Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   
     
pdf    

Otsaileko lehenengo astean, neguko izotzaldirik latzenak izan genituen. Ilunabarra iritsita eta lanaldia bukatuta, inor gutxik uko egiten zion etxezuloko berotasun gozoari. Jende askorik ez zebilen kalean, ez, egun ilun eta hits haietan. Ni hiriaren erdialdean bizi nintzen, 35 metro koadroko apartamentu batean. Leku itxiei beldurra dietenentzat infernua izan zitekeen nire bizileku hura: txiki-txikia eta gainera, leiho bakar batek, nire logelakoak, ematen zuen kanpoaldera. Leiho hartatik pareko auzokideen etxebizitzetako leihoak besterik ezin nuen ikusi, eta horiek ere pertsiana beheraino jaitsita izaten zuten gehienetan.

Ni pisu hartara berriki aldatua nintzen eta artean ohitu gabe nengoen kasik argitasun naturalik gabe bizitzera. Neguak gogoa lurreraino makurrarazten zidan, eta eguzki faltak bizi-poza ostu. Pisu hartan itotzen nintzen; ezin nuen, ordea, hura baino garestiagorik ordaindu. Lanetik oso-oso hurbil zegoen gainera. Pisua eta lana, eta biak parez pare ia; a ze pagotxa 20 urte egin berriak zituen neska gazte batentzat!

Nire logelako leihoak gortinak zituen, baina nik baztertu egiten nituen sarritan, kanpoko munduarekiko lotura galtzeko beldurrez. Aurreko etxebizitzetako argiak ikusteak eta auzokideen solasen murmurioak entzuteak bizirik sentiarazten ninduten. Bakardadea hobeto eramaten ere laguntzen zidan.

Arratsalde hartan, berokia eta zapatak eranzten nituen bitartean ohartu nintzen aurreko pisuko argia piztuta zegoela. Harritzekoa, ordura arte beti ilunpetan egona baitzen. Nire pisutik hara bost bat metroko tartea besterik ez zen egongo; hurbiltasun itogarri hark areagotu zidan auzokide berri hura nor zen jakiteko irrika. Harantz begiratu  nuen, luzaro begiratu ere, eta gutxien uste nuenean, nire begiek gizon baten begi urdinekin tupust egin zuten. Lotsatu egin nintzen. Bera ere bai, nik uste. Gizon tantaia zen, sendoa, 40 urte ingurukoa; hasierako zalantza-uneak gainditurik, irribarre egin zidan. Ilea tentetzen hasi zitzaidan. Esku-ahurra ezarian irekiz diosala egin zidan. Gero, beste eskuarekin musu moduko bat bidali zidan, xuabe-xuabe. Eskuak fin-fin zituen; argi zegoen nekazaritzan edo industriaren munduan sekula ibili gabea zela. Gustura nengoen gizon hari begira, baina halako batean ahalkeak hartaraturik, di-da itxi nituen gortinak, aztoraturik. Egun hartan ez ninduen berehala loak hartu. Gizon haren begi urdin argi haiek hamaika sentsazio ernarazi zizkidaten; nolabait arropa erantzi izan balidate bezala sentitu nintzen.

Gauero, etxera iritsita, nire gelan sartu eta protokolo berbera jarraitzen nuen: berokia eta zapatak kentzen nituen eta disimuluan zeharka begiratzen nuen ea auzokidea han zegoen, pareko leihoan, niri beha. Nire aldamenekoak –Tania izeneko emakume kolonbiar bat– jakinarazi zidanez, auzokide berriak Ivan zuen izena eta Errusia ingurukoa zen. “Egiten duen hizketa mordoiloa ezin daiteke beste inongoa izan”, esan zidan ziurtasunez. Horrekin nahikoa nuen; ez nuen gehiagorik jakin behar.

Arratsero eta inork ikusi gabe, begiratu arin bat egiten nuen Ivanen leihorantz. Bera beti bere ordenagailu aurrean eserita. Nik banekien begiratu egiten zidala. Minutu batzuk geroago, gortinak itxi eta arropa guztia eranzten nuen.

Egunero han ikusten nuen neure leihotik, kementsu eta guztiz xarmangarri. Ohitura bihurtu zen eguneroko elkar-ikuste hura. Baina denboraren joanean, nire baitan su kiskalgarri bat piztu zen, Ivan ikusi orduko biziagotzen zena. Inork ez zidan sekula horrelakorik sorrarazi.

Egunak joan, egunak etorri, sukarraldia baretu barik areagotuz zihoan. Ivan nire obsesio bihurtu zen. Eta ordurako iparra nahiko galdurik ez banuen, postontzian aurkitu nuen orri batek are gehiago asaldatu ninduen. Olerki moduko bat zekarren, hitzez hitz honela zioena:

NAHI ZAITUT

Nahi zaitut neurea egin, badakit nola ekin,

nahi zaitut arin biluztu, nire gorputza zeurean hustu,

ahoa ahoan murgildu, mihia mihiarekin bildu,

barneko lotsa akabatu, gorputza askatu,

beherako bidea musuz marraztu, samurtasuna ez ahaztu,

helmugara heldu, lehen umel zegoena gehiago umeldu,

pixka bat igo eta ausartu, sartu, atera eta sartu.

 

Nahi zaitut horrela omendu, eskua iztartetik ez kendu.

 

Izenik ez zeukan idatziak. Anonimoa zen. Edonor izan zitekeen egilea, tira, edonor ez: zoritxarrez, Ivan ezin baitzitekeen izan. Errusiakoa edo inguruko herriren batekoa izanda, nekez idatz baitzezakeen euskarazko olerki lizun bezain eder hura. “Badut miresle euskaldun bat behintzat. Ivanek kasurik egiten ez badit, badut norekin  kontsolatu, baina horretarako, lehenengo, bere burua agertu behar du”; horra nire gogoeta eroa.

Bero-bero jarri nintzen olerkia bigarren aldiz irakurrita. Ederki kitzikatu ninduen, orobat, haren egilea nor zen ez jakiteak. Eskuin eskuaz nire hankartea igurzteari ekin nion, baina ez!, ez nion kasu gehiagorik egingo! Munduko olerki guztiak gorabehera, Ivanen besoen artean egon nahi nuen. Gainerako gizonek bost axola zidaten. Ondoan eduki eta neure hatzez ukitu nahi nuen, haren usaina nire gorputzaren zoko eta zirrikitu guztietan barneratu zedin. Harekin gau eta egun amodioa egin nahi nuen, ordura arte beste edonorekin egin ez nuen bezala, barruan nituen grina eta irrika guztiak askatuz, olerki misteriotsuak zioen bezala. Utikan izenik gabeko sasiolerkaria!

Zenbait egun geroago, bat ere nobedaderik gabeko astegun buruzuria izan zitekeen batean, gautzen hasita zegoela atera nintzen lanetik. Autobusetik ikusi nuen ilargi betea izango genuela. Halakoetan burua buxatu-edo egiten zait, nire baitan gorderik dauzkadan instinturik basatienei soilik bidea emanez. Egunero bezala, etxera iritsita, berokia eta zapatak erantzi nituen, gortinak aldenik alde irekita neuzkala. Baina egun hartan ez nituen itxi. Ondotxo nekien Ivan begira-begira neukala. Sentitu ere egiten nuen haren arnasa eta usaina. Ezer ez baneki bezala eta ezer sentituko ez banu bezala hasi nintzen biluzten.

Gerri aldean nuen kremailera beheititu eta di-da larruzko gona kendu nuen. Egun hartan jantzita neuzkan galtzerdi luze beltzak agerian geratu ziren. Gona, ostiko txiki batez sofa gainean paratu nuen. Blusa ere beltza nuen: botoiak banan-banan askatu ondoren, ohe gainera bota nuen, ondo ikasitako utzikeriaz. Barruko arropa ere beltza,  parpailez egina, edonori amodioa egiteko desioa pizteko tresna akasgabea. Nire ikuskizunari segida emanez, hanka bat ohe gainean ezarri eta astiro-astiro galtzerdi bat kendu nuen. Beste galtzerdiarekin berdin. Bularretakoa ezari-ezarian erantzi eta tentu handiz kokatu nuen ohe gainean. Horretarako, bizkarra pixka bat okertu behar izan nuen. Mugimendu hori egiten nuen bitartean, ondo nabarmena geratu zen nire ipurdia, ageri-agerian, tanga txiki-txiki bat beste jantzirik ez zeukala. Neure logelako ispilutik ikusi nuen Ivan tente zegoela, leihoaren aurrean. Alkandora eta boxer motako galtzontzilo batzuk zeuzkan jantzita. Begien bistakoa zen Ivan ez ezik Ivantxo ere tente zegoela. Azkenean, tanga kendu nuen eta larrugorritan nengoela gortinak itxi nituen, Ivani begiratu ere egin gabe, han zegoela konturatu ez banintz bezala.

Ordutik aurrera egunero-egunero egiten nuen errito exhibizionista hura, leihora begira beti. Ivanek ere ez zuen sekula huts egiten, han bere leiho ondoan, soa nigan iltzaturik. Berak ere atsegin zuen jolas hura. Ez nion inoiz zuzenean begiratzen, baina ohartuta nengoen azken egunotan zakila igurtzi eta igurtzi ibiltzen zela biluzten nintzen bitartean. Arropa guztia eranzten zuen eta nik, ispilua lagun, haren gorputz biluzia gozatzen zuen. Zakila gero eta tenteago eta puztuago zuen eta, eztanda egiteko itxura osoa hartua zuelarik, niganantz zuzentzen zuen, mehatxari, esku artean grinaren grinaz zerabilen bitartean. Eta hala jarduten zuen isuri arte. Egunero berdin.

Arratsalde batean, urrats bat aurrerago eman nuen. Etxera iritsi, berokia eta zapatak erantzi eta biluzten hasi nintzen. Baina, orduan, leiho aurrean eta Ivanen begietara tinko behaturik egin nuen. Gizon hura han ikusi eta ni desioaren desioz erotzea, biak bat. Zer egin nahi nuen pentsatze hutsak izugarriko jarioa eragin zidan hankartetik. 

Ivanentzat biluztu nintzen, han baitzegoen, egun hartako saioari artean tamaina hartu ezinda. Ordurako, Ivan dezente kitzikaturik zegoen, bere buztan tentexeak agerian uzten zuen bezala. Egun hartan ere ez zidan begirik kentzen gainetik. Erne-erne zegoen, ez zuen-eta ikuskizuna segundo bakar batez ere galdu nahi. Nire eskuetan arreta osoa jartzen zuen; bazekien jantzirik jantzi guztiz biluztuko nindutela. Kuleroak erantziko nituen hurrena; horixe nuen gorputzaren azken “babesgarria”. Horrenbestez, nire biluztasun kolorgea haren begien aurrean gorpuztuko zen. Lipar batez, haren begirada irrikatsua nire soinaren jabe egingo zen. Halako batean, antza denez, Ivanen telefonoak jo zuen, destenorean, gogaikarri. Ni ez nintzen ohartu deiaren gorabeheraz, eta jarraitu egin nuen. Kuleroak ordura arte bezainbesteko patxadaz kendu eta lanparatik dingilizka utzi nituen. Baina ordurako Ivan ez zegoen leihoan. Berealdiko amorru-bulkada bat sentitu nuen. Inozoa nintzela esan nion neure buruari. Zertan ari nintzen ni, han, biluzik, arreta otoi eskatzen, nire ikuslea telefonoz ari zen bitartean? Su biziak hartuta itxi nituen gortinak.

Irratia piztu nuen nire aldarte txar hura otzandu nahirik. Halako batean, norbaitek atean jo zuen. “Aldamenekoa, beti bezala, zerbaiten eskean”, pentsatu nuen. Taniak etxean nengoela sumatu orduko alamena ematera etortzen zitzaidan sarritan. Mantala ziztuan jantzi eta atea irekitzera joan nintzen. Baina ez zen Tania… Ivan baizik. Han zegoen, bai, txandal urdin bat jantzita eta nigandik metro eskas batera. Hitzik gabe geratu nintzen. Bihotza ziztu bizian hasi zitzaidan taupaka. Hitz erdirik ere esan gabe, mantala soinetik behera erortzen utzi eta guztiz biluzik geratu nintzen haren aurrean. Segundo bat ere galdu gabe, Ivanek atea danbatekoa eginez itxi, txandala kendu eta gerritik heldu zidan. Hormaren kontra bultzatu eta bere ezpain hezeez gorputz  osoa milikatzen hasi zitzaidan. Ni plazeraren plazerez urtzen hasi nintzen. Ez zidan arraildura edo bazter bat ere bakean utzi.

Erakustaldi haren ondoren nik ere ekinean hasteko ordua nuen. Urte askoan maitale izan direnen antzera, guk ere ezin hobeto banatu genituen lanak elkarren artean. Batak musu ematen bazuen, besteak muin; batak fereka, besteak zirria; batak kilika eta besteak milika... Halako batean, Ivanek bere hatz lodi eta luzeak sartu zizkidan nire sakongunerik gordeenean, hankartean. Sartu eta atera egiten zituen behin eta berriro. Gero eta hezeago ateratzen zituen, gero eta jarioz umelago. Ni gero eta arinago hasi nintzen hasperenka, hainbestekoa baitzen gizon hark eragiten zidan plazer-uholdea.

Behin ohean etzanik, barruan zeukan basapiztia berriro azaleratu zen. Ezer esateko aukerarik eman aurretik, azazkalik gabeko hatza sartu zidan barruraino. Berehalaxe urtu beharrean sentitu nintzen. Ustekabean, orgasmoaren gozotasun neurrigabeak lardaskatu zizkidan zentzumen guztiak. Gauza bakarra nekien: sexu-jardun ero hari loturik jarraitu nahi nuela, guztiz abail-abail eginda bukatu arte. Hainbestekoa genuen grina, biak ere lurrera erori baikinen, gure gorputz-atal guztiak halako multzo itxuragabe bat osatuz. Lauzen hoztasuna ez zen nahikoa izan barruan neukan sua baretzeko. Jardueraren nekagarriaren despit, Ivanek ez zuen batere adorerik galdu: lurrean ere hasieran besteko kemenez oldartzen zitzaidan. Titiburuetan atximur egiten hasi zitzaidan eta ipurmasailetan zaplada eztiak jotzen. Ez nuen sekula horrela jo, basakeria eta samurtasuna horrela nahasiz eta, aldi berean, hainbesteko plazera lortuz.

Gauerdirako bukatu ziren gure saio ero guztiak. Nahikoa, lehenengo eguna izateko. Nire apartamentutik alde egin aurretik, gaztelaniaz galdetu nion nongoa zen,  zerbait galdetzeagatik, ordura arte ez baikenuen batere hitzik egin elkarrekin. Astiro-astiro mintzatu nintzaion, ulertzeko arazorik izan ez zezan. Eta berak euskara garbian erantzun: “Ni? Ni hemengoa berekoa naiz, Iruñekoa. Estafeta karrikan sortua. Zu ere euskalduna zara, ezta? Iban izena dut eta olerkigintza dut gustukoa. Nirea zen lehengo eguneko olerkia, postontzikoa. Zer iruditu zakizun? Ez zinuen espero, ezta? Nik ere dut gustukoa ezezagunekin jostetan ibiltzea”. Ezin nuen sinetsi. Niri halakorik gertatu behar ere! Errusiarra zelakoan, benetako “Made in Nafarroa” batekin egin ez nuen, ba, larrutan! Egia esateko, bost axola zitzaidan nongoa zen. Errusiarra nahiz euskalduna izan, Ivan nahiz Iban, jotzaile hauta zen gizon hura.

Biharamunean lotu gintzazkion berriro ere asebeharren asaskatzeari, eta biharamunaren biharamunean ere bai, eta biharamunaren biharamunaren biharamunean ere bai; eta horrela egunero hiru bat hilabetean. Beti kondoi-kutxa esku batean eta irribarrea aurpegian etortzen zitzaidan etxera. Noizik behin, berak ondutako olerkiren bat ere errezitatzen zidan, nire irritsa pizteko; horren beharrik ez, ordea. Zoritxarrez, egun batean beste hiri batera aldatu eta nire bizitzatik desagertu zen. Pena handia hartu nuen. Edozein modutan, ordurako astia izan nuen haren bertute guztiak poliki gozatzeko.

Gaur egun, ni ere beste nonbait bizi naiz, pisu handiago batean. Oso argi daukat, ordea, horrelako pisu txiki batean bizitzea ez dela hain txarra, kanpoaldera leiho bakar batek ematen badu ere.

Inaxio Lopez de Arana

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli