Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
etxeberria_hilerriko.gif  
  
HILERRIKO BELARRAK 

Fabrika itxi egin zuten. Lanpostu berri bat aurkitzeko zaharregi, baina jubilatzeko gazteegi. Eta indarrak akituta.

Emazteari ez zion esaldia bukatu behar izan, hark, esango ziona jakin zezan. Bere emazte eta emakume zen heinean, begiradarekin nahikoa izan baitzuen: Zafrara itzultzeko garaia heldua zen.
 
Carlosi agur esan zion egunean bertan jakin zuen, denbora kontua izango zela haiek ere, autobus hura hartuko zuten eguna iritsi arte.

Beraiek behintzat, ez zioten seme-alaben trabari aurre egin beharko. Jaunak seme alabarik izaten utzi ez zienez, “hazirik utzi ez duten lore gehiagorik gabeko bi landare moduan itzuliko ziren, ernatzen ikusi zituzten zelaietara”.

Baina hala ere, horrelako erabaki gazi-gezaren aurrean... norbera konturatzeke zahartzarora helduz doanean, eta bizitzako 30 urte igarotako herritik alde egiteko pentsamendua buruan duela, ...ez ote al da hobe gauzen zergatiaz ez jardutea. Ez baitaki batek, bertigoa non ote dagoen, aurrera begiratzean, edo atzerantz egitean... Horregatik beldurtu izan nau orain arte inoiz neure bizitzaz idazten hasteak... ebaluazioaren bukaerako emaitzak zeharo izutu nazakeenean...

Aldaketa garai hauetan, ingurura begiratzen hastean naizela... Gaztaroa eman edo, eta lapurtu dizkidan kale eta txokoetatik ibiltzean... han uzten al dut gaztaroa, zahartzaroan, haurtzaroaren bila Zafrara abiatzean... Bere arima berreskuratu nahi duen herri honetan nagoela, nongoa naizen ere ez dakidanean. Hemengoa ala hangoa... Eta dena-den, existentziaren irteerara urreratzen ari naizen aldia hurbilago sumatzen dudala... laster inongoa izatera pasako ez ote naizenaz beldur naiz...

Gortina apartatu eta etxeko leihotik begiratzean, ogitegia ikusten dut, eta akordatzen naiz, ogia Mari Carmeni erosten nionean. Aspaldi joan zitzaigun Mari Carmen... baina bere alaba Carmenek oraindik ere eguneroko barra bat ematen dit. Askotan esan izan diot, zeinen irribarre ederra zeukan bere amak. Plazako dantzaldi askotan egin nuen berarekin dantzan. Olga ezagutu arte... eta ostean baita ere...Ondo akordatzen naiz.

Eta okindegiaren atzean tren geltokia ikusten dut. Lantegira goizero hurbiltzen gintuen trenaren garajea... Goiz jaiki beharra zegoen, eta lana gogorra zen, baina ondo ordaindua, eta ilusio handiz etortzen ginen dirua egitera. Carlos, Pedro, Miguel, Gorka... lagun handiak denak. Abentura anitz bizi izan genituen elkarrekin... Bilboko asteburuak... San Mameseko partiduak... Arrateko erromeriak... baina baita momentu latzak ere... Pedrok fabrikako makina maltzur hartan harrapatuta ia-ia joan zitzaigunekoa bezala... eta azkenean, hanka soilik galdu izanagatik eskerrak ere eman behar izan genituen... Carlos, Pedro, Miguel eta Gorka... gezurra esango nuke faltan botatzen ez ditudala esango banu. Baina alde egin zenuten, bata bestearen ostean...

Gorka ia astero bisitatzen dut aspalditik. trenbidea igaro eta aldapan gora jarraitzen dudanean. Ez diot lorerik eramaten, jakin baitakit gustuko ere ez lituzkeela izango. Baina hilobia garbitzeko ardura nik hartu nuen. Zafrara itzultzen naizenean horrek kezkatzen nau; ezingo nuke imajinatu lagunaren hilobia zikin...

Gorkak esaten zigun, nahiz eta txerria oilategian jaio; txerri izaten jarraituko zuela. “Zuek ehtremeñuak”, hogeita hamar urteren ostean gaztelerako azentua galdu ez izanagatik esaten zigun. “Baina hobe hola Gorka, gure moduko txerri iberiarrekin oiloekin baino, edo...?” erantzuten zion barrezka Carlosek.

Orain aldiz, harritu egingo litzateke, burua altxatu eta bere heriotza ostetik ikasitako bere euskara kuttuna ahoskatzen entzungo banindu. Beragatik egin nuen, eta orduantxe, orain dela lau urtez erabakia hartu nuenean jabetu nintzen, non nengoen. Hogeita bost urtez uharte batean bizi ostean, hizkuntza hura ikasten hastean deskubritu nuen Gorkaren benetako herria. Ustez, ordura arte ezagutzen nuena...

Zafrako argazkiak ikusten ibili naiz azkeneko egunetan.

Gauza batek ematen dit beldurrik gehien hortaz pentsatzen hastean. Badakit, alde eginez gero, itzuliko ez garela. Ez litzateke bidaia berbera izango, etorri ginenean etxea hantxe baitzegoen, beti itzultzeko aukerarekin.

Baina behin itzulita... gure bertako bizitzen akabuak, heriotza horrek berak ematen dit beldurrik gehien...

Ni eta hemengoa eta hangoa.

Leihotik begiratzen dut eta hilerriko pareten inguruko belarrak ikusten ditut. Orduantxe pentsatzen dut Gorka orain biziko balitz nire jatorrizko hizkuntzan erantzungo niokeela, “que la vaca e de donde pace, y no de donde nace”.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli