AZALA
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2128
Inspiraciencia izeneko kontaketa lehiaketaren VIII. edizioa antolatu du CSICek (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) laguntzarekin. Maiatzaren 17ra arte parte-hartzaileek 800 hitz bitarteko kontaketak aurkeztu ditzakete gaztelaniaz, katalanez, galizieraz edo euskaraz, bi kategoria ezberdinetan: gazteak (12-17 urte bitartean) edo helduak (18 urtetik gorakoak).
Informazio gehiago aurkituko duzue webgune honetan: http://www.inspiraciencia.es/eu/
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2534
![]() |
||
Alaitz Olaizola, beheko ilaran ezkerretik aurrena, sari banaketa ekitaldian. (Goiena.eus) |
Aurten Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean antolatu dute aipatu Beka hori. Laburmetrai-gidoiak aurkeztu behar ziren lehiaketara. Eta hogei lan aurkeztu dira. Horietatik bi dokumental-gidoiak.
Beka honen irabazle “PARIS” lana izendatzea. Sari hau emateko gogoan izan ditu epaimahaiak obraren originaltasuna, pertsonaia nagusia ondo borobildu izana, garapen dramatikoa, euskara egokia, eta grabatzeko modukoa izatea. Saria 2.500 €koa da. Paris lana www.idazten.com orrian argitaratuko da.
Uxue Arzelus Lasa, Sorkuntza Bekaren irabazlea, Donostiarra da. Zuzenbidean graduatu ondoren zinea ikastera joan zen Bartzelonara, eta bertan Zine Zuzendaritzan graduatu zen. Hainbat laburmetrai idatzi eta zuzendu ditu, horien artean Egunero laburmetraia. Euskara bizi nahi dut lehiaketan Donostiako Zinemaldian eta Hendaia Film Festival-ean lehen saria jaso zuten. 2015eko eta 2017ko ZInemaldietan Berria egunkarirako idatzi ditu zinema-kritikak idatzi ditu.
Bestalde, lanaren kalitatea eta originaltasuna baloratuz, epaimahaiak bi aipamen egitea proposatzen du. Lanaren kalitateari begira, “218” izeneko gidoiari aipamen berezia ematea kontakizunaren bizitasunagatik, emakume hiper-estresatua dramazitzatzeko erabilitako baliabideen originaltasunagatik, eta euskararen egokitasunagatik. Aipamen honek ez du sari ekonomikorik. Lan hau Alaitz Olaizolak idatzi du, joan den urteko Karmele Igartuaren Sorkuntza beka irabazlea.
Irabazleak eta aipamena jaso dutenei Bergarako IDAZLE ESKOLAK eskaintzen dien sariak dira bere lanak www.idazten.com orrian argitaratzea, alde batetik, eta bestetik 2018 urtean IDAZLE ESKOLAK antolatutako edozein modulutan parte hartzeko aukera, matrikularik ordaindu gabe.
Alaitz Olaizola Bordak haur eta gazte literaturako 10 liburu baino gehiago idatziak ditu, eta batez ere, antzerkigintzan, antzerki-sortzaile eta zuzendari gisara aritu da. Joan den urtean Sugegorriak lanarekin irabazi zuen Karmele Igartua Sorkuntza Beka.
Gehiago irakurri:
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2130
![]() |
Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu dute Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren zazpigarren edizioa. Aurten 20 lan aurkeztu dira. Saria 2.500 eurokoa da. Epai-mahaikide aritu dira Pako Aristi, Itziar Gomez, eta Iñaki Zubeldia.
![]() |
Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 14. edizioa da. Lehen edizio hartako irabazlea Karmele Igartua izan zen, Gaur arte narrazioarekin.
Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zazpi urteotan bere lana gogoratze arren deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.
2016ko edizioan Haurrentzako antzerkiak idazteko baliatu zen, eta irabazle suertatu zen Alaitz Olaizola, Sugegorriak lanarekin 2017ko edizioan Film Laburren Gidoiak aurkeztu dira. 20 lan aurkeztu dira denera.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2016
![]() |
||
Juan Inazio Iztueta
Margolaria:Hombrados Oñatibia
|
Bi urtez behin egin ohi dituzte hainbat herritan ibilaldi literarioak Bergarako IDAZLE ESKOLAko kideek. Batean Arrasaten eta Arantzun, hurrengoetan Bergaran eta Orexan.
Baliagarriak izaten dira egun horiek idazle klasiko bezten lanak berrirakurtzeko.
Aurten Zaldibian XIX. mendean Hego Euskal Herrian euskaraz idatzi zuen idazle laiko bakan baten jaiotzaren 250. urteurrena ospatuko da.
Hori dela hainbat ekimen antolatuta dago bi asteotarako. Hitzaldiak, irakurketa literarioak, dantza-saioak...
Larunbatean goizeko 9:30etan emango diegu hasiera idazle eskolakook gure ohko eskolekin, eta Iztuetari buruz antolatutako erakusketaren azalpenak goizeko 10:30etan emango ditugu Karreraenean, alegia, Zaldibiko Kulturetxean. Plazan dago. Ondoren, Zaldibiari buruz Iztuetak aipatutakoak irakurriz egingo den ibilaldian parte hartuko dugu, eta 14:00etan, nahi duzuen guztiak BAZKARIA. Bazkariak 25 € kostako da. Izena eman, mesedez, niri erantzunez, asteazkena baino lehen.
Urtero bezala zuek eta zuen lagunak eta familiakoak ere gonbidatuta geratzen zarete goiz-pasa honetara eta bazkaltzera. Kontu zaharrak berritu eta ideia berriak sortzeko abagune espeziala.