AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª
EUSKAL IDAZLEEZ
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª "Angel Lertxundiarekin solasean" L.Luma berrien eleak. 32-35or. Gauza bat sinesgarria egiteko irakurleari, zeuri egin ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AZKARATE TORNER, Gorka
EUSKAL IDAZLEEZ
AZKARATE TORNER. Gorka "Harkaitz Canorekin solasean". L.Luma berrien eleak 2007 27-34 or. Euskal literaturaren gailurrera hurbiltzen goiztiarra. ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn
EUSKAL IDAZLEEZ
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn     Bergarako Idazle Eskolara aurten lehendabiziko aldiz ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
LUKI,Miriam
EUSKAL IDAZLEEZ
LUKI,Miriam"Gorka Azkaratekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2011ko irailaren 22a osteguna, 6 or. Gorka Azkarate Urretxun jaio zen ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, ...
EUSKAL IDAZLEEZ
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, hizkuntza txikietako sorkuntza-egonaldietan. GAUR8 2017ko apirilaren 29a | XI. urtea • ...
Gehiago irakurri
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia
EUSKAL IDAZLEEZ
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Ibilaldia Orixeren barne muinetan ".Tolosatik gertu bezain urrun, Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orexa. Baina handia ...
Gehiago irakurri
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa
EUSKAL IDAZLEEZ
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa "Sarrionandiaren beste sormen-lanak".Idazle ez ezik, itzultzaile oparoa da Joseba Sarrionandia. Edo, zuzenago ...
Gehiago irakurri
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE
EUSKAL IDAZLEEZ
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe "Ainara Maiarekin solasean ". Margotzea, kantatzea, antzeztea eta oro har, lotsati ez izaten laguntzen ...
Gehiago irakurri
YOSEBA,FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA
EUSKAL IDAZLEEZ
YOSEBA, FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA"Kirmen Uribekin solasean"Luma berrien eleak 8 Zenb. 33-36 or. Hurrengo nobela idazten ari ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA, Iker "Julen Gabiriarekin solasean" L.Luma berrien eleak 2. zenb. 29-35or. Lasai, patxadan, pentsaturiko hitz bakoitzari, ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA , Iker " Oier Guillanekin solasean" L.Luma berrrien eleak 3. zenb. 2005 34-40 or. Mikelazulo ireki berria zuen Oierrek. Sartzean irakurtzen ...
Gehiago irakurri
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Solasean Joan Mari Irigoiekin"Mugalari GARA, 2010-12-30,  54-55or.Lau urte, egunean 14 orduko idazketa intentsua, ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Solasean Angelekin

lertxundi1.gif
<< Ondoen,idazten pasatzen dut>>

Gauza bat sinesgarria egiteko irakurleari, zeuri egin behar zaizu sinesgarria, honek funtzionatzen du    ez du funtzionatzen. Eta gero hasten zara elementu bila, kolorea, ea. ea.

JUAN Mª APAOLAZA

-------------------------------------------------------------

OTTO PETTErekin, bertan erabilitako hizkerarekin, zer hautsi nahi izan duzu?

 OTTO PETTEren kasuan hiztegia aberatsa baino gehiago dago kolorearen kontua. Hasieran nik jarri nituen elementuak hauek izan ziren:

-lexikoa: eginiko hautamenak, ezezagunak baldin baziren ere, kontestuaren baitan ulertzeko utzi nituen. Umeek, hitz berriekin egiten duten modura.
-kontestualizazioa: erabilitako hiztegiaren kontestualizazioa, esanahiak ulertarazteko
-kanpoko giroa: Palentziako koto batean, lagun ehiztariekin joanda jasotakoa
-barruko giroa: etxeko suaren bueltan sortutakoa

Gero denborarekin joan nintzen beste elementuak inkorporatzen: agoteak, ea.

Pertsonaien baten estatu animikoari buruz aritzeko, Mokoroaren hiztegira jotzen nuen, espresio bizia eta kolore bitxia zuena jartzeko.

Irudimen ariketa bat. INEMeko leihatilara joan eta, ogibidea galde dizute. Zer erantzungo zenuke?

Idazle. Azken batean gure artean, batek idazlea dela esaten duenean, esan nahi du, horri eskaintzen diola bere arreta guztia, nahiz eta beste zerbaitetan lan egin ogi bidea bilatzeko. Eta horrek egiten duela uste dut idazle bat profesional, eta ez ogibideak.
Kritikak askotan botatzen du “hori ez da literatura”. Zer da literatura? Ba al dago literatura definitzerik?

Literatura definitzea erraza da, baina horretan ados jartzea ez. Historia liburu bat irakurtzen dut, mundua ezagutzeko; eta literaturak berriz erakusten dit mundu bat, existitzen ez dena, ni ezagutzeko. Baten, nik mundua ezagutzen dut, eta bestean mundu bat sortzen dut, ni ezagutzeko.
Bizitza, heriotza, patua... gaia hauek erabiltzen dituzu zure literaturan. Eman al dizute pertsonaiek erantzunik?

Beti erantzun onenak pertsonai apalenek eman dizkidate. Nire nobelan hasieratik agertzen dira arlote edo baztertuak. Azkenean bizitzaren aurrean, horrelako jendeak ematen ditu erantzunik zintzoenak. Txikitan Orioko eskolan kontatzen ziguten fabula bat erabiltzen dut: Gizon pobre batek, bere atzetik doan, bera baino pobreago bat deskubritu zuenekoa.


Nobela bat idazterakoan asko kostatzen al da haria egunetan eta hilabetetan mantentzea? Zer egiten duzu hori lortzeko? Zatiak itsatsi daitezke?

 

Segun zer nobela. Otto Petten posible zen parentesiak egitea, nahiko parte autonomoak zituelako. Nobela batetan hari zarenean kontu egin parentesi bat bi hilabeteko kontua dela. Parentesi hauetako bat egin ondoren, idatzitako dena berriz irakurri eta errebisatu egin behar da. Nik ez dut onik hori egin arte.

Literatura jasoa, literatura ulergarria. Irakurleak ulertu egin behar omen du idazlea. Literatura erraztu egin behar omen zaio irakurleari.

Testuaren arabera dago hori. Idazten ari zaren testuak eskatzen dizu konplikatzea. Nire obretan oso nabarmena da aldaketa hori. Gure egoera disglosikoan,  geroz eta maila baxuagoa egiten badugu beti, desintegratzeko arrisku gehiago daukagu. Nik ez dut esaten gauzak zaildu egin behar direnik, baina bai, eutsi egin behar zaiola, besteak beste, bai hizkuntzaren alde, eta kontatzen ari zarenaren alde.

Aipatzen da idazle gehienek azken aldian euren arazo pertsonalei buruz besterik ez dutela

idazten, eta literaturak gizartearen arazoei egin behar direla aurre.

Gizartearen arazoak zeintzuk diren erabakitzerakoan dator komeria. Gizonaren betiko arazoak ez dira gizartearenak? Gizartearen arazoak arazo sozialak edo politikoak bakarrik dira? Arazo sikologikoak edo kulturalak ez dira arazo sozialak? Planteamendu hori oso txuri beltzean egina dago.

lertxundi2.gif

<<Historia liburu bat irakurtzen dut, mundua ezagutzeko;eta literaturak  erakusten dit mundu bat, ez dena, ni ezagutzeko>>

Beste idazle batzuen eragina izango zenuen ziur aski.

Zeintzuk dira zure erreferentziak?

Idazle baten bizitzan beti egoten da idazle klabe bat. Momentu jakin batean, nortasuna eraikitzen ari zarenean irakurtzen duzun autore hori. Betirako markatzen dizun autore hori, niretzako Stendhal izan zen, 17 edo 18 urterekin Blanco y negro irakurri nuenean. Ez dut esango nik, Stendhal dela idazlerik handiena.

Zenbat aldiz aldatu duzu estiloz?

Estiloz baino gehiago nik esango nuke, tonuz eta erregistroz. Uste dut nire lanei begiratuz, hasieratik hona, antza ematen dela, idazle berarenak direla.

Uste dut irakurleak identifikatzen nauela nire edozein lanetan.

Honi buruz: Stendhalen literatura egiteko modua oso gutxi aldatzen da 30 urtetan. Ni idazten hasi nintzenetik gaurko egunera, zenbat aldatu den gizartea; aldatu dira geografia politikoa, idazteko makinak, sukaldeak. Galdera da, aldaketa hauek denekin, nire formula literarioa berdina segi behar du? Uste dut ezetz. Nik garbi daukat idazle batek ezin duela idatzi orain dela 30 urte idazten zuen bezala. Nik esan ohi det: Gauzak errazegi egiten ari baldin baiz, kontuz, aldatu beharren hago.

lertxundi3.gif

Irudimen ariketa amaitzeko, jo dezagun idazle eskola bateko ikasle denak gomendio baten

zain dituzula. Zer esango zenieke?
Gomendio bat eman baino gehiago kontsiderazio bat egingo nuke, idazle kaskar bat izateko ere, irakurle handia izan beharra dago.
Haur literaturan zer egiten zaizu erakargarri?
Momentu honetan ez dut ume txikirik inguruan, eta horrek, konturatu naiz ikaragarri markatu nauela. Nire alaben edadearekin batera joan naiz lehenego ume txiki txikientzat,  eta gero hamar edo hamabi urtekoentzat gauzak egiten. Orain umeentzat idazteko galdetu egin behar dut, zer musika gustatzen zaien. Horrek esan nahi du kanpotik ari zarela. Hori bai, haur literaturan ikasi dut: zein
inportantea den mundu horretan umorea.

Nola zaude beste idazleekiko, zeinengandik zaude gertuen, gaur egun?
Uste dut Harkaitz Canorengandik. Nik garai batetan egin nahi izan nituenak, eta ezin egin izan nituenak egiten dituelako. Badira absurduaren mundua, surrealismoaren mundua, Harkaitz Canok maite, eta erabiltzen dituenak.
Sinesgarritasunak ba al du mugarik idazterakoan?
Nobelagile baten arriskurik eta erronkarik handiena sinesgarritasunarena da. Baina ez istorioaren sinesgarritasuna, baizik eta hizkuntzarena edo sentimenduen agerpenarena. Gauza batetaz idazteko ez dago aurretik hura bera bizitu beharrik, baina informatu egin behar da ongi. Niri galdetu didate pianoa jotzen dudan, eta ez dut pianorik jotzen, baina pianista baten eskuek nola mugitzen diren galdetu nuen, Zorion Perfekturako. Beste behin Avila aldean kokatu nuen bikote baten bidaia, eta zorionez, nik deskribatu nuena, eta gero han ikusi nuena igual igualak ziren.

«Nik garbi daukat idazle batek ezin duela idatzi orain dela 30 urte bezala. Nik esan ohi det: gauzak errazegi egiten ari baldin bahaiz, kontuz, aldatu beharrean hago»    

Idazleek askotan beraien zaletasunen apologia egiten dute

lanean zehar. Zuk egin al duzu horrelakorik?
Nahi ez duzula ere, holako elementuak sartu egiten dituzu. Egunero erabiltzen dituzun elementuak oso ondo etortzen dira lana osatzeko; ondo txertatzen badituzu. Kontua ondo txertatzea da.

lertxundi4.gif


Sasoian egoteko kirola egin behar, idazteko sasoian egon behar, baina buruak ezetz esaten duenean, ez dago zer eginik?

Idazteko ere kirola egin behar, esan nahi diat, pixka bat zaildu egin behar dela. Nik neuk, gorputza ondo ez doanean, ez diat funtzionatzen. Gaixotasunean ere, luzaroko gauza bada, heure tenplea bilatu behar duk idazteko. Nire tenplea bilatzeko era duk, paseatzea. Buruak ezetz esaten badu ere jardun egin behar, jardun egin behar. Inspirazioa bazagok, baino sekula santan, ez duk agertzen lanean ez ba hago.
Kanpoko eraginak, drogak eta, ze eragin izan dute

zuregan?
Nire droga bakarra zigarroa izan da. Eta orain hamabost urte, tabakoa utzi nuenean, uste nuen ez nuela gehiago idatziko. Gustatzen zait edatea, baina lanerako ez dut sekula edaten. Eta inoiz, gaztetan edanaren euforiarekin idatzitakoak, hurrengo egunean ez zuten ezertarako balio. Alkoholak laguntzen badu, oso rekorrido motzean laguntzen du. Poeren kasuan, alkoholizatuta idatzi zituen lanak ez dira nobelak, lan motzak dira.
Ez al zaizu otu idazteari uztea?
Ondoen hor pasatzen diat eta.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli