Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Askatasuna datorrela! 
argia13    
     

Ez naiz erretzailea. Orain hogeita hamar urte utzi nion, eta kuttunak erretzen duen arren, ez dit, egia esan, batere molestatzen. Joan den astean, ordea, gai honi buruz estatu legegileak hartu duen jokaera ikusiz, hainbat zalantza izan dut.

Egia da gure kontratu sozialak –jaiotzen garenean ezer jakin gabe, eta abokatu gabe sinatzen dugun kontratu ikusezin horrek–, estatuaren babesa aitortzen digula, baina, ustezko babes hori, hartzen ari den itxura hertsiagatik edo, gero eta jasangaitzagoa egiten zait.
 

Ilustrazioaren ondorio, boterean jarraitu ahal izateko, estatuaren jarduera zuritzeari ekin ziotenak –ikusiaz boterea jainkoarengatik zetorrela esateak barrea ere ez zuela jada eragiten–, legearen onarpena aukeratu zuten ordezkari gisa.

 

Hortik aurrera, zuzenbidea jainkotiar bihurtu zuten, eta legeari buruzko mirespena hain da handia, ezen eremu guzti-guztiak legearen menpe jarri nahi dituztela. Hemen dena erregulatu egin behar da (merkatu ekonomia izan ezik, jakina), dena legearen menpe jarri, legeak neutroak, berezkoak edo denon artean egindakoak bailiran.

 

Eta dagoeneko, pozoia den tabakoa –harritzekoa!– saltzen uzten duten arren, ezin dugu erre, lehengoaz gain, ez parkeetan, ez eremu itxietan, ez umeen aurrean.

 

Baina erregularizazio zaletasun horrek ez du akaburik (ez dut gizartearekiko kontrol politiko eta sozialik aipatuko oraingoan). Bakar bakarrik norberaren eremuan, jada ezin dugu kolesterol pixka bat ere eduki, ez eta transaminasetan asteriskorik; ezin dugu kariesdun hortz bat izan, ezin dugu griperik hartu, ez behintzat bajarik.

 

Ezin dugu edozer jan, ezin garelako lodikoteak izan, ezta argalegiak ere; ezin dugu edozer edan, eta ezin dugu edariekin egon eremu irekietan. Ezin dugu malenkoniatsu egon, beti pozik baizik, eta ezin dugu bazkalostean silloian erdi etzanda egon, paseatzen edo kirola egiten baizik.

 

Ezin dugu kalean, espaloitik ez bada, ibili, ez eta aparkalekutik kanpo, oztoporik eragiten ez badugu ere, kotxerik utzi; ezin diogu haurrari izenik jarri, izendegian agertzen ez bada; ezin dugu kalefakziorik nahi beste ordu piztu, energia xahutzen dugulako, eta urarekin ere, guk hemen sobera dugun urarekin –urria izango balitz bezala ikusarazi digutenez–, errudun sentitzen gara galtzen uzten badugu.

 

Hau al da askatasuna?
Ez deritzozue Aita Estatua gutaz gehiegi arduratzen dela... batzuetan?

Iñaki Odriozola

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli