Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
56.EGUNA 
2005-12-24

“ – Aitta, ze egun zen hura, artua txiortuta, artua txiortuta baratxuriarekin, nahikoa egin genduan eguna?

- A! nire semea, Gabon zuan hura, Gabon! “

Gure amak gabonetan, urtero kontatzen duen pasadizua da; lehen bere borondatez, orain guk eskatuta.

    Ez zen gure orduko gabon afarietan gaur egungoetan beste gehiegikeria; guri, ordea,  urte osoko jaki goxoenak iruditzen zitzaizkigun sukaldeko epelean dastatzen genituenak. Txitxarroa laban ( bixigua ere bai garai baten) edo solomoa, intxaur saltsa, konpota betik; bukaeran turroia, gogorra eta biguna.

    Amaren eremua zen sukaldea; amarenak ziren aspaldiko kontuak; amarena, afal osteko abestien gidaritza.

    Aittak erakutsi zigun gabon ospakizuna elizak euskaldunei harrapatutakoa zela, oso aspalditik ospatzen genituela guk eguzkiaren neguratzeak eta udaratzeak. Aittak erakutsi zigun euskaldunok euskara dugula geurea eta euskaratik harutzagoko gurekotasunak be baditugula, ez ahaztekoak. Seiok, anai-arreba eta gurasoak, mahain bildu ondoren eta afal aurretik, bizkarretik heltzen genion elkarri, aittak horrela eskatuta, eta elkarri ordura arteko gaizki eginak barkatuko genizkiola esaten zuen; asmo berrien garaia zela adierazten zigun; pozik egoteko egunak genituela gabonak, gogora arazten. Gogoratzen dut zela amari, poliki, aurreko-amantalaren atzeko lotura askatzen zion; amak, irribarrez, eskuaz aztindutxo bat ematen zion beso aldean; biak elkarri begiratu eta, berbetan ez, baina, elkarren artekoa ederra zela erakusten ziguten. Gu, eurei begira, zoriontsu. Gurasoak pozik, sutan gure gustuko janariak, eta...eskolatik nota txarrak ekarrita ere, barkamena ziurtaturik.

Etxeko denok hemen gineneko gabonak dira gogoratzen ditudan atseginenak...

Uda baten, Josuk, neba gazteenak, kuttunenak, utzi egin gintuen, zaldi eroaren hatsak kutsatuta, bizi ezinka.

Aitta joan zitzaigun handik laster, semea babestu aldera...

Gure amak, ezin utzi esku-hutsik alde egiten , eta, bere poza,
bizi-gogoa eskaini zien beraiekin eraman zezaten...Baita eraman ere. Eurekin da, gurekin dagoen arren.

Gaur Gabon da. Seme-alabak pozik, oso pozik igartzen ditut ...Ezagutu zuten Ekaitzek eta Garazik ere aitaita eta tio Josu gurekin ziren garaiak... Aitaitak utzitako arrastoan, amamari ikasitako maitasunean, tio Josurekin bizi izandako alaitasunean ospatuko dugu gaur gure neguko jaia; mahai inguruan azak, makailaua, konpota... Egun berriari topa eginez, kantuan...
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli