Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Woody Allen
na8    
pdf    

Woody Allenek mesanotxean daukan koadernoan  idazten ditu bere ideiak.  Nola eraiki ezer ideiarik gabe? Ideia  ezustean etortzen da askotan, bila joan gabe, eta orduantxe harrapatzen  ez badugu, izorrai! Eta ikus entzunezko industriak ere derrigorrezkoak  ditu ideiak. Hauek lagunduko digute  gero pantallan islatzen bizitzaren grazia eta komedia, edo bizitzaren zama  eta drama. Korapilatsua da ideia bat  gorpuztea, are gehiago ikus entzunezkoaren mundu gora-beheratsuan,  eta bereziki Euskalerrian. Telebistan  zein zineman esku-eskura ditugu  ikusgai, munduko produkziorik garrantzitsuenak. Askok pentsatuko du  hemengo eta kanpoko produkzioen  arteko alde nabarmena ideiak direla,  baina dirua izango da seguru asko  alderik nabarmenena. Bai, litekeena  da ideia faktoria geurea baino emankorragoa izatea hangoa, baina ideiatik produkzioa gauzatzeraino eman  beharreko pausuak antzekoak han  eta hemen. Haiek eta guk lor dezakegu ezdeusetik, ideiatik, izatera, filma ikustera. Egon, badaude geure artean profesional bikainak, eta formula badakigu, hiru baitira batez ere  ikus entzunezko produzkio baten oinarriak; lana, lana eta lana. Ideia harrapatu eta mamitu dugunean gidoia  idatziko dugu. Eta hitz mordoa daukagunean bilduta, paperean zein ordenadorean, joko dugu produkzio  etxeetara eta saiatuko gara gure gidoia saltzen. Gehienetan esango digute ezetz, baina azkenean baliteke  norbaitek esatea baietz, ausartuko  dela filma produzitzen. Hasteko, dirua bildu behar da, laguntza guztiak  eskatu eta laurdenak lortu, baina batez ere behar da industria honetan sinesten duen norbaitek apustu egitea.  Ze hemen ez da egiten ikus entzunezkoa aberasteko, nahiz eta jakin  beharko genukeen pelikulak egitea  ere badela kultura, badela herri bat  kanpoan ezagutzera emateko bidea.  Eta behin dirua lortuta, hasi lan taldea  osatzen, hasi grabatzeko lekuak bilatzen, hasi aktoreak hautatzen, teknikariak, makilajekoak, jantzitegikoak... Grabatu irudiak ahalik eta  azkarren. Egin muntaia ilusioz, gau  eta egun. Jarri musika egokia, agian  soinu banda kanpoan grabatuta, hemen egitea garestiago ateratzen delako. Egin muntaia, eman balekoa  eta ikusi gure ideiak badaukala forma, badaukala kolorea, badaukala  bizia. Eta hala ere zailena geratuko  zaigu; saltzea, eta horretan asko  omen daukagu ikasteko euskaldunek.  Eta horretarako geratzen den dirua  beti da urria. Kanpoko pelikuletan aurrekontuaren ia erdia produktua saltzeko izaten da, hemen, ordea, soberan geratu dena. Baina egin dugu  pelikula duina, eta  ikusiko dute batzuek, gutxik normalki. Askok ezagutzen ditugu Million dollar baby, Titanic, E.T., Agora... baina alboan  dauzkagu Zorion perfektua, Ander, Lainoak margotzeko makina, Sukalde kontuak eta igual ezagutzen ez.  Eta meritua guztiek handia. Eta lan  neketsu horren amaiera ez dela izango zoriontsua igarrita ere, beti gaude  hurrengorako ilusioz blai. Eta nik ere  Woody Allenek bezala, koadernoa  beti gainean.

Itziar Gomez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli