Narrazioak

  • ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires"(Narrazioak)

    ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires" Luma berrien eleak  2005, 3 zenb. 20-21 or.Atsegin nuen bidaia-liburuetako pasarteak zuretzat irakurtzea, hori eta beste gauza batzuk. Orduan banekien gogoko nuela, liburuena, eta orain ere akordatzen naiz gure protokolo xume hartaz. Batzuetan, zulo bat sumatzen dut, hemen, sabelaldean, baina ez dut uste bakardadea denik, ez behintzat bakarrik egotearen bakardadea; horrelakoa uxatzen trebea bainaiz, nahi dudan guztietan hankaperatzen dut eta leihotik behera botatzen, oroitzapenek eta bidaia-liburuetan irakurritakoak lagun egin diezadaten.

  • ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Altxorraren uharte"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Altxorraren uharte". Eguna lainoturik zegoen eta itsasoa bare-bare. Fionek arraunari ekin zion ahalik eta azkarren. Aititea itsasora irteten ez zen asteko momentu bakarra aprobetxatu beharra zeukan. Igande goizean gaixo plantak egin zizkion amamari, mezetara joan beharrean etxean gelditzen utz ziezaion...

  • ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Bilboko Berlin"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Bilboko Berlin" Mugalari. GARA 2007-6-30, 8. or. Batzutan, Bilbon barna paseoanibiltzeko egun ederrak izatendira. Hodeiek itzalik gabekohiria lagatzen dutenean. Etagustura joaten naiz, paseoan.Nahiz eta gehienetan jende gehiegi dagoen.Eta nik, hiri batek eskaintzen dizkidanbakardadezko mementoak ditut gustuko.Igande goizak, adibidez. Igande goizak, etabizikletan, askoz hobe. Mementoz, ez naizhurbildu igande goiz batez Bilbora bizikletan...baina egiteke dudan proiektua da.Ahalik eta lasterren, zer arraio... 

  • ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Hilerriko belarrak"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Hilerriko belarrak". Fabrika itxi egin zuten. Lanpostu berri bat aurkitzeko zaharregi, baina jubilatzeko gazteegi. Eta indarrak akituta. Emazteari ez zion esaldia bukatu behar izan, hark, esango ziona jakin zezan. Bere emazte eta emakume zen heinean, begiradarekin nahikoa izan baitzuen: Zafrara itzultzeko garaia heldua zen...

  • ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Olé Malmasin"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Olé Malmasin". -Trenarekin hiru ordu pasatxo behar dira honaino etortzeko. Eta autoarekin aldiz, baita bi ere; karabanarik harrapatuta gehiago ez bada... - Ezin ditzakegu donostiarrak gugandik horren urrun utzi. Asko azkenean ez dira hurbildu ere egiten, egin beharreko distantzia zein den ikustean...

  • ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Olé Malmasin"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Olé Malmasin". Mugalari . GARA 2008-6-28 8.or. Beep! Beep! –esan du Bilboko alkateak. –Hiru ordu pasatxo behar dira trenez honaino etortzeko. Eta autoarekin, aldiz, bi-edo; auto ilararen bat harrapatuta gehiago ez bada... –Ezin ditzakegu donostiarrak gugandik horren urrun utzi. –

  • ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Subidoia" (Narrazioak)

    ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Subidoia". Ostirala heldu da! Azkenik! Gogoak neuzkan... asteko lana ahaztu eta ondo pasatzeko eguna. Ean eta Raquelekin geratua nago eta dantzan aterako gara. Zerbait edango dugu lehendabizi eta gero BOAra... “juergan” ateratzeko sekulako gogoak ditut gaur. Mozkor eder bat hatzeko gogoak... 

  • ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" (Narrazioak)

    ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 30-31 or. Egun hartan berriro gertatu zen. Herensugeen kontu hura, alegia. Baziren zazpi hilabete herensugeak eta dinosauroak entzuten zituela, goizero-goizero, pertsianaren kontra oldartzen, orroka. Iratzargailuak jo baino zertxobait lehenago izaten zen, eta hasia zen ordurako amorratzen, eguneroko bisita haiek, tontamentean, lo-ordu dexente ari zitzaizkiolako lapurtzen. 2.170 minutu, hain juxtu, egindako kalkuluen arabera eta zertxobait biribilduz, nahiz ez zen bera zehaztasun ezaren zalea. 2.170 minutu. 35 ordu.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun " Lur antzua"

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun " Lur antzua" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1182zk 14-15or. Aitzurrak lehorregi dagoen lur gogorrean jo du. Eguzkiak aurpegia ez belzteko zapia jantzita duen emakumeak beste aitzurkada bat jo du udaberriko soroan...

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Hamaika kontu eta kontu bat gehiago eguneroaren zirriborroa"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Hamaika kontu eta kontu bat gehiago eguneroaren zirriborroa". Ai ama! (H)au da (h)au (h)arria! (H)asi behar eta ez asmatzen nola! Ahalegina. Terek eguneroko eredu desberdinak eskaini dizkigu: batzuk literarioak, besteak ez literarioak. Ahaleginduko naiz, bada.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza" Mugalari GARA, 2010-6-11, 59or.Tronpeta hotsak esnatu du, hamaika tronpeten doinusarkorrak atera du bere lozorro astunetik. Uste baino luzeago egondako ezinezko posturak zailtzen dio mugimendua, koltxoitzat izan duen harria baino gogorrago sentitzen dugorputz gizen zaharkitua.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Elisa"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Elisa" Luma berrien eleak 9 Zenb. 12 or.Iluntzen ari du. Bordako ateko zirrikitutik azkeneko argi printzak sartzen dira garo gainean pausatuz. Freskatu du eta sekula bere izena aditu ez duen Elisak, bere bi hanka motzez eta hiru besok besarkatzen dute bere gorputz gizena.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Izebaren arin-arina"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Izebaren arin-arina" luma berrien eleak 9 zenb. 13 or.Zerurantz begiratzen dudan bakoitzeanizeba Maddalenaz gogoratzen naiz eta beldur izaten naiz ez ote den, edozein momentutan, handik eroriko. 

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Klarinete sonata"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Klarinete sonata"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 655zk. 24-25 or.Zozoaren kantu ederra aditzen ari zen telefonoak jo zuenean. Ez zuen hartu. Bigarren aldiz deitu zuen Mª Luisak, baita hirugarrenez ere. Ez zen, ordea, astebete lehenagotik espero zuen deia 

  • ETXEBESTE MOZO,Izaskun "Erlojua,bihotza eta burua" (Narrazioak)

    ETXEBETE MOZO,Izaskun "Erlojua,bihotza eta burua"<i>Luma Berrien Aztarnak</i>  7K, 704 zk. 2012-7-22, 24-25or.Erlojua,bihotza eta buruaBi ordu baino gutxiago geratzen zitzaizkion Martini ipuina bukatu eta aldizkarira bidaltzeko. Goizeko seiak ziren eta gau osoa, ordenagailuaren pantaila aurrean, hari begira lorik egin gabe pasa zuen. 

  • EZEIZA REVELO, Stefy "Jarleku ahaztuen asanblada"

    EZEIZA REVELO, Stefy "Jarleku ahaztuen asanblada"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1326zk 6-7or. Jarlekuak eta jarlekuak daude, era guztietakoak dira: badira bertan esertzekoak, etzatekoak, edota eseri eta etzatekoak; aulkiak, bankuak, dibanak, sofak...;

  • GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea "Rec" (Narrazioak)

    GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea "Rec" Luma Berrien Aztarnak 7K, 2012-7-8, 28-29 or.

  • GARAITA ARZAK, Aritz" Postaria" (Narrazioak)

    GARAITA ARZAK, Aritz" Postaria" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 24-25 or. Bezperako patata hondarrak arrapaladan eta gogo gabe irentsi, eta atearen zerrailari hiru buelta emanda atera zen etxetik Graeme. Gosariaren erre gustua ahoan zuela, haize hotza sentitu zuen aurpegian. Gogaituta zegoen patata erreak gosaltzeaz.

  • GARAITA ARZAK, Aritz"Sendaketa" (Narrazioak)

    GARAITA ARZAK, Aritz"Sendaketa" Luma berrien eleak  2005, 2 zenb. 16-17 or. Sendaketa egiten ari nintzaiola hurbiletik ikusi nion gorputza. Aldaketen abiaduraz jabetu nintzen. Zauriak desestali eta kotoiez iodoa jartzen nion ateratako pustuletan. Egarriz bezala xurgatzen zuten likido horia. Oilaurren azpian ezkerreko bularralde lautua horizontalean gurutzatzen zion orbaina antzeman zitekeen, besaperaino; bestaldean bularraren memoria amorfoa zuen. Mahatsa eta mahaspasa zekarzkidan burura.

  • GARATE , Fernando"Ezustekoa!"

    GARATE , Fernando"Ezustekoa!" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1021zk 30-31or. Igandean motxila utzi nuen herriko autobus geltokian ahaztuta, eta problemaz mukuru beteta; motxila barruan, biharamuneko azterketarako tresneria: nortasun agiria, betaurrekoak, erlojua, boligrafoa, kalkulagailua, pendrivea…

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago