Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Mendeku horia
 
luma18    
Arratsaldeko zortziak aldera.  Etxean nengoen, gozo-gozo,  Teleberria noiz hasiko  zain. Bat-batean, atezain automatikoko txirrinaren hots  errukigabea: riiiiiiiiiiiiiiiiig, riiiiiiiiiiiiiiiiiiig,  riiiiiiiiiiiiiiiing. Ez nuen ireki. Banekien nor zen. Ordu  hartan ezin zitekeen beste  inor izan. Txinatarrak ziren  noski; bi ale oraingoan. Hamaikagarren aldiz gure postontziak gainezkatu nahi izango zituzten beren propaganda-paper gogaikarriekin. Beste auzokideak ere nonbait ohartu ziren txinatarren presentziaz:  inork ez zien ireki. Halako batean,  bietako batek eranskailu edo pegatina bat atera zuen poltsikotik. Nire kameratxotik  ikusi ahal izan nuen “restaurante Dragon Rojo”  jatetxearen logotipoa, helbidea, menuak eta horrelako beste zenbait datu ageri zirela eranskailuan.

Gure atari barrura sartzea lortuko ez zutela ikusirik, zer egingo larru horidunek eta paper itsaskorra gure atariaren kanpoaldeko kamera gainean jarri ez zuten ba! “Zerri alaenak!”, pentsatu  nuen nire artean. Atarira jaitsi nintzenerako eranskailua sendo-sendo zegoen kamera babesten duen  kristalaren gainean; ez zegoen hura kenduko zuen  Jainkoaren semerik. Alkoholez luzaz igurtzi beharko, lehen bezala uzteko. Dragon Rojo jatetxera joan nintzen hurrena, jatera, baina ez eguneko menua, hango deabru hori batzuk baizik; asmoa hori zen behintzat. Nagusi-itxura zuenari  hizketan hasi orduko sei bat txinatarrek inguratu ninduten.

Argiune batean konturatu nintzen ezen, aspaldiko partez, ez nituela aldean lutxakoak edo ukabil amerikarrak; etxean ahaztuta neuzkan, noiz  eta haien premia handiena nuen egunean. Egoera hartan gauza bakarra egin nezakeen: erretolika alde batera utzi eta mahai batean esertzea, udaberriko rollito bat eskatu ondoren. Horixe egin  nuen. Azken hitza esateko nuen, ordea. Biharamunean, goizeko 4etarako han nintzen berriro,  Dragon Rojoren kanpoaldean, silikona potea eskuetan sarraila bolada baterako izorratu nahirik.  Silikona pote erdia baino gehiago gastatu nuen,  ekintzaren arrakasta bermatzeko. Zotz batzuk ere  sartu nituen sarrailan, badaezpada ere.

Handik egun batzuetara itzuli nintzen jatetxera. Berriro ere ikusi nahi nuen txinatarren artaburu-aurpegia. Ordurako, noski, sarraila konpondua zuten. Jantokian harro-harro sartu eta  entsalada txinatar bat eskatu nuen. Atoan ekarri  zidaten eskatutakoa. Gozo-gozoa entsalada, baina saltsak aukeran zapore arraro xamarra zeukala iruditu zitzaidan. Arraioa! Silikona zen eta!  Ekialdeko seme-alaba haiek saltsaren ordez silikona jarri ez zidaten ba! Bi egun eman nituen  ahoa ireki ezinik, ezpainak elkarri itsatsita neuzkalako. Azkenean, ospitalean, besterik ezean, alkoholez luzaz igurtzi behar izan zidaten muturra, nire adierazpen-askatasuna itzultzeko.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli