AZALA
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1045
Hernanin jaio eta hil zen, eta bertako txistulari bandako zuzendaria zen. Gainera, musikara ere eraman zuen bere arte eszenikoekiko lotura eta pasioa, Ttarla Dantza taldean parte hartzera eraman zuena Bergarako Idazle Eskolan aritu zen ikasten 2013 eta 2014 ikasturteetan.
Narrazioa eta antzerkia idatzi zuen batez ere. Nobela bat utzi du argitaratu gabe.
Beti gogoratuko ditugu bere sormena, indarra eta irudimena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1188
Aurten bosgarren aldiz deitu dute Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean antolatu duten lehiaketa. Hasieran Bergarako Idazle Eskolak ikasle artean antolatutako Sorkuntza Beka izatetik , Karmele Igartuaren omenez jarraitu du bere bidea lehiaketak. Aurten KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETA gisara bere 10. edizioa burutuko du.
Aretxabaletako udalaren laguntzaz antolatzen den lehiaketa honen irabazleak 2.500 €ko saria jasoko du, eta irabazleak 2020ko Idazle Eskolako edozein modulutan parte hartu ahal izango du, inolako matrikularik ordaindu gabe. Gainera, www.idazten.co orrian argitaratua izango da. Egile eskubideek idazlearenak izaten jarraituko dute urtebete pasa ondoren. 2019ko irabazlea Mikel Gartziarena izan zen Harra ipuinarekin.
Aurtengoan ere Narrazioak aurkeztu ahal izango ditu 16 urtez gorako edozein idazlek. Narrazioak euskaraz idatziak izango dira, ez da inolaz ere itzulpenik onartuko. Eta narrazio bakarra aurkeztu ahal izango da edo baita narrazio-bildumak ere.
Aurkezten den lanak 10-15 orrialde arteko luzera izango du. Eta gaia librea izango da. Lana aurkezteko epea 2020ko irailaren 30ean amaituko da. Lanak postaz edo elektronikoki bidali ahal izango dira.
Informazio gehiago eta oinarriak www.idazten.com orrian aurkitu ahal izango dira.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 3095
1. MAILAKO AURREMATRIKULAZIOA
Bergarako IDAZLE ESKOLAK aurrematrikula-zabaltzen du 1. mailarako.
Maiatzaren 14ra bitarte. 200 idazle baino gehiago aritu dira eskola honetan.
Dagoeneko argitaratu dutenak 70etik gora dira. www.idazten.com
Aukera dago maiatzaren 16tik Ekainaren 20ra bitarte lehen aldi bat on-line egiteko larunbat goizetan, aurre-mattrikulatzen direnak hala eskatu ezkero. Eta udako oporren ostean Irailaren 19an berrekingo litzaioke ikastaroari, ohiko programazioarekin eta UNED-Bergarako egoitzan.
IDAZLE-ESKOLAko gradu-ondokoa erdi-presentziala izan daitekeenez, beste urteetan bezala sei saio ezinbestekoak izango dira jendartean eta besteak on-line jarraitu ahal izango dira, meet bidez.
Informazio gehiago : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Matrikula
- 1300€. Bi zatitan eta 2020ko abendua baino lehen ordainduz ( 900€ eta 400€)
- 1170€: Dena batera ordaindu ezkero edo bi alditan uztailaren 30a baino lehen 1170€.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1380
Irudia: Inaki BaztarrikaEuskal literaturaren historian zenbat emakumezko aritu den, nola eta non aztertzeko gida bat proposatzen du ikastaro honek. Testuetan eta paratestuetan arakatzeko bideak erakusten ditu. XXI. mendean badira, gutxienez, seiehun emakumezko idazten ari direnak, sortzaileak eta ikerleak bakarrik aztertuta.
Egungo euskal letren sisteman emakumezkoek euskal literaturaren historian egindako ibilbideak eskatzen duen ikusgarritasunaz gain, sortzaile gisara zein eragin-eremutan diharduen sistematikoki aztertzeko bideak jorratu nahi ditu ikastaro honek.
Horretarako hainbat kontzepturi buruzko eztabaidan eraginez : euskal (euskara, hizkuntza ardatz hartuta) emakumezkoen irakurtzeko eta idazteko moldeak, euskal sortzailearen ikuspegitik irudika-tzeko idazketa, eta idazketaren ondorengo prozesua aztertu.
Guzti horretarako, marko teorikoari lehen hiru asteak eskainiko zaizkio, eta irakurketa-idazketan oinarritutako proposamenei azken bi asteak.
EUSKAL EMAKUMEZKO IDAZLEAK: SORTZAILE ETA ERAGILE.
Norentzat : Euskal literatura eta letrei buruz interesa duen ororentzat. Batez ere, idazle, euskal literaturarekin harremanetan dauden jardueretan ari direnak (liburuzain, literatura-jardueren antolatzaileak, sorkuntzarekin lotutako formakuntza behar dutenak, kultur-eragileak) emakumezkoen idazketarekin interesa dutenak.
Irakaslea : Tere Irastortza Garmendia.
Materiala : KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZAREN eskaeraz burututako txostena hartuko da oinarri. Eta hausnarketa eta osaketa prozesu bati ekiteko egokituko da.
Antolatzailea: Bergarako Idazle Eskola
NOIZ eta NON: Otsaileko bost larunbatak, goizeko 11:30etatik 13:00etara. UNED-Bergaran.
MATRIKULA zabalik 2020ko urtarrilaren 31a arte ( eguerdiko 12:00etan)
INFORMAZIO GEHIAGO : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Edo www.idazten.com
MATRIKULA: 60€. EIEko bazkideek: 30€
Idazle Eskolako ikasle ohiek, eta Karmele Igartua Sorkuntza Bekako saridunek : Doan. Izena ematea derrigorrezkoa da.
Bergarako biztanleek Udalaren beka izango dute.