Iritzia eta gogoeta

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio" Araba, lapurren herria ote? (Iritzia eta gogoeta)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio " Araba, lapurren herria ote?1990ean, Serafin Ruiz Historiako ikasle eta antropologoak Gorbeia mendiaren hegoaldeko isurian aurkitu zuen garai hartan “Historiaurreko kapera sixtinotzat” jo izan zena. Zubialdeko kobazuloko labar-pinturez ari naiz noski. Arabako Foru Aldundiak 12,5 milioi pezeta ordaindu zizkion Serafin Ruizi, aurkikuntzen jabetza eskuratzeagatik. Baina berehalaxe zabaldu zen dena iruzur bat besterik ez zela izan, margoetan, besteak beste, estropajo zati batzuk topatu zituztelako. 

  • MAIA URROZ ,Ainara"Udaberri udazkendua Europaren bihotzean"(Iritzi)

    MAIA URROZ ,Ainara"Udaberri udazkendua Europaren bihotzean"Luma berrien eleak 8 Zenb. 5-6- or.Izerditan jaitsi naiz maiatzeko ostiral arratsalde batez BudaPestera lagun aleman batekin. Jaieguna da Txekiar Errepublikan bigarren mundu gerraren bukaeraren edota askapenaren egunaren karietara. Eta nik Txekiatik ihes egin dut Magyar lurraldera.

  • MAIA URROZ, Ainara "Ni Pragan, Prangan nigan" (Iritzia eta gogoeta)

    MAIA URROZ, Ainara "Ni Pragan, Prangan nigan" Nabarra Urtarrila, 6-7-or.Udazkeneko ilunabar batean iritsi naiz Pragara, hiriko sarrerako neoizko argipean, eta zuzenean hotelera joan naiz. Gaua hotel bateko gela batean pasa ondoren, egunsentiko eguzki zuriaz iratzarri naiz eta Pragako udazkena ezagutzera animatu naiz.Espazio existentziala da guztia edo dena egin daitekeen tokia, dena egiten uzten da baina ezaxolarik gabe.

  • MAIA URROZ, Ainara"Inoiz idatzi eta igorri ez den eskutitz bat izan al daiteke?"(Iritzia)

    MAIA URROZ, Ainara"Inoiz idatzi eta igorri ez den eskutitz bat izan al daiteke?" 2005ean BETERRIKO LIBURUA aldizkarian poesiari buruzko nire iritzi artikulua argitaratu zutenOrain dela bederatzi urte Alemanian ikasten ari nintzela, batxilergoko ikaskide ohi baten erantzuna jaso nuen eskutitzez, eta berak idatzi zidan zerbaitek arreta eman zidan orduan:..

  • MAIA URROZ, Ainara"Zergaitik hitz hauek?"(Iritzia)

    MAIA URROZ, Ainara"Zergaitik hitz hauek?" 2006ko ekainaren 2an GARA egunkariaren “Mugalari” gehigarrian literaturari buruzko nire artikulu bat atera zen:Non dago giltza? Non gakoa? Ate zaharrean aurkitu dut, eta handik begira jarri. Zirrikitutik kanpoaldea begiratu nahi, baina ez dakusat zeru urdinik, zeru grisa dirudien gela hotz bateko paretak baizik. 

  • MARTIN APEZETXEA,Ruth"Hitzen sukaldari" (Iritzia)

    MARTIN APEZETXEA,Ruth"Hitzen sukaldari" Luma berrien eleak zenb: 11 7 or

  • MEAZA URIAGEREKA, Igone" Etxe abereak eta hizkuntza" (Iritzia)

    MEAZA URIAGEREKA, Igone" Etxe abereak eta hizkuntza" Luma berrien eleak 2008 .Zenb. 6 , 8-9 or.Arraultzeak ala oiloa, hizkuntza ala mundua? Zer dator lehen? Jakina da herri baten inguruneak, ohiturek eta bizipenek hizkuntzan izugarrizko eragina dutela eta eragin hori hizkuntzaren esparru guztietan ageri dela, baina aldi berean, hizkuntzak ere bere aztarnak utzi ohi ditu munduan, horregatik esan genezake mundua eskura jartzeko izendatu egin behar ditugula gauzak, eta aldi berean, mundu berri bat deskubritu nahi badugu, mundu hori izendatu beharrean gaudela, inolaz ere.

  • MENDOZA ETXABE, Asier " Hitz gose" (Iritzia)

    MENDOZA ETXABE, Asier " Hitz gose" Luma berrien eleak 9 Zenb. 11 or. Kanpandorreko hotsa bazkari legerako ordua iragartzeko zorian dago. Hemen jarraitzen dut, goseak eta desioak amorratuta, sabeleko arantzen atezua nork samurtuko zain. Eguneroko lapurrak ostu dizkit erraiak ase arazten dizkidan hizki goxoak:

  • MERCERO IPARRAGIRRE,Lide"Gaur egungo kanonak"(Iritzia)

    MERCERO IPARRAGIRRE,Lide"Gaur egungo kanonak" Luma berrien eleak Zenb. 10, 2012, 4or.Estetikaren irizpideen menpe pertsona asko dagoen arren, emakumeak izan dira, dudarik gabe, historian zehar gehien sufritu behar izan dutenak. 

  • MITXELENA LARRETA, Olatz " Egunerokotasunaz solasa" (Iritzia)

    MITXELENA LARRETA, Olatz " Egunerokotasunaz solasa" Atsedenaldia aprohetxatuz bulego ondoko tabernara inguratu  zen Mikelekin kafe bat hartzera. Kazetariak ziren biak eta, ia jende gehiena bezala. laneko kontuez hizketan aritzen ziren lanetik atera ondoren ere, lanean nahikoa denbora pasatzen zutela eta laneko kontuek lantokian gelditu behar zutela pentsatuta ere.

  • MITXELENA LARRETA, Olatz " Ilargiak hitz egin zuenekoa" (Iritzia)

    MITXELENA LARRETA, Olatz " Ilargiak hitz egin zuenekoa" Luma berrien eleak Zenb: 11, 6 or.Leihoaren aurrean dago idazlea. Idazmahaia zahartuta dago, eta aulkiaren dekoratu itsusiaren alboan, ez du idazleak nahiko lukeen atmosfera artistikoa sortzen. Baina sor dezakeen estanpa kutreaz arduratu gabe gogoz ari da lanean. Nobelaren bat ariko da idazten seguruenik. Ez daki zertarako, ezta zergatik ere. Behin Ieihoaren aurreko idazmahai zaharrean esertzeko ohitura hartu zuen eta geroztik orduak pasatzen ditu, begirada makur eta jarrera goibel, orri zuriak tintaz zikintzen.

  • Mugalari:Karmele Igartua gogoan

    Mugalari: Karmele Igartua gogoan, 2010-11-12, 59 or.Abuztuan hil zenetik hona, lagun askok omendu nahi izan dute Karmele Igartua, besteak beste, MUGALARIko kolaboratzaile ere bazena. Bihar,Idazle Eskolak antolatuta, omenaldia eskainiko zaio Bergarako UNEDen. Ekitaldian, beste ekintza askorean artean, bere bi poema liburuetako olerkiak irakurriko dituzte. Honako hau Tere Irastortzaren omenaldia da.

  • MUGERTZA UNANUE, Juan Luis"Hello, Idazle Eskolakoak!"(Iritzia)

    MUGERTZA UNANUE, Juan Luis"Hello, Idazle Eskolakoak!" L.Luma berrien eleak2005, .3.zenb. 6-7.or Barkatu! Kaixo! esan nahi nuen. Ez dakit zertan nengoen pentsatzen. Azken urte hauetan gure herriaren egoera txarrak eraginda (hildakoak nonahi, umeek jatekorik ez, emakumeen aurkako gehiegikeriak...)

     
  • MUGERTZA UNANUE, Juan Luis"Orduko Vietnameko guda: Gaurkoa" (Iritzia)

    MUGERTZA UNANUE, Juan Luis"Orduko Vietnameko guda: Gaurkoa" L.Luma berrien eleak . 2006, 4.zenb. 6-7.orAzkenak, amerikarrak. Lehenago, frantsesak, ingelesak, japoniarrak... Aspaldian, mongolak, txamak, jemerrak, txinatarrak... Guztiekin borrokatu. Guztiak gailendu...

  • MUGERTZA UNANUE,Juan Luis"Gero arte!" (Iritzia)

    MUGERTZA UNANUE,Juan Luis"Gero arte!" L.Luma berrien eleak.2005, 2.zenb.8.or. Banoa. Neu ere beste asko bezala laster hemendixe noa; baina ez dakit nora. Baliteke oso urrutira joatea. Baliteke. Edota bertan gelditzea/ zuengandik gertu. Baliteke...

  • MUGERTZA UNANUE,Juan Luis"Gizonezkoon koroa"(Iritzia)

    MUGERTZA UNANUE,Juan Luis"Gizonezkoon koroa" L.Luma berrien eleak. 2005, 2.zenb. 8.or. Gizonezkook ez dugu oso gogoko koroa. Gizonezko asko ez omen gara bat ere monarkikoak. Hori begibistakoa da. Itsusitu egiten gaitu, antza, edergailu horrek. Hori oso nabarmen gelditu zen lehengoan lagun batekin izandako elkarrizketa batean:

     
  • MUNARRIZ ERASO, J.M." Atapuerca hortzetik hitzera" (Iritzia)

    MUNARRIZ ERASO, J.M." Atapuerca hortzetik hitzera" Luma berrien eleak  2009,  8 or. Iaz ETB telebistan poz-pozik ikusi nuen Juan Luis Arsuaga, hortz bat eskuan. Ez zen gutxiagorako ! Izan ere, hortz hori, aurreko hagin bat, alegia, arbaso batena omen zen eta Atapuercan aurkitutako azken emaitza.

  • MUNARRIZ ERASO, Juan Miguel "Gaztanbera"(Iritzia)

    MUNARRIZ ERASO, Juan Miguel "Gaztanbera" Luma berrien eleak 2008 zenb. 6 , 6-7 or. Ez hartu hiztegia, ez! Gaztanbera zuen mamia da, horixe bera: ardi-esneari gatzagia bota ondoren lortzen dena. Baina, zuenak erre zaporea al dauka?... Gureak, bai! Eta gainera zeharo erabakigarria da: edo ez da zure gustukoa, edo zure postrerik gustukoena izanen da. 

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Aberastasunak banatu, ez zorrak" (Iritziak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Aberastasunak banatu, ez zorrak" ARGIA 2010-7-28, 2239 Zenb.Bi urte badira, jada, krisi ekonomiko famatua gainera –literalki gainera– etorri zitzaigunetik, eta inguruko denok, sozialista antzekoak asko, betiko sindikalistak, izandako komunistak, oraingo aurrerakoiak, krisiari buruzko “konponbideak” derrigorrez ezartzen ari zaizkigun honetan, gure ardura eta egonezina adierazten ari gara.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Ad ignorantiam falazia"(Iritzia)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Ad ignorantiam falazia"ARGIA< 2011-7-24, Zenb: 2286. Demostra ezazu Jainkorik ez dagoela! Hau izan da erlijiozaleek erabili duten argumentua, jainkoaren izatearen alde egiteko.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli