Orokorra Orokorra Bilatu Bilatu Igo Igo
Kategoria: NABARRA
Orrialdea 1-(e)tik 2-(e)ra
Fitxategiak agindua:
Default | Izen | Egilea | Data | Hits
 
Fitxategiak:
pdf.png VALOIS NUÑEZ, Carmen "Inozentzia lapurtua"

(0 Botoak)

Download

Aspalditik ez zuten elkar ikusten Marinak eta Jonek. Arratsalde hartan topo egitean, presaka ziren biak; hala ere, segundo batean eta hantxe bertan, zera erabaki zuten: kafetxo bat hartzeko hitzordua adostuko zutela, bestela... jakin bazekiten asmo onak, azkenerako, saio hutsal bilakatzen zirela beti...



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-02
1009.67 KB
94
pdf.png MAIA URROZ ,Ainara"Alde Ttipiko kontuak" HOT

(0 Botoak)

Download

Kafka idazlearen eta Mucha margolariaren berri izanen duzu seguru aski, irakurle, Pragara iritsi eta noranahira zoazelarik. Hiri artistiko horretan ni ere ibili naiz, eta bertako harriak, letrak eta margoak usaindu ditut. Lau loreak,...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
469.1 KB
108
pdf.png MAIA URROZ ,Ainara "Planto!"

(0 Botoak)

Download

Zoriontsu ez naizela ohartu naiz, beti egon izan naizelako salbatuko nauen printze edo kamioilari edo astrofisikari baten zain, eta inoiz ez da agertu, eta ipuin berri honekin erakutsi dit salbatuko nauen edo zoriontsu egingo nauen bakarra ni neu naizela. Norbera da zorionbide bakarra, eta ez kanpoko zerbait edo norbait. Hori banekien, baina batzuetan, noizean behin, horrelako ipuinak behar ditugu negar egin eta begiak garbitzeko. Nik ere ez dut zorioneko galeperrik nahi, inoiz galeperrik jan edo prestatu ez badut ere, baina aukeran nahiago dut begetarianoa izan eta txoriak libre hegan ikusi zeru urdinean...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
2.23 MB
97
pdf.png VALOIS NUÑEZ, Carmen " Bizitzen ikasi"

(0 Botoak)

Download

Lagun arteko giroan proposatu ziguten artikulu bat idaztea “ahaztu eta ikasi” leloari jarraituz. Nondik hasi pentsatu, eta egia aitortu behar badut, ez zitzaidan gai erreza iruditu. Hala ere, erronkari aurre eginez, ondoren datorrenak lema horri heldu nahi izan dio, nolabait, bizitza eta ikasketa abiapuntutzat hartuz ...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
626.62 KB
97
pdf.png AZKARATE TORNER,Gorka"Haragiaren gauak eta egunak" HOT

(0 Botoak)

Download

Ohearen goxoa goizeko seiak baino lehen utzi beharra ohiko bilakatu den arren, nekez ohitu liteke bat ordu (desordu?) horietan logureari aurre egiten; egunerokoak dira nagikeria, zaputzalditxoa eta loaldia alperriko bost minutuz luzatzeko ahalegina. Ezin denean, ezin da. Eta lantokira eramango nauen trena hartu aurretik egin beharrekoen zerrenda hain denean luzea, eta hain direnean ezinbestekoak, zeregintxo infinitesimal horiek guztiak, hobe garaiz ibiltzea eta galbidera baino, trena galtzera, alegia, eraman ezin nazaketen nagikeria jolasetan denborarik ez galtzea...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
945.84 KB
113
pdf.png ORZAIZ GALARZA Ion" Rue de la Pompe"

(0 Botoak)

Download

Ipurdi lodia bagoiaren erdiko atetik sartu da. Beste hainbat ipurdirekin egin du topo, jendez mukuru baitago metroa. Bakeroetan estu-estu sartuta doan ipurdi zut eta harroxko bat ikusi du lehenbizi, albo batera eta bestera mugitzen, bere jabe ipurtarinak kaskoetatik entzuten duen musikaren erritmora. Ipurdi lodiak igurtzialdi arin batekin agurtu du bakeroduna, eta aurrera jarraitu du, abagune bat ikusi baitu, agure baten uzki zimelaren eta kirolari baten popa fin eta lirainaren artean...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
1.99 MB
83
pdf.png ORZAIZ GALARZA Ion" Basilique de St. Denis"

(0 Botoak)

Download

Segizioa osatzen duten hogei pertsonak metroan sartu dira, estazioko eskaileran behera, beltzez jantzita denak. Bruno aurrean doa, familiako gazteena izaki. Portzelanazkoa dirudien potetxoa eskuartean darama. Alde batera eta bestera begiratzen du, zurrun eta serio demonio, masailak lotsaz gorrituta. Osaba Phillippe ez zuen ongi ezagutzen. Eguberrietan 50 euro ematen zizkion bibotedun izerditsua besterik ez zen. Hil zenean, kosta egin zitzaion bere sentimentuen artean ezaxola ez zen beste ezer topatzea. Orain bai, ordea. Orain sentimentuak borborka ari zaizkio, gorputzeko poro guztietatik atera nahian: gorrotoa, amorrua, lotsa... Bere baitarako, mila alditan madarikatu du Osaba Phillippe eta bere testamentu zikina...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
1.36 MB
99
pdf.png GOMEZ SARASOLA , Itziar "Woody Allen"

(0 Botoak)

Download

Woody Allenek mesanotxean daukan koadernoan idazten ditu bere ideiak. Nola eraiki ezer ideiarik gabe? Ideia ezustean etortzen da askotan, bila joan gabe, eta orduantxe harrapatzen ez badugu, izorrai! Eta ikus entzunezko industriak ere derrigorrezkoak ditu ideiak. Hauek lagunduko digute gero pantallan islatzen bizitzaren grazia eta komedia, edo bizitzaren zama eta drama. Korapilatsua da ideia bat gorpuztea, are gehiago ikus entzunezkoaren mundu gora-beheratsuan, eta bereziki Euskalerrian...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
398.01 KB
86
pdf.png IGARTUA BENGOA,Karmele "Zelan barru horietan?" HOT

(0 Botoak)

Download

Barruetan bizi gaitun eta, bizi nahi dugunak. Barruetan gaitun nor, inorenganako izateko, eta horri batzuek bakardadea deitzen zioten. Eta bakardadea deitzen zioten, bizi nahi dugunok gure barruarekin bakarrik egoten ere badakigulako. Ez zakiten bakarrik egotean noraino izan gaitezkeen lagunen ondoan. Halabeharrez hago hi ziega horretan ordu askoan bakarrik; nahita topatzen dinagu beste batzuk, kanpo honetan, bakarrik egotea...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
1.01 MB
105
pdf.png IGARTUA BENGOA ,Karmele "Bagarela"

(0 Botoak)

Download

zatetik izaterako ahaleginean, talka, norberak izan nahi duena eta agintzen dutenek norbera izatea nahi dutenaren arteko distantzian ere badago; esan nahi dena eta esanarazten dutenaren arteko distantzian, edo pentsamendu librea eta autoritatearen arteko harremanean...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-08
1.22 MB
93

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli