Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
atapuerca1  
Atapuerca, hortzetik hitzera

Iaz ETB telebistan poz-pozik ikusi nuen Juan Luis Arsuaga, hortz bat eskuan. Ez zen gutxiagorako ! Izan ere, hortz hori, aurreko hagin bat, alegia, arbaso batena omen zen eta Atapuercan aurkitutako azken emaitza. Giro horretan eta aurkezlearen galderari erantzuten, baietz, aurkikuntza horrek, nola edo hala, orain arte uste zutena gailendu egiten zuela zehaztu zuen, eta laster azalpen berria izango genuela: “la buena”.

Ados nago Arsuagarekin “la buena”ren berririk oraindik ez dugu jaso; baina, ez zait iruditzen prestatzen ari direnarekin konformatuko naizenik. Bi arrazoi –ildotatik azter daiteke gaia: Antropologiatik zein Hizkuntzalaritzatik.

Hasteko, abiapuntutzat hartu beharreko galdera hau da : hortz bakar batengatik ––orain dela milioi bat urte baino lehenago bizi zen hominido batena–– jar al liteke hankaz gora hipotesi bat? Antropologian lehian dauden bi hipotesi, monogenismoa eta poligenismoa, aztertu ondoren, “hipotesi ofizial”aren ahulezia aipatzeko, adibide gisa, Homo neanderthalensisaren auziari errepara diezaiokegu : ADNaren ikerketaren emaitzen arabera hominido honek ez du zerikusirik gure Homo sapiens arbasoarekin. Bestalde, ez ote digute neanderthalek erakusten Europak (euroasiak, nahi baduzue) bere ondare propioa izan duela eta horixe izan dela, hain zuzen, munduko eboluzioari eskaini diona?

Bigarrenik, galdetu beharko genuke gure arbasoak hizkuntza garatu ahala nola iritsi ziren emakume eta gizon izatera . Izan ere, ez dugu ahaztu behar , hondakin horietaz gain , gure arbasoetatik jaso duguna eta oraindik bizirik mantentzen duguna, mintzaira dela. Baina linguisten lanetara jo ezkero galdera da nola irits gaitezkeen ama-hizkuntzaraino. Ez da lan erraza, are zailagoa premisa hori okerra bada. Alegia, lehenengo hizkuntzaz arrastorik ez badago. Hala ere, linguistak buru-belarri ari dira munduko hizkuntza guztiak familiatan kokatzen. Ez alferrik!

Europan bertan ere badago hizkuntza bat linguisten planteamendu guztiak apurtzen dituena: euskara. Bai, euskararen erronka gure eskuan dugu. Dakigunez Pirinio mendikate bi aldetan, Garona eta Ebro ibaien artean izan da beti. Eta lurralde horri begirada bat ematen badiogu, berehala konturatuko gara bere koherentziaz eta bere osotasunaz.

Funtsean hipotesi berri hori azaldu baino lehen, “hortzetik hitzera” joan beharra dago eta norabidea aldatu: Atapuerca, hortzetik hitzera.

Izan ere, azkenean, alferrik da lehenengo gizon eta emakumea bilatzea, horien aurretik beste aita-ama batzuk izango direlako beti; gainera, bizia uretan, itsasoetan, hasi bazen eta hortik lehorrera zabaldu baziren gizaki bizidunak Lurra osorik bereganatu arte, itsasoak alferrik zatikatzen ari gara.


(Egilearen oharra: Artikulu hau egindako ikerketa lan baten lagin bat da. Lan osoa irakurtzeko: www.idazten.com)

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli