Narrazioak

  • LAZKANO IBARBIA,Edurne" Tentazioak"(Narrazioak)

    LAZKANO IBARBIA,Edurne" Tentazioak" Luma berrien eleak 2005, 3zenb. 44-45 or. Tipustapan etorri dira, batere abisurik eman gabe, zalapartarik gabe. Normalean ondo igartzen zaie nondik dabiltzan, baina gaurkoan jokoz kanpo harrapatu gaituzte erabat. Atea zabaldu orduko galderak, zein bizi garen hemen, bakoitzaren urteak, etxeko denon arteko harremanak. «Familia mota tradizionala» lerroan gurutzea egin du.

  • LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane " Harrien eraztunak" (Narrazioak)

    LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane " Harrien eraztunak" Luma berrien eleak 9 zenb. 14-15 or.Zubi gainean eserita egoten nintzen euren zain. Zerain aldera begira dagoen atari inguruan itzal bat ikusi orduko korrika hasten nintzen, ezkutaleku on baten bila.

  • LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane" Mikaztutako hitzak" (narrazioak)

    LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane" Mikaztutako hitzak" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 713 zk. 2012-09-23, 24-25or.

  • LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane"Isiltasun beharrean "(Narrazioak)

    LEGARRETA ETXEZARRETA, Maitane"Isiltasun beharrean "Luma berrien eleak. Zenb: 10, 2012, 17 or.Arratsalde eguzkitsua da eta txoriak kantari ari dira etxe ondoko zuhaitzetan. Egunero bezala, txorien kantu hotsekin nahasten dira aitonaren aulki zaharreko karranka hotsak. Zabuko sokek mugimenduaren igurtziekin ateratzen duten zaratarekin bat egin, eta betiko melodia sinfoniko gazi-gozoa sortuko da mutikoa eskolatik itzuli bezain laster.

  • LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Obsolete"(Narrazioak)

    LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Obsolete" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 10-11 or.Jainkoa haserre zegoela jakinarazi zien munduko biztanleei eta berarekin harremanetan jarri zela. Minduta omen zegoen gizakien jokaerarekin. Horrela adierazi zien behintzat EONek, jainkoaren mezulari izateaz gain AEBko presidentea ere bazenak. Telebista, irrati, prentsa zein internet bidez. Detaile gehiago ere eman zituen.

  • LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Topaketa"(Narrazioak)

    LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Topaketa" Mugalari. Gara , 2008-07-19, 7.or.Goizero bezala, gaur ere loak estuki besarkatu nau eta ezinezko egin zait ohetik ateratzea. Amak alferkeria dela leporatuko lidake; ni, aldiz, sinetsita nago gaixotasun kroniko batek jo nauela. Dena dela, gaurko saiakerak ere huts egin du. 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1...Ez duzue sekula probatu? Nik goizero. Eta goizero ohartzen naiz ez duela funtzionatzen.

  • LEKUONA ILUNDAIN,Lupe" Sareetan"(Narrazioak)

    LEKUONA ILUNDAIN,Lupe" Sareetan" Mugalari. GARA, 2006-05-20 8.or Goiza etxetik atera gabe pasa dut, eguraldia bezain triste. Euria lagun izan dugu azken lau egun hauetan eta ingurunean nagusitu den goibeltasuna sumatzen dut bihotzean ere. Orain eguzkia agertu zaigu, kikil, borobil, zurbil; lau egun hauetan hodeien atzean egon ondoren. 

  • LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Parra egin" (Narrazioak)

    LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Parra egin" Mugalari  GARA . 2009-5-15 or. 67. Larunbata, itzelezko mozkorra gainean. Aste osoan lan egin ondoren nekatuta nago, fisikoki indargabetuta eta psikikoki nazkatuta. Errutinatik 

  • LEONET SANTA CRUZ, Urtzi" Eliza sutan" (Narrazioak)

    LEONET SANTA CRUZ, Urtzi" Eliza sutan" Luma berrien eleak 9 zenb. 15 or. Haizearen besoetan, irrintzi urrun baten oihartzuna iritsi zait. Amorruz beterik, ekaitzaren aldarria. Baso ilunaren barnetik airean zabaltzen ari den kedarra ikusten dut.

  • LEONET SANTA CRUZ, Urtzi"Ekaitza eta barealdia" (Narrazioak)

    LEONET SANTA CRUZ, Urtzi"Ekaitza eta barealdia" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 652zk. 2011-7-24, 26-27or.Udako egun eguzkitsu bat da. Herrixkako lakuan bainatzen ari den mutiko bat naiz. Bakarrik nago. Ez daukat lagunik inguruan. Lakuaren erdian, ur epelean etzanda, zeru oskarbira begira nago. Zerbaiten zain nagoela dirudi,

  • LIZARAZU ASTIGARRAGA, Aitor "Gosea"(Narrazioak)

    LIZARAZU ASTIGARRAGA, Aitor "Gosea"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 867zk.30-31or-Ez dakit hau ideia ona izan den!—esan dute Loliren begi urdinek pasabidetxora begiratuz. Bere eskuineko botaren azpitik amildegia erortzen da. -Ez begiratu behera! —lasaitu nahi du Inocenciok, beste aldetik besoak luzatuz—...

  • LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Erabakia"(Narrazioak)

    LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Erabakia" L.Luma berrien eleak. 2005,3.Zenb. 22-23 or. Jonen begiak ez dira hain txikiak. Itxura erromantikoa ematen dioten betaurrekoak gau-mahaian utzi ditu eta instant batean nabaritu dut berezkoa duen begirada beltz sarkor hori nire gorputzeko zuntz finenak zeharkatzen; batbatean, lotsa galduta bezala, ibilaldi geldoa une batez eten dute, begi-ninien iluntasunean desio eta grinek itoalditik askatu nahi dutela nabaritu dut; arnasaren hats beroa, nire lepo txokoan sentitu dut; begiak itxita ez dut erreala den ezer ikusten eta arrazoia erne egotetik ia lokartzera pasa da; bere besoek aurrena, eskuak gidari, nire gorputza inguratzen eta dastatzen hasi dira eta berehala ekin diogu dantzari: gozoa, geldoa, baina, etenik gabekoa...

  • LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Inoiz berandu ez delako" (Narrazioak)

    LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Inoiz berandu ez delako" L.Luma berrien eleak 2005,2. Zenb.18-19.or Kanpai-hots geldoek bankuetan eserita dagoen jendea altxarazi dute. Zerraldoa iritsi berria da; apaiza ate nagusira zuzendu da aldarerako bidea zerraldoarekin batera egiteko. Ez dakit Ferminek berak inoiz pentsatu ote zuen hainbeste jende bilduko zuenik...

  • LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Oroitzapenek diraute" (Narrazioak)

    LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Oroitzapenek diraute" Mugalari .GARA . 2006-2-18 , 8.or. Gaur ez du libururik ekarri; presaka izango da, edo, ahantzi egingo zitzaion, edo, agian norbaitekin hitzordua du, edo... Dena dela, ia lehenbailehen alde egiten duen. Behingoz, garaiz itxi ahal izango dut. – Mesedez...! – Bai...

  • LOPEZ ASKASIBAR , Xabier "Hamsterraren gurpila"(Narrazioak)

    LOPEZ ASKASIBAR , Xabier "Hamsterraren gurpila"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 651zk. 2011-7-17, 30or.Hogeita hamar urte hemen. Egunon, muxu, berandu nabil, bidean hartuko dut kafea. Horrenbeste urte hemen giltzaperatuta, bulego zikin honetan.

  • LOPEZ ASKASIBAR, Xabier " Itzultzailearen amodioa"(Narrazioak)

    LOPEZ ASKASIBAR, Xabier " Itzultzailearen amodioa" Administrazioa Euskaraz . IVAP. Zenb.72 , 26 or.

  • LOPEZ ASKASIBAR, Xabier "Oroitzapenak zurituz"(Narrazioak)

    LOPEZ ASKASIBAR, Xabier "Oroitzapenak zurituz" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria,  708 zk. 2012-08-19, 24-25or.Zabortegi erraldoi batean gaude; bertan, pilatutako zaramak mendiak sortzen ditu bazter guztietatik. Emakume zarpailtsua irteten da herdoildutako garbigailu zaharretik. Atzerritarra dela antzematen zaio hizkeran.

  • LOPEZ ASKASIBAR,Xabier " Sakrifizioa" (Narrazioak)

    LOPEZ ASKASIBAR,Xabier " Sakrifizioa" Mugalari GARA , 2010-3-19, 59 or.NESKATXOA: Itxaronaldi itogarria. Neskato txikiak emakume bihurtzen dira udako gauetan. Poliziaren sirenen oihartzunak durundi egiten du kale zikinetan; paretetako arraildurek agurtzen dituzte garai hobeak; idazkuneko argi gorriak dir-dir islatzen dira koltxoi txikituaren gainean: MOTEL.

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA , Inaxio "Leihotik leihora"

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA , Inaxio "Leihotik leihora"  Otsaileko lehenengo astean, neguko izotzaldirik latzenak izan genituen. Ilunabarra iritsita eta lanaldia bukatuta, inor gutxik uko egiten zion etxezuloko berotasun gozoari. Jende askorik ez zebilen kalean, ez, egun ilun eta hits haietan. Ni hiriaren erdialdean bizi nintzen, 35 metro koadroko apartamentu batean. Leku itxiei beldurra dietenentzat infernua izan zitekeen nire bizileku hura: txiki-txikia eta gainera, leiho bakar batek, nire logelakoak, ematen zuen kanpoaldera.

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio " Eltxoa"(Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio " Eltxoa" Administrazioa euskaraz IVAP , 2011, 73 Zb. 19or.Gaua zen eltxo baten hegal-hots gogaikarriak nire logelako bake-giroa zapuztu zuenean. Di-da altxatu, argia piztu eta galtzerdi zahar batekin "gautxori"

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli