AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª
EUSKAL IDAZLEEZ
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª "Angel Lertxundiarekin solasean" L.Luma berrien eleak. 32-35or. Gauza bat sinesgarria egiteko irakurleari, zeuri egin ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AZKARATE TORNER, Gorka
EUSKAL IDAZLEEZ
AZKARATE TORNER. Gorka "Harkaitz Canorekin solasean". L.Luma berrien eleak 2007 27-34 or. Euskal literaturaren gailurrera hurbiltzen goiztiarra. ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn
EUSKAL IDAZLEEZ
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn     Bergarako Idazle Eskolara aurten lehendabiziko aldiz ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
LUKI,Miriam
EUSKAL IDAZLEEZ
LUKI,Miriam"Gorka Azkaratekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2011ko irailaren 22a osteguna, 6 or. Gorka Azkarate Urretxun jaio zen ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, ...
EUSKAL IDAZLEEZ
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, hizkuntza txikietako sorkuntza-egonaldietan. GAUR8 2017ko apirilaren 29a | XI. urtea • ...
Gehiago irakurri
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia
EUSKAL IDAZLEEZ
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Ibilaldia Orixeren barne muinetan ".Tolosatik gertu bezain urrun, Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orexa. Baina handia ...
Gehiago irakurri
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa
EUSKAL IDAZLEEZ
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa "Sarrionandiaren beste sormen-lanak".Idazle ez ezik, itzultzaile oparoa da Joseba Sarrionandia. Edo, zuzenago ...
Gehiago irakurri
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE
EUSKAL IDAZLEEZ
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe "Ainara Maiarekin solasean ". Margotzea, kantatzea, antzeztea eta oro har, lotsati ez izaten laguntzen ...
Gehiago irakurri
YOSEBA,FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA
EUSKAL IDAZLEEZ
YOSEBA, FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA"Kirmen Uribekin solasean"Luma berrien eleak 8 Zenb. 33-36 or. Hurrengo nobela idazten ari ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA, Iker "Julen Gabiriarekin solasean" L.Luma berrien eleak 2. zenb. 29-35or. Lasai, patxadan, pentsaturiko hitz bakoitzari, ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA , Iker " Oier Guillanekin solasean" L.Luma berrrien eleak 3. zenb. 2005 34-40 or. Mikelazulo ireki berria zuen Oierrek. Sartzean irakurtzen ...
Gehiago irakurri
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Solasean Joan Mari Irigoiekin"Mugalari GARA, 2010-12-30,  54-55or.Lau urte, egunean 14 orduko idazketa intentsua, ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
orixe.jpg
Nikolas Ormaetxea.Orixe
 
PAULO IZTUETA ORIXEREN INGURUAN
 
Idazle Eskola, 2007ko azaroaren 3a
 
NIKOLAS ORMAETXEA. ORIXE.
 
(1888-1960)
 
-----------------------
 
PAULO IZTUETAK EMANDAKOHITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFI IDAZKETA KOADERNOKO OHARRAK
 “Orixe idazle” gaiaren hezurdura

1. Orixeren euskara-maisuak
- Ahozko tradizioan: herri-euskara
- Idatzizkoan: autore klasiko zaharrak, Lardizabal, Olabide, Azkue

2. Pentsaera-iturriak
- Gomendiozko irakurketak
- Itzulpenetan: Agustiñ Gurenaren Aitorkizunak, Mireio, Gorazarreak.
Berezkoetan: Santa Kruz apaiza, Quito’n arrebarekin, Jainkoaren billa, Poesia solteak.

3. Orixe idazlearen ezaugarri nagusiak
- Sena eta euskalkien ezagutza
- Joskera edo sintaxiaren jabetza
- Euskararen zernahitarako gaitasun-frogantza
- Hitz berrien sortzaile abila
- Aditz etikoaren erabilera
- Doinua, erritmoa, mugimendua
- Esaldi laburren zalea
- Artikuluaren erabilera berezia
- Itzuli gabe utzitako pasarteak, edo hitzak

Bibliografia hautatua


BIOGRAFIA. ZANTZU BATZUK (1)

Orexan jaio zen 1888ko abenduaren 6an “Iriarte” baserrian. Hirukia izaki, gurasoek Uitziko “Errekalde” baserrira eraman zuten eta hango familian egin zuen bere haurtzaro eta gaztaroa. “Bi ama ta amarik ez”, esango du mindura handiz Quito’n arrebarrekin-en. Hamazazpi urteko mutiko egina zela, 1905ean, Jesuiten Xabierreko ikastetxera joan zen ikastera eta, hemen froga gisa bi urte egin ondoren, Lagundian egingo ditu hamasei urte, 1923an kanporatua izango den arte. Apaizgorako bidea itxi izanak trauma berri bat sortu zion, hau ere, amarik ezaren antzera, eramangaitza gertatuko zaiona.

“Getsemani” poeman zazpi urte beltzen aldia (1916-1923) ekarriko du gogora Jaunaren aurrean: “Zuk eta biok bakar dakigu/zazpi urte beltzen berri”.

Jesuiten Lagundian egindako denboraldian, Jesus’en Biotzaren Deya eta RIEV aldizkarietan argitaratu zituen artikulu eta poesia batzuk. Hitzaldi-pare bat ere eman zuen Durangoko Euskal Jaietan, 1921ean, euskal neurtitzaz.

Bizitza laikora itzuli ondoko lehen zazpi urteak (1923-1931) Bilbon egin zituen, lehen urteak Euskaltzaindiko bulegoan, Azkueren ondoan, eta 1928. urtetik aurrera, berriz, Euzkadi egunkarian, horko euskal orriaren zuzendari gisa. Hiru liburu argitaratzen ditu bitarte honetan: bi itzulpen-lan, Tormes’ko itsu-mutilla (1929) –hau bizkaieraz- eta Mireio (1930), eta Santa Kruz Apaiza (1929).

Errepublika-garaian, euskal pizkundearen gailurrean, Euskal Herriak bere poema nazionala behar zuela eta, “Euskaltzaleak” elkartekoen enkarguz Euskaldunak poema epikoa ontzera bere sorterrira erretiratu zen. Geroago, 1950ean, argitaratuko bada ere, jada gerratea hasi aurretik bukatua zuen eta jatorrizko testu osoaren entrega egina. Zehaztapen hau egin beharrekoa da idazlan hau bere testuinguru historikoan kokatua izan dadin. Beste poesi liburu txiki bat ere eman zuen argitara, Barne-Muinetan (1934) izenekoa, hau mistikoa.

San Kristobaleko kartzelan sei hilabete egin eta gero, hurrengo urtean, 50 urterekin, erbesterako bidea hartu beharrean aurkitu zen eta bertan emango ditu hamasei urte luzeak (1938-1954), nekosoak eta penagarriak, hori bai, baina, agian, baita emankor eta umatuenak ere euskal letrentzat. Epealdi honetan egindako lanetan, entzunena Urte Guziko Meza-Bezperak (1950) izango da, hau ere enkarguz egina Ipar Euskal Herrian. Enkarguz esatean, ordainduak izan zirela esan nahi da. Ez da ahaztu behar Orixe izan dela euskal letrek izan duten lehen liberatu profesionala, euskarengatik dena eman zuena. Guatemalari agur esaterakoan idatzia utzi zuen honako hau Euzko-Gogoa-n: “Nere emaztegairik kutunena euskera izan da, ta oni atxegin egitearren nere burua arloteago ikustea ederretsi dut”.

Amerikako lau urteak (1950-54) benetan oparo bezain jasoak gertatu ziren itzulpen-lanetan zein sorkuntzazkoetan. El Salvadorreko Zaragozan landutakoak dira Euzko-Gogoa aldizkarian argitaratutako artikulu jakingarriak -gehienbat filosofiaren eta estetikaren gainean egindakoak- eta Quito’n arrebarekin saioa osatzen duten atalak, eta, orobat, Gernika aldizkarian euskara batuaren eta Euskaltzaindiaren gainean gaztelaniaz argitaratutako artikulu biziki polemikoak. Agustiñ Gurenaren Aitorkizunak ere, nahiz hau 1956an argitaratuko den, Amerikatik etxera etortzerako bukatua zeukan.

Beti eri kronikoa izan zena, osasunez makalduxe etxeratu zen 1954ean, baina lanerako gogoz. Jainkoaren billa, azken epealdi honetako bere idazlanik aipagarriena, nola edo hala, zutik baino gehiago ohean egonez, burutu zuen. Etxeratzean, gainera, berak uste ez bezalako euskal mundu batekin aurkitu zen. Ordurako gerrateosteko euskaltzaleen belaunaldi berri bat sortua zen eta Euskal Herrian Europako aire berriak sartzen eta euskara batuaren inguruan lehen urratsak ematen hasiak zeuden. Sakoneko aldaketa horiek zirela bide, Orixe erbestean bezala sentitu zen bere etxean, egoera berrira moldatzeko zailtasunez kargatuta. Nolabait esateko, deslekutua. Horregatik, Orixe idazlearen irudi mitikoa erortzen hasia zegoen heriotzak 1961ean eraman baino lehen.
(1) http:://orixe.gipuzkoa.net- orritik jasoa
 
 
 
1-ORIXEREN JAKINTZA ITURRIAK EDO EUSKARA MAIXUAK

A. AHOZKOAN

Orixe Huiziko Errekalde baserrian hazi zen. Bertan amonaren euskara arkaikoa izan zuen eredu eta  Huizi, mendiko ikazkin herria izanik, euskara hutsa izan zuen entzungai lagunartean ere 17 urte bete arte.

Egoera horrek , eta  bere ikertzaile  senak , euskara erroetan ezagutu eta sakontzera eraman zuen. Herri hizkeraren ikasle nekaezina izan zen, beti erne ahozkoari, beti hitzak jasotzen eta jatorriak  aztertzen. Ahozkoarekiko begirune eta interes horren ondorioz, euskalki guztiak sakontasunez ezagutu zituen euskal letra gizon bakarretarikoa dela esan dezakegu.

Orixek gramatika  guztien gainetik jartzen zuen herri hizkeraren doinua eta  herri hizkera guztiak ontzat hartuz jokatu zuen guztien trataeran.
 
B. IDATZIZKOAN

Orixeren maixuak:

  • Euskal idazle klasiko guztiak oso ondo ezagutzen zituen eta bakoitza sakontasunez. 1927an horren lekuko den lan batekin, euskal letren inguruko sari bat irabazi zuen.
  • Aita Lardizabal, jesuita Segurarra. Honen eskutik itzulpengintza eta poesia bideak jorratu zituen.
  • Aita Olabide. Harreman epistolarra izan zuten, latinez. Olabideri Biblia itzultze lanetan lagundu zion.
  • Azkue. Orixe, 33 urterekin Jesuitetatik bota zutenean Azkuek bere lanetan laguntzaile hartu zuen.
Orixek  errespetu handia zion eta literatura munduan autoritatea errekonozitzen zion, beste inori ez  bezala, izan ere, gramatikan eta beste alor guztietan maisutzat zeukan Orixek Azkue.
  • Lizardirekin ere izan zuen lagun eta literatura harremana.
2- PENTSAERA ITURRIAK

Orokorrean esan daiteke Orixek hustasunari, ezer ez pentsatzeari ziola batez ere, errespetu edo beldur handia, horregatik, agian, bere emankortasuna lanetan. Beste ezaugarri nabarmena bere kontserbadore pentsaera da. Bere garaian Modernitatearekin hautsi zuen eta onartu bera zena. Esan daiteke, Mitxelenak (euskara batuaren eragile lehena) lurperatu zuela Orixe, bere miresle ezbairik gabekoa izanda ere.

-- MUNDU ERLIJIOSOA
 
Biblia izan zen bere iturri oinarrizkoa.
 
-- MUNDU MISTIKOA
San Agustin oso bere pentsamendu eta místika eragiletzat jo daiteke eta berarekin batera, S.Juan de la Cruz, Santa Teresa eta Ignacio Loiolakoa. Hiru azken hauek askotan aipatzen ditu bere lanetan.

 
-- MUNDU PROFANOA
Alde batetik idazle Greko-latinoen eragina ukaezina da Orixeren   pentsamenduan, Virgiliorena adibidez. Doinua entzuten   zuen, begiz baino belarriz aztertzen zituen eragile hauen lanak.
Beste alde batetik Mistral hartu zuen maisutzat.Haren “Mireio” itzultzeaz gain “Euskaldunak” bere eraginez idatzi zuen.
 
3- IDAZLEAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

  • Sena. Sena hain zuen berea, non hizkuntzari ematen dion trataera anitza den. Hizkuntza hamaika modu ezberdinetan idazteko gaitasuna erakusten du bere obran eta beti doinu egokia erabiliz. Gaitasun honen zergatia arestian aipatutako bere bizi eta ikasketa ibileran dago; Hizkuntzarekin izandako harremanean, Klasikoen ezagutza sakonean, Azkueren eraginean eta zoriak euskalki ezberdinekin harremanetan jarri zuelako , hain zuzen ere. Euskalki guztietan idazteko gai zen eta guztien sakoneko   ezagutza batetik abiatuta. Esaten zuen Euskara batua ezin zitekeela egin euskalki guztiak sakonki   ezagutu gabe.
  • Joskera edo sintaxiaren osaera. Iparraldekoa nahiz hegoaldekoa menperatzen zuen. Galdegaia ondo erabiltzea da funtsezkoa berarentzat, hortik aurrera senari jarraitzea aldarrikatzen zuen. Honen eredu ona San Agustinen Aitorkizunen itzulpena da. Hitz berrien sortzailea. Euskararen tradizio guztiari eusten dio hitzak sortzerakoan. Esperimentazioan baino gehiago, existitzen diren formak ditu oinarri.
  • Hitanoaren erabilera. Hitano forma ezberdinak erabiltzen ditu testuinguruaren arabera, horrekin hizkuntzaren ezagutza erabatekoa erakusten du. Aditz trinkoak, beti herritik jasotakoak erabiltzen ditu, existitzen denetik abiatuta.
  • Doinua. Erritmoa eta mugimendua hartzen zituen aintzakotzat; oinarria ahozkoa zuen. Ez zituen silabak kontatzen, erritmoak gidatzen zuen.
  • Esaldi laburrak. Kontzeptua labur, espres, argi emanez, hitz bat bera ere sobra ez dela adierazten du. Ez ditu esaldiak luzatzen. Itzulpenetan esaldi luzeak bitan banatzen ditu.
  • Artikuluaren erabilera aukeratua. Artikulua ez erabiltzeko joera garatu zuen hainbat esaldiri   indarra emateko. “Barne muinetan” da horren eredu.

IZAN ZIREN GALDEREN ARTEAN, BATZUK


Carmen Valois:

“Orixek kontserbadore izaera hautatu egin al zuen kontzienteki euskara babestearren? Edo… Zergatik ez zuen bat egin modernitatearekin, euskara babestearren?”

Paulo Iztuetak erantzun zion hori baino gehiago pentsamendu aldetik izan zela bere hautua; mistikotasuna errotua baitzegoen haren baitan. Gainera gehitu zuen garai hartan “modernitatea” aldarrikatu zuten gehienek barne pentsamenduan kontserbadore zirela baina Orixe bakarrik izan zela bere pentsamendua garbi azaldu zuena.

T.Irastortzak gaia hartu eta apunte bat egin zuen, agian Carmenen galdera beste modu batez erantzuten duena. Esan zuen Orixe bi aldiz geratu zela umezurtz, bat amagandik apartatu  zutenean eta berriz Jesuitek beraien ordenatik bota zutenean; horregatik agian, euskara eta kontserbadore izaera zituen amaordetzat edo babesleku..

LANAK

Interneten bere lanei buruzko erreferentziarik osatuena Koldo Mitxelenako orrian dago.
Interneten bere  lanak irakurri ahal izateko, oso eskuragarri daude  armiarma -ren bidez.


ANTOLOGIA

–- Paulo Iztuetaren gomendioak --

Aldez aurretik irakurrita ekartzeko testu gomendatuak ikasleentzat

1. Itzulitakoetan

  • Agustiñ gurenaren Aitorkizunak liburutik: Lenengo iarduna, XI-XIII, 223-224 orr. (Orixe: Idazlan Guztiak, II, Eusko Jaurlaritza/Etor, 1991, )
  • Mireio-tik: “Bikendi Maitagarrien aitzulora deramate” (Orixe: Idazlan Guztiak, II, Eusko Jaurlaritza/Etor, 1991, 173-174).
  • Gorazarreak bildumatik: “Lauda, Sion, Salvatorem” (Orixe: Idazlan Guztiak, II, Eusko Jaurlaritza/Etor, 1991, 68-70; “Stabat mater dolorosa”  (ibid., 79-81; “Jesu dulcis memoria” (ibid., 46-52). Topa daiteke helbide honetan .
  • Poesia bildumatik: “Gau illuna (A)” (Gaztelu: Muxika ixilla. Música callada, Auñamendi, Donostia, 1963, 172-175); “Maite-kantak” (ibid., 180-196). Gau illuna poesia hemen topa daiteke Maite kantak poesia hemen irakur daiteke

2.- Berezkoetan

  • Santa Kruz apaiza liburutik: 7. txatala: “Ernialden preso atxitzen dute: igesegiten du” (Orixe: Idazlan Guztiak, I, Eusko Jaurlaritza/Etor, 1991, 645-646). “ Ernialden preso atxitzen dute. Igesegiten du “
  • Quito’n arrebarekin liburutik: “Espuruko ikuskaria” (Idazlan Guztiak, I, 721-722). Hemen irakur dezakezu
  • Jainkoaren billa-tik: “Fuga” (Idazlan Guztiak, I, 957-961). Poesiak bildumatik: “Beti lagun (Idazlan Guztiak, I, 513-514); “J. S. Bach’i eleizan” (Idazlan Guztiak, I, 523-525). “Beti lagun” .


BIBLIOGRAFIA

Paulo Iztuetak IDAZLEAK IRAKURLE hitzaldirako egindako proposamena

Aldez aurretik irakurrita ekartzeko testu gomendatuak ikasleentzat

2. Itzulitakoetan

Agustiñ gurenaren Aitorkizunak liburutik: Lenengo iarduna, XI-XIII, 223-224 orr. (Orixe: Idazlan Guztiak, II, Eusko Jaurlaritza/Etor, 1991, )

Mireio-tik: “Bikendi Maitagarrien aitzulora deramate” (Orixe: Idazlan Guztiak, II, Eusko Jaurlaritza/Etor, 1991, 173-174).

Gorazarreak bildumatik: “Lauda, Sion, Salvatorem” (Orixe: Idazlan Guztiak, II, Eusko Jaurlaritza/Etor, 1991, 68-70; “Stabat mater dolorosa”  (ibid., 79-81; “Jesu dulcis memoria” (ibid., 46-52).

Poesia bildumatik: “Gau illuna (A)” (Gaztelu: Muxika ixilla. Música callada, Auñamendi, Donostia, 1963, 172-175); “Maite-kantak” (ibid., 180-196).

3. Berezkoetan

Santa Kruz apaiza liburutik: 7. txatala: “Ernialden preso atxitzen dute: igesegiten du” (Orixe: Idazlan Guztiak, I, Eusko Jaurlaritza/Etor, 1991, 645-646).

Quito’n arrebarekin liburutik: “Espuruko ikuskaria” (Idazlan Guztiak, I, 721-722).

Jainkoaren billa-tik: “Fuga” (Idazlan Guztiak, I, 957-961).

Poesiak bildumatik: “Beti lagun (Idazlan Guztiak, I, 513-514); “J. S. Bach’i eleizan” (Idazlan Guztiak, I, 523-525).


Bibliografía

AKESOLO, Lino (1991a): “Orixeren mistika”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 197-198.

AKESOLO, Lino (1991b): “Orixeren pentsamenduaren sintesia”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 199-131.

ALDEKOA, Iñaki (1991): Orixe: erlijioa eta poesia”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 167-185.

ALTUNA, Patxi (1965): “Orixe itzorkunlari”, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 235-247.

ALTUNA, Patxi (1991); “Orixek Jesusen Lagundian emaniko urteak (1907-1923)”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 41-87.

ANDONEGI, Xabier (1991): “Orixeren filosofia delakoa”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 133-198.

ARANALDE, J. M. (1965): “Gure iruxki aundia”, ”, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 35-39.

ARANALDE, Jose Maria (1991): “Orixe bere berri ematen, edo egilea protagonista”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 451-457.

ARRIETA, Joxe Austin (1991): “Orixeren estiloak”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 357-367.

AZURMENDI, Joxe (1976): Zer dugu Orixeren kontra, Jakin, Arantzazu-Oñati.

AZURMENDI, Joxe (1977): Zer dugu Orixeren alde, Jakin, Arantzazu-Oñati.

AZURMENDI, Joxe (1991): “Orixeren ereduak (Mistral eta Orixe)”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 343-355.

BAZTARRIKA, Isidoro (1965): “Orixe Jainko-billari purrukatua, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 165-189.

CHARRITTON, Piarres /1991): Ipar Euskal Herria Orixeren denboretan (1938-50)”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 111-117.

ETXEBERRIA, J. M. (1991): “Orixe eta euskal dialektologia”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 555-586.

GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan (1991): “Orixe eta etnologia”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 201-229.

GARMENDIA, J. “ZELETA” (1965): “Jainkoak ekarri nau onera...”, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 53-59.

GOENAGA, Patxi (1991): “Orixeren gramatika lanez”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 535-553.

GOIKOETXEA, Iñaki (1965): “Zugan beti nire lelo”, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 191-208.
IBINAGABEITIA, Andima (1965a): “Orixe Euskeratzalle”, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 87-117

IBINAGABEITIA, Andima (1965b): “Urte guziko meza-bezperak”, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 275-280.

IZTUETA, Paulo (1991a): Orixe eta bere garaia, Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia.

IZTUETA, Paulo (1991b): “Orixeren bizitza”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 21-39.

IZTUETA, Paulo (1991c): “Quito-n arrebarekin”, in Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 473-491.

IZTUETA, Paulo (1991d): “El trato con Dios”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 493-515.

KORTAZAR, Jon (1991): “Orixeren begiradak. Poema solteen estilistikaz”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 231-247.

LABAIEN, A. M. (1965) : “Nikolas Ormaetxea (1888-1961 ) , Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 15-24.

LEKUONA, Juan Maria (1991a): ”Orixeren liturgi olerkiak”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 369-371.

LEKUONA, Juan Maria (1991b): “Izaera eta ofizio bereziko pertsonaien erretaula Euskaldunak poeman”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 391-449.

MENDIGUREN, Xabier (1991): “Orixeren itzulpegintza”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 517-533.

MITXELENA, Luis (1965): “Atarikoa”, Orixe-Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 5-9.

MUJIKA, Luis Maria (1991): “Iruditeria eta baliabide literarioak Orixeren poesia lirikoetan”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia 263-341.

OIARTZABAL, Martin (1965): “Orixe izkera-zale”, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 119-124.

ONAINDIA, Santiago (1965): “Orixe olerkari”, Orixe. Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 125-164.

ONAINDIA, Santiago (1991): “Orixeren prosaren doinua”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 249-261.

OTAEGI, Lurdes (1991): “Orixe eta Aitzolen belaunaldia”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 89-109.

VILLASANTE, Luis (1991): “Quito’n arrebarekin edo Orixe fede eta otoitz,gizona”, Orixe-Mendeurrena (1888-1988), Eusko Jaurlaritza/Etor, Donostia, 451-457.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli