• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14

AZALA

bizenta mogel ipuin lehiaketaBigarren saria Lander Albizuri azkoitiarrak eskuratu du, eta hirugarrena Iñaki Sanz hondarribitarrak. Martxoaren 4an izango da sari banaketa, udaletxean.

Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren XL. edizioaren saridunak eman dituzte jakitera egitasmoaren antolatzaile Azkoitiko Kultur Elkarteak eta udalak, eta aurten Tolosara (Gipuzkoa) joan da sari nagusia; epaimahaiaren arabera, Elene Aierbek idatzitako Atxumarrikoak ipuina izan da lanik onena.

Bigarren saria, berriz, Lander Albizuri azkoitiarrak eskuratu du, Argazkilari baten memoriak lanarengatik. Hirugarren saria, berriz, Iñaki Sanz hondarribitarrari (Gipuzkoa) emango diote, Bizimina ipuinarengatik. Hain zuzen ere, saridunek datorren martxoaren 4an jasoko dituzte oroigarriak, egun horretan egingo baitute sari banaketa ekitaldia, udaletxean, 19:00etan.

Antolatzaileek 40. aldiz antolatu dute aurten ipuin lehiaketa, euskara eta literatura uztartzeko eta indartzeko zein sortzaileei aukera eskaintzeko asmoz. Aurten, 39 lan aurkeztu dira lehiaketara.

iraiz legarra12021eko KARMELE IGARTUA LITERATUR-SORKUNTZA SARIA Iraitz Legarra Basterretxeak jaso du , “Gudu-zelai” izeneko ipuinagatik. Epai-mahaikide guztiek berretsi dute lan hau irakurtzea plazer handia izan dela, kontakizuna bera gogorra baita. gerra garaiak eta minbiziak bikote batean eragin ditzakeen triskantzaz dihardu. Bai hizkuntza mailagatik eta baita tentsioari eusteko moduagatik eta baita bigarren pertsonaren erabilerarengatik ere. Bi narratzaile daude, bigarren pertsonan mintzo direnak, baina bata zuka eta bestea hika. Dotore eta orekatsu, ongi bereziak daude bi ahotsak. Oso polita da ipuina, fiña, samurra, eta une batzuetan hagitz gogorra. Bi ahotsen arteko jolas edo dantza oso ongi lortua dago. 2.500 euroko saria jaso du irabazleak, eta 2022 ikasturtean Idazle Eskolako edozein formakuntzan parte hartzeko aukera. Iraitz Legarra Idazle Eskolako 2. mailako ikaslea da, eta sari anitz jasoa da aurretik.

Epaimahaikide izan dira Pako Aristi, Iñaki Zubeldia, Itziar Gomez eta aho batez hartu dute erabaki hau. Bederatzi lan aurkeztu dira 2021eko ediziora, gehienak hamaseitik 20 orriko lanak. . Aurkeztu diren lan gehienen maila oso ona da epai-mahaikide guztien iritzian.

Azken epaia eman aurretik hiru lan iritsi dira balio handikoak. Denak aipatu ezinagatik, sari bakarra ematea erabaki da, baina sarituak izan diren lanetako askok bai gaiaren trataerarengatik, eta bai hizkuntza-maila eta estiloagatik ere zoriontzekoak dira, argitaragarriak dira, eta horren berri adieraziz AHO BATEZ aipamen berezia egitea erabaki da.

Gainera, aurten ere aipamen berezia egin “ Arimaren koloreak” lanari. Judith Ruiz de Muniain Bediak idatzitako lana da, Aretxabaletan bizi dena.Epaimahaiak gaiaren originaltasuna eta futurismoa azpimarratu ditu. Hospital berezia XX. mendean, landareen eta zuhaitzen esentziak erabiltzen dira, bioelektrizitatearen zirkuituak berrezarriz… Zientzia-fikziozko narrazio honek gaur ere gerta daitekeela sentiarazten du. Bergarako IDAZLE ESKOLAK eskaintzen dion sariak dira bere lanak www.idazten.com orrian argitaratzea, alde batetik, eta bestetik 2022 urtean IDAZLE ESKOLAK antolatutako edozein modulutan parte hartzeko aukera, matrikularik ordaindu gabe. Judith Ruiz de Muniainek aurretik ere jaso ditu beste ipuin batzuk, eta hainbat liburu argitaratu du.

Aretxabaletako udalak eta Bergarako Idazle Eskolak zazpigarren aldiz antolatu dute elkarrekin Karmele Igartua Literatur- Sorkuntza Lehiaketa. Aurreko urteetako irabazleak izan dira 2016an Alaitz Olaizola, Sugegorriak izeneko haurrentzako antzerkiarekin, eta Uxue Arzelus , 2017an Paris izeneko gidoi-lanarekin. 2018an Miren Peñagarikanok jaso zuen saria, Nik kontrolatzen dut makina poema-liburuarekin. 2019an Mikel Gartziarena “ Harrak “ izeneko ipuinarengatik. 2020an Juan Jose Pellejerorena “ Aldameneko gelan” lanagatik.

ARETXABALETAKO UDALAREN ETA Bergarako IDAZLE ESKOLAREN arteko hitzarmenaren ondorioz.

Bergarako Idazle Eskolak orain hemezortzi urte beka gisara urtez urte deitzen duen sariketa honek, zazken zazpi urte hauetan Aretxabaletako udaleko diru-laguntza jasotzen du, Karmele Igartua idazle aretxabaletaren omenez. Karmele Igartua sorkuntza Lehiaketaren 11. edizioa izan da aurten. Ekitaldian familiak, udalaren ordezkariak eta Idazle Eskolako ordezkariak parte hartu zuten. Larunbateko ekitaldia herriko plazan burutu zen eta bertan Pako Aristi epai-mahaikideak akta irakurri ondoren, irabazleek bere testuak irakurri zituzten, eta Idazle eskolako zortzi kidek amaiera eman zioten ekitaldiari, Karmele Igartuaren poemak irakurtzen.

iraitz legarra2    iraitz legarra3    iraitz legarra4    iraitz legarra5   

Adiskideok.

Azken urteetan bezala Idazle Eskolako sormen bekak iragartzera gatoz. Azken lau urteotan Bergarako Idazle Eskolak Aretxabaletako Udalarekin batera antolatzen ditu.

Aurten NARRAZIO beka izango da eta saria 2.500 eurokoa da.

Ostegunea, Aretxabaletan iragarriko dira oinarriak, eta estimatuko genizueke ohiko dituzuen bideak erabiltzea honen berri zabaltzeko.

Mila esker zuen arretarengatik.

Harremanetarako : Itziar Gomez Sarasola E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. eta Anabel E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

karmele xi.edizioa
pdf

Irakaslea Tere Irastortza Garmendia da. Ikastaroa doakoa da eta on-line. Aurrez-aurrerako badaago hainbat plaza. Aldez aurretik matrikulatu egin behar da.

https://emakumezkoidazleak.asmoz.org/eu/hasiera/

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago