Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Boikot-eroa
luma7_12  
 

Behinola ordenagailu aurrean eserita nengoela gogoratu nintzen lagun bati deitu behar niola. Berandu samar zen, gaueko hamarrak, eta  beldur nintzen ez ote nuen ohean harrapatuko.  Zenbakia buruz markatu nuen, burua gaueko  ordu horietan ere primeran dabilkidan seinale.  Gizon batek hartu zuen telefonoa, eta honela  esan zidan: 

–Zel nahi duzu? 

–Gau on, Andoni naiz... Andoni Bustamante.  Carlosekin hitz egin nahi nuke –esan nuen sotiltasunez, beste aldetiko doinu arrotzak batere harridurarik eragin izan ez balit bezala.
–Hemen ez dago Caldos izeneko inol, babo alaioa!  Ni Txin Pao naiz eta Hau Dlagon Lojo jatetxea  da, txinatal jatetxea! –eta brastakoan eseki zuen.

Ezin nuen sinetsi. Agenda hartu nuen lagunaren telefonoa aurkitzeko, eta, bai, egia zen: okerreko zenbakia markatu nuen. Baina artean zenbaki hura gogoratzen nuenez, berriro deitzea  erabaki nuen. Segituan Txin Pao delako hark hartu zuen telefonoa, baina hitz egiteko betarik ere  eman gabe eseki egin nuen.

Irriño burlati bat artean aurpegian marrazturik neukala, agenda hartu eta telefono-zenbaki  hura idatzi nuen, ondoan “Boikota” hitza erantsiz. Handik aurrera egunero deitzen nuen telefono hartara, hainbat aldiz gainera, gehienetan  bazkal orduan, lan gehien izaten duten unean,  ahalik eta gehien izorratzeko noski. Ustekabean  letra bat ordaindu beharra, isun bat jaso, nagusiarekin sesioan ibili... edozerk balio zuen telefonoa hartu eta beste aldetik erantzunik jaso aurretik esekitzeko. Dei horiek nolabaiteko terapia  ziren niretzat, besteak beste, lasaiago sentiarazten nindutelako.

Txinatarren pasadizoarekin nire boikot-zerrenda inauguratu besterik ez nuen egin. Gerora, zerrenda beltz hari kide berriak gehitu dizkiot.  Esaterako, orain hiru hilabete Eroskiren aparkalekuan nengoen ni, adineko emakume bat bere  plazatik noiz aterako zain, nire bolidoa ondo  aparkatzeko. Astiiiiro-astiiiiro zeraman kotxea  emakumeak. Azkenean bukatu zuen, noizbait  bukatu behar zuenez. Halako batean, hara non  agertu zen furgoneta gorri bat, ziztuan, eta lekua kendu ez zidan, bada, kabroiak! Furgoneta  Mercedes Vito bat zen eta “Fontanería y Saneamientos Miguel” zeukan idatzita kanpoaldean.  Telefono bat ere bazekarren, beraiekin harremanetan jartzeko. Ni bozina jo eta jo aritu nintzen  harik eta furgonetaren barrualdetik bi kankailu  atera ziren arte, giltza ingeles bana eskuan zeramatela. Txarto begiratu zidaten, lekua neuk beraiei lapurtu izan banie bezala.

Handik ondo lumatuta aterako nintzela ikusirik, azeleragailua barruraino sakatu eta ziztu bizian alde egin nuen handik. Etxera iritsita, zenbaki bat idatzi nuen agendan, iturginen  telefonoa, gogoan ondo txertatuta neukana.  Mendekuaren ernamuina airean zen berriro.  Biharamunean hasi zen iturginen kontrako  kanpaina.
 
–“Fontanería y Saneamientos Miguel”? –galdetu nuen antxume-ahotsaz.
–Bai –beste aldetik erantzun zuen neska batek.
–Zera... jakin nahi nuke zenbatean aterako zaidan komuna eta bainuontzia aldatzea. Berdin zait prezioa. Eta entzun dudanez, zuen  enpresaren Mercedes Vito gorri bat daramaten bi langileak dira onenak. Horiexekin lan  egin nahi dut.
–Bai, zuk Miguel eta Fernandorekin nahi duzu
–esan zidan beste aldekoak–. Hemen da Miguel. Oraintxe jarriko da.

Amarrua bideratuta zegoen.
–Nor da? –gizon baten ahots lakarrak ernatu  ninduen.
–Putakume galanta egina zaude zu!!! –antxumea aker anker bihurtu zen bat-batean. Ez  nuen gehiagorik esan, eta eseki egin nuen.

Gero, neure agendan, iturginen telefono-zenbakiaren ondoan, beren izenak eta “Boikota II”  hitza idatzi nituen. Hiruzpalau hilabetez aritu  nintzen bi frontetan, noiz bati noiz besteari deika. Baina egun batean pentsatu nuen auziei bukaera emateko garaia iritsia zela; ez nekien nola, ordea. Sei bat kalimotxo edanda zerbait otu  zitzaidan. Lehenengo, txinatarrei deitu nien:

–Nol da? –Txin Paoren txinatar doinuak belarriak likistu zizkidan berriro ere.

Orduko hartan, arnasestuka hasi nintzaion,  batzuetan hasperenak eta besteetan ulu “kitzikagarriak” egiten nizkiola. Baina ez nuen  eseki.

–Zu al zala belilo? Hol al zaude olaindik? Bakean uzten ez banauzu, hil egingo zaitut!!!
–hitz egiteko aukera eman nion, eta ederki  aprobetxatu zuen kabroiak. Eskuzabalegia  naiz batzuetan.– Nor zalen jakingo banu, lalutu egingo zintuzket, benetan diotsut –errosarioa botata pitin bat lasaitu zen.
–Miguel dut izena eta “Fontanería y Saneamientos Miguel”en egiten dut lan, eta ziur nago  ez duzula potrorik ordu erdi barru plaza nagusian egoteko –bota nion hitzak albait ondoen ahoskatuz, den-dena uler zezan.
–Ezetz? Olaintxe noa halantz. Txikitu egingo  zaitut!!! –gizajoak uste zuen ni ebain-ebain  egingo ninduela.

Segituan iturginen enpresara deitu nuen:
–Miguel?
–Bai, neu naiz. Eta zu nor zara? –galdetu zidan.
–Aspaldi honetan deika ibili zaizuna. Ohaltu  naiz gu bion alteko alazoa aulez aule konpondu behal dugula. Gainela, ezin dut luzeago elaman zu ez ezagutzea. Txin Pao nauzu, Dlagon Lojoko jabea. Potlorik baduzu,  etoli oldu eldi balu plaza nagusila, eta ezagutuko nauzu.
–Hantxe izango naiz, bai!!! Galtzerdi zikin batekin itoko zaitut!!! –Miguel sutan zegoen. Eta  besterik gabe eseki zuen.
      luma7_13  
    luma7_12   luma7_12

Hirugarren dei bat ere egin nuen. Poliziari.  Esan nien plaza nagusian nengoela eta nire bikotekide homosexuala akabatu nahi nuela. Nire bolidoan azkar sartu eta plaza nagusirantz  egin nuen. Ez dut sekula ahaztuko egun hartakoa! Aze borroka! Jende piloa elkarri egurra  ematen han! Txinatarrak batetik eta iturginak  bestetik; ez baitziren beren nagusiak bakarrik  joan. Ikuskizun mundiala! Aparta!

Ikusitakoak ikusita, espero dut, egunen batean telefonoz deitzen badizut, zuk adeitsu eta  jator erantzutea. Badakizu nola jartzen naizen  bestela.

 

 

 

   

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli