AZALA
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1759
erran.eus /Ttipi-Ttapa 2019-12-12
Irailean zendu zen bertsolari eta idazle elizondoarra Idazle Eskolan ibilia zenez, larunbat honetan, bera gogoan omenaldi xume bat eginen dute Bergaran, 12:00etan. Izoztu zitzaigun negu hura Jon Barberena gogoan deitu diote ekitaldiari, Barberenaren Izoztu zitzaigun negu hura liburua oinarri hartuta. Liburuko olerkiak irakurriko dituzte eta horrez gain, dantza eta bertze ere eskainiko dituzte.
Ekitaldi irekia izanen da eta nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izanen dute Bergarako UNEDeko Areto Nagusian eginen duten hitzorduan.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1844
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1795
Azken urteetan bezala modu presentzialean ( larunbat goizetan Bergaran) eta modu erdi-presenztaialean egin ahal izango da, eta euskal idazleen eskutik ikasleek idazten, irakurtzen eta bere testuak zuzentzen ikasik dute gradu-ondoko honetan. Matrikula zabalik dago urriaren 12a bitarte.
Eskolen metodologia idazketan eta zuzenketan oinarritzen dira, eta asko dira ikasleak bide horretara bultzatzeko burutzen diren ekintzak.
2019-20ko ikasturtean ere bada hainbat berrikuntza.
Alde batetik, udan zendu berri den Jon Barberena, Idazle eskolako kideari egingo diote Abenduaren 14an UNED-BERGARAko Idazle Eskolako kideek. Bestetik, ohiko ikasgaiez gain, Emakumezkoa euskal letretan mintegia antolatuko dute Tere Irastortzaren gidaritzapean, otsailaren 1etik 29ra.
Eta azkenik, azken urteotan Idazle Eskolatik sortutako idazleak bildu nahi dituzte gaur egungo euskal liburugintzaz elkarrekin hausnartzeko, 2020ko hainbat larunbatetan, atxikita ageri den egitasmoaren arabera.
Azken puntu honekin lotu dute arduradunek, 2018-19an IDAZLE ESKOLAko ALTXORTEGIA izeneko proiektura iristeko IDAZLE ESKOLATIK ARGITARATZERA deitu dutena.
IDAZLE ESKOLATIK ARGITARATZERA
2028-19 bereziki urte emankorra izan da IDAZLE ESKOLAko ikasleen liburuak argitaratzen. Idazle Eskolako hainbat ikaslek dagoeneko argitaratuak dituzte bost-sei liburu, beste batzuk ordea, amaitu berriak dira. Liburua 2018-19an argitaratu dutenen artean aipatu behar dira Yoseba Peña ( Susan), Ekaitz Goienetxea, Hona aurtengo IDAZLE ESKOLAKO LIBURU-SORTA. Zortzi idazle hauek sei argitaletxe ezberdinetan argitaratu dute, eta gehienek aldez aurretik sariak jaso dituzte. Batzuk ondoren, horien artean Zilarrezko Euskadiko saria, irakurleek ematen dutena. Bakarren batzuk euskaraz ezezik gazteleraz ere sortzen eta argitaratzen dute, horien artean, Patxi López de Tejada hamar liburu baino gehiago argitaratu dituena.
- Aintzane USANDIZAGA Kabitu ezina. Elkar. 2019
- Yoseba PEÑA Hariak. Susa.2019. Zilarrezko Euskadi saria •
- Alexander MARTÍNEZ ITURRIA Iraumen. Donostiako Hiriko Kutxa literatur saria.
- Patxi LÓPEZ DE TEJADA Performados del norte. Círculo Rojo Kalkuluak babestu 2018 República. 2018
- Esti MARTINEZ DÍAZ de CERIO Azalberritze bat. Bale Zuria.2019. Donostia Kultura Poesiako 1 saria.
- Ainara MAIA Muxuak. Zortziko. 2018. Nekatonea beka jasoa. Pepito. Maiteminaren eta biziminaren txinparta. Maiatz. 2019
- Ekaitz Goienetxea Zaldi mamarroa. Elkar. 2018. Igartza Beka, 2016
- Ione GOROSTARZU. Ez da erditzea. Elkar. 2019
- Nerea BALDA Atzerrian. Pamiela,.2019. Getxon, Ramiro Pinilla Nobela Laburren 1. saria irabazi zuen
Idazle Eskolan aritu eta liburua argitaratu dutenen uzta handia izan da: Karmele Igartua Bengoa, Maribel Aiertza, Juan Luis Mugertza, Mikel Agirregomezkorta, Leire Zubeldia, Patxi López de Tejada, Xabi López, Ione Gorostartzu, Yoseba Peña… 2016-2017 ikasturtean Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxeak hartu dute parte Other Words, hizkuntza-txikietako sorkuntz egonaldietan. 2017-2018 ikasturtean Esti Diezek irabazi du Donostiako Udalak bultzatutako poesia saria eta Balea Zuriarekin argitaratu du bere lehen liburua.
KARMELE IGARTUA SORKUNTA BEKA:
Urterik urte gehiago dira liburuak argitaratzen dituzten kideak. Horietako askok aurrena Karmele Igartua Sorkuntza Bekan parte hartu izan dute. Gainera, Aretxabaletako udalarekin VI KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKA jarri zen abian. Aurten, 2019an, IX KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKA jarri da abian, eta bertan narrazioak aurkeztu ahal izango dira azaroaren 30a bitarte. Irabazlearentzako lortuko duten saria 2.500 €koa izan da
Azkenik, IDAZLE ESKOLAk Estatu mailan antolatu den Inspiraciencia literatur sariketa antolatzen parte hartu du.
HEZKUNTZA SAILAK HOMOLOGATUA :
|