Lopez

Kontaktuak

Lopez
Lopez Askasibar, Xabier

Soslaia

Lizarra, 1979

Nafarroako Antzerki Eskolan aktore ikasketak egin zituen eta, ondoren, Madrileko RESAD-en (Real Escuela Superior de Arte Dramático-n) gauzatu zituen dramaturgia ikasketak. Idazle Eskolako ikaslea izan da berriki.

Hainbat konpainiatan lanean egon da aktore, pailazo, ipuin kontalari eta txerpolari gisa; halaber, Joko Dramatiko eskolak eman ditu ikastola eta liburutegietan. Azken urteetan, euskara klaseak ematen aritu da Lizarrako AEK-n.

2009. urtean Juan Cervera ikerketa saria jaso zuen Tocar el teatro con las manos o el teatro para niños de Luis Matilla lanarekin eta ASSITEJ-ek handik bi urtera argitaratu zuen testua.

Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketan hirutan izan da irabazle: Greentown (2003); Billy, el niño que perdió una estrella (2010) eta Dena da Gezurra (2012) antzezlanekin. Testu horiek guztiak eskolan bertan eszenaratu ziren ikasle eta konpainia profesionalen esku.

2011. urtean Kafe Bilbao Saria irabazi zuen Piztu gabeko zigarroak testuarekin eta 2013. urtean Carlos Pérez Uralde Irrati Antzerki saria jaso zuen With a Little Help from My Friends izeneko gidoiagatik.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli