EUSKAL IDAZLEEZ

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA KOADERNOKO OHARRAK..1. Orixeren euskara-maisuak - Ahozko tradizioan: herri-euskara - Idatzizkoan: autore klasiko zaharrak, Lardizabal, Olabide, Azkue 2. Pentsaera-iturriak - Gomendiozko irakurketak - Itzulpenetan: Agustiñ Gurenaren Aitorkizunak, Mireio, Gorazarreak. Berezkoetan: Santa Kruz apaiza, Quito’n arrebarekin, Jainkoaren billa, Poesia solteak.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta Maule izan ditu bizileku. Nekazaritza ikasi zuen Donapauleko Laborantza Eskolan eta Historian lizentziatua da Paueko unibertsitatean. Gaur, postari gisa irabazten du eguneko ogia.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, zintzarriak zohargi airean, hiriak eta herriak zeharkatuz. Begien bazka hanpurusa zen, ederragoa oraino, denek Balantsun deitzen genuena kantan entzuteko aukera paregabea, edukitzen zenean. Dagoeneko bazterretan badira gizonaren ahots argiaz eta honek berak ondu abestien uhargiaz oroitzen direnak!

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako lanen zerrenda, audioak, esteka interesgarriak eta erderetara itzuli diren bere lanak aurkitu daitezke. http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00022.htm :Hemen, idazlearen bibliografia, aipamenak eta estekak dituzu, baita bere lan ezbedinei buruz hainbat agerkaritan egindako kritikak ere. http://www.susa-literatura.com/: Susa argitaletxearen web orrian, Itxaro Bordak argitaletxe honekin kaleratutako liburu guztiak daude irakurgai. Baita liburu hauen gaineko kritikak ere. 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren irria iritsi zitzaigun iazko abenduaren hasieran Bergarako Idazle Eskolara, eta Durangoko Azokaren ataritan elkarrizketa hau izan genuen, zintzotasunez eta bihotzez.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli