Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Ez da ameslarientzako mundua
na1
pdf

Lehengoan paperezko hegazkin bat egiten saiatu nintzen, txikitan bezala. Tolestu, moztu, okertu, punta atera, hatsa bota eta hegan! Baina zuzenean jo zuen lurra. Ez zuen zirimolarik egin airean, txikitan bezala. Hegazkinak egiten ahaztu zait.

Aitonak erakutsi zidan paperezko hegazkinak egiten. Biak egiten genuen geure hegazkina, eta batera jaurtitzen genituen airera. A ze poza nire hegazkina aitonarena baino urrunago heltzen zenean. Irudi hori gogora ekartzean konturatu naiz, haurren paperezko hegazkinak hegalariagoak direla. Helduenak baino denbora gehiago irauten dute airean, txilipurdika, hara eta hona, altuera galduz eta galduz, lurra jotzen duten arte. Esku txikiek egindako hegazkintxoak ez dira batere sofistikatuak izaten, baina ilusiok iraunarazten ditu airean.

    Nola ikasten da amets egiten? Gizakiaren berezko erreflexua ei da esna amets egitea?

Ametsak paperezko hegazkinak bezalakoak dira. Txikitako ametsak urrunago iristen dira, gehiago irauten dute airean, zirimolaka. Helduen ametsak bizkor galtzen dute altuera, segituan ondoratzen dira. Erori, apurtu, birrindu, txikitu, bota, itzali, bukatu, agortu egiten zaizkigu ametsak. Gure paperezko hegazkinei bezala, hegoak mozten dizkiete gure ametsei.

    na1a

Nola ikasten da amets egiten? Gizakiaren berezko erreflexua ei da esna amets egitea? Ez dakit, baina txikitatik egin ohi du gizakiak esna amets. Nik guardilla batean bizitzearekin egiten nuen amets. Liburuz eta armiarma sarez jositako apalategiekin, fruitu eta barazki miragarriak emango lituzkeen baratza txiki batekin, etxean kattagorri hiztun bat izatearekin. Helduak bihurtzen garenean ordea ametsek horma handiak topatzen dituzte. Errealitatea bera da horma hori, eta ametsak honen aurka talka egitean erortzen dira. Hau ez da ameslarientzako mundua. Nekagarria da ameslaria izatea, ametsat bat eta beste bat ere bai, domino fitxak bailiran erotzen ikusteak nekatu egiten baitu. Horregatik uzten diogu amets egiteari. Eta hara! Amets egitea ahazten zaigu azkenean!

Ez dut pesimistaren itxura eman nahi. Esperantzari ere eman nahi diot lekua lerro hauetan. Amets bat aitortuko dizuet: airean txilipurdika ibiltzen diren hegazkinekin egiten du amets.

Umea izan nahi nuke, amets egiteko. Amestearekin egin nahi dut amets. Ez da ameslarientzako mundua

Leire Zubeldia

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli