota, ikaslea eserlekutik altxatu eta komunera abiatu da. Alde egin aurretik, edonori oharkabean pasako litzaiokeen keinu soil batez, itzultzailearen besoa nahi gabe ukitu duo Larruazaleko hotzikara biziaren eraginpean, itzultzaileak ingurura begiratu du; inor ez da ezertaz jabetu. Irudipena ez ote den izango galdetzen dio bere buruari. Eta imintzioaz zerbait garrantzitsua esan nahiko balio? "Altxa zaitez eta jarrai nazazu munduko azken muturreraino". Ezin du aukera alferrik galdu. Zalantzati hasieran, adorea arnastu du aulkitik jaikitzeko. Baldarki lurrera bota ditu zenbait liburu, eta ikasleen isiltzeko txistuei entzungor eginez, komunera joan da lasterka.

Komun bakarra dago liburutegi osoan, beraz, hor egongo dela imajinatzen duo Ez da espero zuen lekurik erromantikoena baina maitasunaren bideak ezin asmatuzkoak dira (... ez dakit erlijioaren aipamen hau ulertuko den, ateo gehiegi dago gaur egun ...). Ez da espero zuen lekurik erromantikoena baina maitasuna bitxia da. Azkenean, ikaslea aztoratuta atera da komunetik; itzultzailea, zalantzek erasanda, ate aurrean geratu da mugitu ezinik. Elkarri begiratu diote.

-Barkatu atrebentzia, baina zerbait esan behar dizut -xuxurlatu du ikasleak.

-Bai? -adierazi dio itzultzaileak, begiak dir-dir kutsakorrean bustita.

-Ez dakit gauza hauek nola esan; baina, komuneko papera bukatu da.

Isiltasuna nagusitu da eta ikasleak al de egin du itzultzailearen "eskerrik asko" lotsatia entzun gabe.

( ... baina zer ipuin amaiera klase da hau? Tontotzat hartu al gaitu idazleak? Ezin da horrela bukatu, beste modu bat bilatu behar da ... )

Komun bakarra dago liburutegi osoan, beraz, hor egongo dela imajinatzen duo Ez da espero zuen lekurik erromantikoena baina amodioa gutxien uste duzunean etorri ohi da. Azkenean, komuneko atea ireki eta zimurtutako agure bat irten da.

-Gazte, komuneko papera amaitu da.

Harridurari ezin eutsirik itzultzailea arrapaladan bueltatu da ikasgelara, baina heldu denerako ez dago ikaslearen arrastorik, inoiz existitu ez balitz bezala al de egin du.

( ... hobe, baina oso tristea. Berriz saiatuko naiz ... )

Komun bakarra dago liburutegi osoan, beraz, hor egongo dela imajinatzen duo Komuna ordea, hutsik dago, ez dago ikaslearen arrastorik. Itzultzailea korrika kalerantz abiatu, baina ezin izan da irten, sarraila giltzaz itxi dute eta. Itzultzailea kolpeka hasi zaio ateari, amorruz egurrezko ate sendoari, dinbi-danba; nekearen nekeaz, atea ireki ezinik, amore eman duen arte. Horrezkero ezin izan du inork liburutegitik alde egin eta eskolatutako hilotzez bete dira apalak. Maitasunak, izurriteak bezala, inguruan duen guztia suntsitzen baitu.

( ... dibertigarria da, nahi dudan amaiera asma dezaket; azken finean, jendeak ez daki txekieraz eta testua erabat moldatuta ere, ez da inor ohartuko. Ondotik pasa berri den ikasleak besoan ferekatu al nau? ... )

Komun bakarra dago liburutegi osoan ....

IDAZLE ESKOLAKO IKASLEA

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli