Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
etxeberria_subidoia.gif    
 
SUBIDOIA
Ostirala heldu da! Azkenik! Gogoak neuzkan... asteko lana ahaztu eta ondo pasatzeko eguna. Ean eta Raquelekin geratua nago eta dantzan aterako gara. Zerbait edango dugu lehendabizi eta gero BOAra... “juergan” ateratzeko sekulako gogoak ditut gaur. Mozkor eder bat hatzeko gogoak.

Bum, bum. BOA-ko ilaran gaude, sartzeko irrikan. Bum, Bum. Kanpotik barneko argiak ikus ditzaket. Bum, bum. Utzi sartzen! Bum, bum. Jendea pazientzia galtzera doa! Bum, bum. Gaur DJ Reyk dator. Bum, bum. Primerakoa izango da. Bum, bum. Hankak eutsi ezinik nabil. Bum, bum. Ezinezkoa zait itxarotea. Bum, bum. Zein ondo pasako dudan. Bum, bum. Éan-i hogei euroko billetea erakutsi diot. Bum, bum. Raquelekin ari da eta ez nau aditzen. Bum, bum. Ilara aurrera doa, laster sartuko gara. Bum, bum. Fresko egiten du. Bum, bum. Laster bero. Bum, bum. Lepoa luzatu dut, lokala dagoeneko nahiko beterik dago. Bum, bum. Azkenik!! Gure txanda heldu da!!

-“Weeee!!”. -Ean-ek irribarre egiten dit eta burua aurrera eta atzera mugituz sarrera diru-zorroan gordetzen duen bitartean pare bat pauso egiten ditu alde batera eta bestera.

Bagoaz!! Barruan gara!

Bum, bum, bum. DJ Reyk ez da oraindik ageri. Baina laster sartzekoa da. Goazen zerbait edatera.

Bum, bum. Txistu eta txaloka hasi da jendea. DJ Reyk!! Hau hastera doa!

“TA ZARATA HANDIAREKIN HASIKO GARA!! ZARATA HANDIAREKIN!!!”
“GORA TXALO HORIEK...! BETIKO MODUAN LAGUNOK, ONGI ETORRIAK BOARA!!”

IZUGARRIA!! SEGITUAN PISTA ERDIRA SARTU GARA HIRUROK ETA BOTEAK EMATEN HASI GARA!!! ARGI FLASHEKIN ETA LASERREKIN EAN ETA RAQUEL IKUSTEN DITUT. DENA EMATEN... HAU ZORAMENA...

Eani sakatu diot sorbaldan, eta keinu egin diot. Bagoaz komunera. Lerro bat. Bi badaezpada. Gaua luzea da. Eta giroa primerakoa. Goazen, goazen, goazen! Buaaaa “subidoia”...!!!

Zoratu beharrean nago...!!!

Bum, bum, bum. Raquel aurrean daukat dantzan. Ezin ederrago zaude. Gaur lortuko dut zurekin. Gaur da gure eguna. Bum, bum, bum. BADATOR, BADATOR MUSIKA, MUSIKA, MUSIKA...!

Begiak ixten ditut. Musika neure barrenean nago. Aske sentitzen naiz. Hegaz hasiko ote naiz. Horrela dirudi. Plataformara igo behar naiz. Raquel eskutik hartu dut. Bagoaz plataforma gainera. Ekarri duen mototsarekin horren eder dago. Dantzan ari gara. Begietara begiratzen diot etengabe. Irribarre egiten dit eta aldaka aldeetara eraginez dantzan dihardu. Izterrak erakusten ari da. Zerbaiten bila dabil. Gaur nirekin “liatuko” da. Bere atzean jartzen naiz. Begiak itxi eta lepoko perfumea usaintzen diot. Zoratu nau. Lepoko izerdia sikatzen diot. Egarri izango da.

“Garagardoa” erantzun dit.

Jendetza. Ez dut ondoegi ikusten. Bum. Banoa barrarantz.

Jendetza. Non ote dago barrako tipoa. Niri begira ote dira. Bum. Mutil horiek arraro begiratzen didate. “Taula gaineko gogo-ari begira daude”. Bum. Hene, mutila da eta. Marikoiak non eta hemen. Ostikada bat emango nieke. Baina Raquel nire zain dago. Bum.

Jendetza. Niri begira daude. Neska horrek keinua egin dit. Raquelengana joan behar dut. Txalo egin dute. Pare bat egiten ditut. Musika ona da.

Bum.

Raquel esperoan da. Banoa barrara. “Garagardo bi”. Kea bota dute. Non daude Ean eta Raquel. Bum.
Jendetza. “Garagardo bi”. “Aizu, garagardo bi”.

“Garagardo bi”. “GARAGARDO BI”.

Txalo egiten dut. Boteak ematen ditut. Aurrera begira. Nekaturik nago. Laster Eanekin komunera joan beharko dut berriz ere. Bum.

“Garagardo bi”. Jendetza dago. Argiak ederrak dira. Gaur gainera animaliak ekarri dituzte. Asto bat dago “Gogo”aren aldamenean. Oso polita da, astoa. Raqueli astoa ukitzen joateko esango diot.

Non ote da barrako tipoa. Txerri bat pasa zait aldamenetik. Bum.

Diskoteka hau kristona da. Txerriaren atzetik noa. Raqueli erakutsiko diot. Bum.

Txerria korrika kanpora atera da. Raquel esperoan daukat. Ez noa atzetik.

Bum.

“Garagardo bi”.

Bum.

Azkenik. Eman dizkit...

Bum...

Laserra sakatu dute...

Bum...

Baina astoa ez dut ikusten...

Bum...

Botila buruan apurtu diot Éani. Raquel nire zain zegoen... Lagun alua...

Zergatik etorri da polizia... Txerriaren bila ote dabiltza...
 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli