Narrazioak

  • ORZAIZ GALARZA,Ion "Suizida koldarren kluba"(Narrazioak)

    ORZAIZ GALARZA,Ion "Suizida koldarren kluba" Nabarra. 2008ko Martxoa 84.zka. 6-7or. «Kaixo, Iban dut izena eta nire buruaz beste egin nahi dut», nik.«Kaixo, Iban!», denek. Bai, hala izan zen. Modu patetiko horretan hasi zen nire harremana Ilunsenti elkartearekin. Izen horren atzean ez zen poesia irakurleen sozietaterik ezkutatzen, ezta kongregazio erlijioso integristarik ezta tupperware saltzaile ibiltarien elkargorik ere. Ilunsenti izenaren gibelean zera zegoen, suiziden elkarte bat. Suizida zalantzatien talde bat, zehatzago esanda. Bere buruaz beste egin nahi eta, beldurrak jota, ezin dutenen kongregazio sekretua. «Suizida Koldarren Kluba», esaten nion nik...

  • OTERO, Lucia "Gurpildun aulkia"

    OTERO, Lucia "Gurpildun aulkia"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1224zk 20-21or. Zahardadeak pertsonak ozpindu eta arrosario beltzean katramilaturik uzten zituela pentsatzen nuen Joakina ezagutu arte. Zaintzen dudan hirugarren andrea da, beste biak zendu eta gero...

  • OTERO, Lucia"Kronika laburra paper puska batean"

    OTERO, Lucia"Kronika laburra paper puska batean" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1170zk 14-15or. Udaberria aurreratu da aurten ere, primulak ageri dira zelai-pendizetan, aranondo japoniarrek pur- pura kolorez zipriztintzen dituzte etxeen arteko pasealekuak eta zozoen txilioak eta saltoak antze- man daitezke bide bazterretan. Institutuko patioan inor ez da horretaz ohartzen, ostera; begirada laburra da nerabe- ena: Ibraimek golak nola sartzen dituen, Aritz ligoteoan pailazokeriak egiten atzean kuadrillakoen babesa duela, neska taldeak iji eta aja...

  • PELLEJERO GOÑI , Juan Jose "Karraska"

    PELLEJERO GOÑI , Juan Jose "Karraska" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1119 zk 28-29or.Sarrailaren asotsak iratzarri nau. Zuzi batez argiztatuta ziegan zenbait jende sartu eta nire aitzinean gelditu da. Ahul izanagatik, ohartu gabeko intziri bat atera zait barren-barrendik, erreflexuzko defentsa mekanismo gisara. Indarra banu ere, ezin izanen nituen begiak ireki, hain daude hanpatuak...

  • PELLEJERO GOÑI, Juan Jose" Ondoko aldagelan"

    PELLEJERO GOÑI, Juan Jose" Ondoko aldagelan" Juan Jose Pellejerok irabazi du X. KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETA

  • PELLEJERO GOÑI, Juan Jose"Orbain minberatuak"

    PELLEJERO GOÑI, Juan Jose"Orbain minberatuak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1174zk 14-15or. Lurdes maitea: Azalean nire izena ikustearekin gutuna jaurtiki ez dunalakoan bidaltzen dizkinat lerro hauek. Idazten dinat ez du- dalakoz ulertzen lehengo egunean zergatik uko egin hion ni agurtzeari; min eman hidalakoz...

  • PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Miopia"(Narrazioak)

    PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Miopia"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 650zk. 2011-7-10, 22-23 or.Despistatu hutsa da Mirentxu. Betaurrekoak galdu ditu berriz ere. Hor dabil, madarikazioka, etxean aurrera eta atzera haien bila eta oinak arrastaka mugituz, ezusteko krask! batek 1.000 eurotik gora txiki-txiki egitea saihestearren.

  • RODRIGUEZ ETXABIDE, Mattane" Sugeak lurpean" (narrazioak)

    RODRIGUEZ ETXABIDE, Mattane" Sugeak lurpean" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 914zk.28-29or Sugeak lurpean Metroan noa goizeko zortzietan, lur azpiko suge luzean. Goiko aldean, zerua urdin eta eguzkia indartzen utzi ditut suge luzeraino naramaten eskailerak jaitsi ditudanean.

  • RODRIGUEZ LANDA,Alfredo " Epaixka" (Narrazioak)

    RODRIGUEZ LANDA,Alfredo " Epaixka" Luma berrien eleak 2005,3zenb. 14-15 or.Ordu erdiko bidaia egin ondoren arratsaldeko lau eta erdietan heldu gara istripuaren lekura. Heldu garenean bost bat minutu itxaron behar izan dugu suhiltzaileek burdinen artetik gidaria atera arte. Tarte horretan ohatila eta tresneria guztia hurbildu dugu eta, era berean, suhiltzaileekin zein zaurituarekin hitz egin dugu lehen balorapena egitearren.

  • ROJO TOLOSA, Fernando" Heroi baten azken ekintza" (Narrazioak)

    ROJO TOLOSA, Fernando" Heroi baten azken ekintza"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 661zk. 30-31 or.Ilusio faltsuen artean bizi den jendearen airea arnasten zen leku hartan. Benetako errealitatea zein den ezagutu ez eta datorrena kontrolaezina dela ohartzen ez direnena.

  • ROJO TOLOSA,Fernando " Festa globala" (Narrazioak)

    ROJO TOLOSA,Fernando " Festa globala" Mugalari GARA , 2009-8-7, 59or. Bart gauean beste mundu bat irudikatu dut nire ametsean. Jai erraldoi bat ikusi dut. Ilargiaren babesean Negrileko hondartza batean, su handi baten inguruan. Mundu osoko festa zen eta bakoitzak berea zekarren, han guztiek zutelako tokia.

  • RUIZ DE GAUNA, Iban " Ehiztaria"

    RUIZ DE GAUNA, Iban " Ehiztaria" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1074zk 30-31or. Margaret Brown tenientea autotik herrenka irten da. Ospitaleko atari nagusian zain dauka Jonathan White forentsea. Ezarian-ezarian hurbildu zaio oina arrastaka, eta goxoki-kutxa bat eman dio...

  • RUIZ DE MUNIAIN, Judit " Arimaren koloreak"

    RUIZ DE MUNIAIN, Judit " Arimaren koloreak" KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETAKO XI. EDIZIOKO AIPAMEN BEREZIA

  • RUIZ SARRIAS, Odei " Betiereko itzulera" (Narrazioak)

    RUIZ SARRIAS, Odei " Betiereko itzulera" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 970zk.32-33or. Miles Davisen “Blue in Green” sonatua jarri du. Ordenagailuan idatzi du «Miles Davisen ‘Blue in Green’ sonatua jarri du». Pantaila zurian hitzak agertuz eta desagertuz tronpeta sosegatuaren erritmo etena imitatuz. Eta zer zentzutan idatzi? Adierazterik balu...

  • RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5"(Narrazioak)

    RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 864zk.24-25or. Meatzetako hauts pozoitsuen artean pasatutako haurtzaroagatik zuten azala hain urratua, halere ez ziren gurasoen etsipen erlijiosoan abaildu, haren aurka oldartu ziren ameslarien era lañoan. «Ke gandorretan ezkutatu den ortzi urdina baino honatago kausitzen da paradisua», esan ohi zioten elkarri...

  • RUIZ SARRIAS, Odei" Matriuska" (Narrazioak)

    RUIZ SARRIAS, Odei" Matriuska" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 916zk.32-33or.Leihoko kristalak izotzezkoa dirudi ukimenean. Anak eskuaz marraturiko zirkuluetan desegin du gandua. Begiratu du zuloan zehar eta ikusi ditu lehenbiziko maluta dantzariak jausten “Txaikovski” konfiteri atarian. Klikklak, klik-klak, klik-klak, eragin dio manibelari eta metalezko malko jauzkariak urburu fantastikoetatik jaio dira, maitagarriaren ballet mugimenduaz miniaturazko San Petersburgo hiria biziaraziz.

  • SANTAMARIA ANDONEGI, Tessa " Mendekua"

    SANTAMARIA ANDONEGI, Tessa "Mendekua" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1019zk 28-29or. Esaten dute denok bizitza honetara misio bat betetzera etorri garela. Nik aurkitu dut nirea, zure bizitza infernu bilakatu, zuk nirea jasanezin bihurtu duzun bezala...

  • SANTIAGO ARIZAGA,Mikel "Amildegia zeharkatu,ezin" (Narrazioak)

    SANTIAGO ARIZAGA,Mikel "Amildegia zeharkatu,ezin" Mugalari.  GARA 2006-2-29 8.or. Inoiz irakurriko ez duzula dakidan arren, ez zait erraza gertatzen zuri idaztea. Hala ere, egin behar dudala sentitzen dut, honek askatuko bainau, ziurrenik, barru-barruan daramadan pisu astun honetatik. Egian esan, benetako askatasuna hitz hauek irakurriko bazenitu lortuko nukeela iruditzen zait, baina badakizu, koldarra denak bizitza guztia pasatzen duela beldurrak jota, benetan bizi gabe...

  • SARASUA LASCARAY, Maddi"Ardi euskaldun baten historiak"

    SARASUA LASCARAY, Maddi"Ardi euskaldun baten historiak"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1126zk 16-17or. Mo ondoko pentzeko behiak eman dit ideia, hark memoriak idatzi omen zituen, eta nik ere idatzi nahiko nuke zer edo zer. Ardi gaztea naiz eta ez ditut Mok bezainbat istorio bizi izan, baina idatziko ditut egunean lauzpabost lerro, beste ardiak jaten dauden bitartean, pentze zolako harri azpian gordeko ditudan paper hauetan, noizbait irakurriko dituzuenontzat...

  • SEGARRA BASTERRE, Iraitz"Azpiko errota"

    SEGARRA BASTERRE, Iraitz"Azpiko errota" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1173zk 14-15or. Egunsentiaren lehen errainuak. Obrako beharginak ez dira oraindik iritsi. Garabi erraldoiaren ingerada metalikoa Azpiko Errotako eraikin zaharraren on- doan ageri da, mehatxari. Eraiste bola bere beso lu- zetik zintzilik, haizearen menera kulunkan, Damoklesen ezpata esferikoa bailitzan...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago