Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

praga_ainara.gif
pdf

 

 NI PRAGAN, PRAGAN NIGAN

Udazkeneko ilunabar batean iritsi naiz Pragara, hiriko sarrerako neoizko argipean, eta zuzenean hotelera joan naiz. Gaua hotel bateko gela batean pasa ondoren, egunsentiko eguzki zuriaz iratzarri naiz eta Pragako udazkena ezagutzera animatu naiz.

Espazio existentziala da guztia edo dena egin daitekeen tokia, dena egiten uzten da baina ezaxolarik gabe. Horrela, Pragako karriketan eta eraikinetan zerbait berezia eta misteriotsua aurkitu dut eta ez dakit zer den; ez nau indiferente uzten. Agian, Kafka usaintzen dut noranahi noala, baina nahasirik nago hainbeste turistaren artetik ibilian.

Kafkarengan, berriz, Praga aurkitzen dugu, haren obretan ez dago Praga esplizituki, baina haren idatzietan topografia imaginario osoa aurkitzen dugu, eta hori hiri honetan sumatzen dut, karriketako txekierazko hitz ahoskagaitzetan. Baina Kafkak alemanez, inperioko hizkuntza ofizialaz, idazten zuen. Zergatik?

Ezustean hizkuntzak nahasten dira eta bat-batean eraldatzen zait Praga neure aurrean, eta neuregan halako gauza zehaztugabe kaotiko bat sartzen da. Noraino eramaten gaitu hiri baten metamorfosiak?

Karriketan galtzera: Praszké Hrad, Malostranské namestí, Cihelua, Kafka Museum, Karluv Most, Krizovnická, auzo judua, Savoy kafetegia, Vezenskan, Staromestske namestí, erlojua, Mustek, Vaclavské namestí… zer esaten didate hitz edo izen horiek?

Gogor kolpatzen naute. Liburu batek aizkora bat izan behar du gure barneko itsaso hormatuarentzat, hori esan zuen bederen Kafkak, eta Arestiren olerki hura etorri zait burura: poesia mailua da. Hitzek kolpatzen naute, nahiz eta txekiera ez ulertu. Baina ez da hizkuntza bat jakin beharrik hizkuntza horretako hitzek norberaren bihotza kolpatzeko eta kontzientzia iratzartzeko. Bai, hitzak aizkora edo mailua dira, nire isiltasun bakartia hausten dutenak, eta noizean behin ohartzen naiz Pragaren alde zaharraz bestalde edo hitzez bestalde argazkien flashak daudela. Turistak.

Malá Strana. Alde zaharrera abiatu naiz auzo judua ezagutu nahian, baina Bremengo musikarien gisa ez naiz helburu horretara iritsi eta bidean gelditu naiz. Neruda poeta txiletarra ezagutzen nuen eta gustuko dut, baina Pragan Neruda idazle txekiarraren izena duen karrika xarmagarria deskubritu dut eta turistez beste eginez Nerudova karrikan ibilian alde zaharreko karriketan galdu naiz.

praga_ainara1.gif

 Jan Neruda XIX. mendean sortu zen eta XX. mendean hil. Oraindik ez dakit zergatik hartu ote zuen Ricardo Eliezer Neftalí Reyes Basoalto poeta txiletarrak izen hori, baina seguru aski gustuko izango zuen idazle txekiarra eta haren “Malá Stranako ipuinak”.

Eguerdiko eguzki zuriak itsutzen dizkit begiak eta behatzak hormaturik Kafka sartzen zeneko kafetegi txiki batean, Savoy kafetegian, sartu naiz: taberna xumea da eta kava hutsa eskatu dut kavarna hartan.

Beharbada Neruda ere sartu izango zen Kafkaren aurretik, eta Malá Stranako karriketan bere begirada galduz bere ipuinak idatzi zituen. Akaso “hiru lilien ostatuan” sartu zen egun ekaiztsu eta ilun batetik babestearren eta horrela emakume baten gorputz goxoa besarkatzearren.

Eguerdiko eguzki
zuriak itsutzen
dizkit begiak,
eta behatzak
hormaturik, Kafka
sartzen zeneko
kafetegi batean
sartu naiz

 Baina ni bakarrik nago pivo bat edaten ari diren txekiarrei so eta, kafea edan dudanean, kavarna txiki hartatik atera naiz babesgabe, ostatu txiki xume polit hartan nik bederen ez bainuen beso abegikor batzuen kontsolamendurik aurkitu!

 

Orduan, bi nerudak eta kafka gogoan, hotelera itzuli naiz eta koroa txekiarretan ordaindu dut ostatua.

Kontatu didate urteetan Txekoslovakiako presidente izandakoa idazle eta antzerkigile oparoa dela: Vaclav Havel… baina pertsonaia horri buruz bertze egun batean solastatu beharko dut, hari buruz zerbait irakurtzen dudanean, ala?

Pragako autobus geltokira joan naiz, bertatik Brno hirira itzultzeko. Bi ordu eta erdiko bidaia izango dut, baina merezi izango du, seguru! Kontatu didate bertan sortu zela Milan Kundera… ezagutzen al duzue idazle txekiarra? Orain Parisen bizi da eta frantsesez idazten du...

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli