AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª
EUSKAL IDAZLEEZ
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª "Angel Lertxundiarekin solasean" L.Luma berrien eleak. 32-35or. Gauza bat sinesgarria egiteko irakurleari, zeuri egin ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AZKARATE TORNER, Gorka
EUSKAL IDAZLEEZ
AZKARATE TORNER. Gorka "Harkaitz Canorekin solasean". L.Luma berrien eleak 2007 27-34 or. Euskal literaturaren gailurrera hurbiltzen goiztiarra. ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn
EUSKAL IDAZLEEZ
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn     Bergarako Idazle Eskolara aurten lehendabiziko aldiz ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
LUKI,Miriam
EUSKAL IDAZLEEZ
LUKI,Miriam"Gorka Azkaratekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2011ko irailaren 22a osteguna, 6 or. Gorka Azkarate Urretxun jaio zen ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, ...
EUSKAL IDAZLEEZ
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, hizkuntza txikietako sorkuntza-egonaldietan. GAUR8 2017ko apirilaren 29a | XI. urtea • ...
Gehiago irakurri
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia
EUSKAL IDAZLEEZ
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Ibilaldia Orixeren barne muinetan ".Tolosatik gertu bezain urrun, Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orexa. Baina handia ...
Gehiago irakurri
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa
EUSKAL IDAZLEEZ
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa "Sarrionandiaren beste sormen-lanak".Idazle ez ezik, itzultzaile oparoa da Joseba Sarrionandia. Edo, zuzenago ...
Gehiago irakurri
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE
EUSKAL IDAZLEEZ
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe "Ainara Maiarekin solasean ". Margotzea, kantatzea, antzeztea eta oro har, lotsati ez izaten laguntzen ...
Gehiago irakurri
YOSEBA,FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA
EUSKAL IDAZLEEZ
YOSEBA, FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA"Kirmen Uribekin solasean"Luma berrien eleak 8 Zenb. 33-36 or. Hurrengo nobela idazten ari ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA, Iker "Julen Gabiriarekin solasean" L.Luma berrien eleak 2. zenb. 29-35or. Lasai, patxadan, pentsaturiko hitz bakoitzari, ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA , Iker " Oier Guillanekin solasean" L.Luma berrrien eleak 3. zenb. 2005 34-40 or. Mikelazulo ireki berria zuen Oierrek. Sartzean irakurtzen ...
Gehiago irakurri
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Solasean Joan Mari Irigoiekin"Mugalari GARA, 2010-12-30,  54-55or.Lau urte, egunean 14 orduko idazketa intentsua, ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

ITXAROREN LANETATIK ZENBAIT PASARTE 

%100 basque

Baldin eta Bidearen osotasuna ulertzen ez badugu,
mugimenduak edo jabalak hutsegitera garamatzate.
Gertakariari urruntzen baldin bazatzaizkio,
honek itotzen zaitu; hutsa bilatzen baldin baduzu,
gertakariari bizkarrez zagozkio.
itxaro    
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, zintzarriak zohargi airean, hiriak eta herriak zeharkatuz. Begien bazka hanpurusa zen, ederragoa oraino, denek Balantsun deitzen genuena kantan entzuteko aukera paregabea, edukitzen zenean. Dagoeneko bazterretan badira gizonaren ahots argiaz eta honek berak ondu abestien uhargiaz oroitzen direnak!

Auzoek, errientak eta apezak nola ez, txiki-txikitandik ezagutzen zuten Balantsunen dohaina. Apezak partikulazki, horrelako botzak Jainkoaren laudatzeko balio zuela iritzirik, Balantsunen etxekoak balakatu zituen, mutiko koxkorraren Larresoroko seminariora igorrarazteko. Ordea, zazpi haurreko familia hartan jadanik lau apezgai baziren, eta bi neska, zaharrenak, Angeluko Servantes de Marieren komentuan sartuak. Balantsunen aitak, errotik fededuna izanagatik, semearen beharra zeukan artzaingorako, egoera ikusiz agian Jainkoak baino gehiago. Halatan, bere talentu guztiekin, mutikoa, ardiekin, kantuan bezainbat trebatu zen.
Bigarren gerla denboran, Alemanian gatibu egon zen, gune librean bazebilen okupazio armadako buruzagiekin aitak akort eta apart egiten zuela, premian gasnak, ogi zakuak eta oilasko panpoxak Fritz anitzei oparituz. Balantsunek aitaren tratuez ez zuen nehoiz ezer jakin eta Stalag IV B hartan nola, hala erresistente fama erdietsi zuen Liberazio biharamunean. Ez zuten segur Balantsunen etxean mendekuz biloak mozteko emazterik, eta aita aspaldian kasko pelatua zen. Zena zela stalagean, presuner lagunak herriminez hantu abestiekin loriaturik uzten zituen Joanesek, hainbat non pribazioak, ondoko aterpe hertsietarik zetozen haragi erre usainak eta zaindarien bortizkeriak ahanztea lortzen zuten. Etxegorri bikarioak ez zuen Balantsun gogotik galdu haatik, Eskualzaleen Biltzarreko bazkarietara gonbidatu zuelako aldi oroz, gerla bukatzerakoan. Bortuan edo arditegian ez zegoenean, Balantsun publiko aurrean zen, eskuak gerrian, zango bat zuzen eta bestea plegaturik, txapela buruan trebes, Euskal Herriaren eta Euskararen amodioz zartatzeraino hanpatu testuak eskaintzen. Tradizionalak —odolaren, arrazaren eta izenaren garbitasunaren ideologia lehen jartzen zutenak— eta moderno zaleak —gerla ondoko Hegoaldeko errefuxiatuek ekarri kultura herrikoiaren maitasuna txertatua zeukatenak— konformismo berdinaz zoratzen zituen.
Germaine ostatu batean gurutzatu zuen eta hutsik kometitu gabe, harekin ezkondu zen Balantsun Jainkoaren fedean, nola ez, lau apez familian ukanki. Biek bost haur altxatu zituzten, enfin biek, Balantsun, arrakasta handia zeukalako ez zen usu etxean, lana Germaineren gomendioan egon zela erratea egokiago litzateke naski. Osaba apezak igandeetan, arratsaldeko bezperak emanik, sortetxera etortzen ziren, haurrei Biblia Sainduko istorio harrigarriak kontatzera, beren apez esku xuri potoloak txirikordan eta ezpainak makur, bekatorosen magma ahalkegarria hoztearren miserikordia deituz. Sanson eta Dalilaren pasartea mahairatzen zenean, gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz. Aita ausentearen partez, Balantsunen bost ondokoek lau aita kanoniko zeuzkaten: ez ziren galduko.
Osagarri handiko izanagatik, noizbait hil zen Balantsun, bihotzekoak emanik, supituki, publikoaren agurtzeko astirik gabe. Euskal Herriaren alde batetik bestera dolorezko auhenak hedatu ziren. Lurraldearen sei hegaletarik, kultur munduko Ospetsuak etorri ziren Balantsunen ehorzketara, prentsa idatzia, ahozkoa eta telebistako kamera bat segitu zen hilerriaren erraztatzen. Etxegorri bikario ohiak, ez hain aspaldi kalonje izendatuak egin zuen predikua, herriko haur koruak, artzain-artistak moldatu kanta deiadarkatzen zuela.
—Zuk utzitako tokia nork beteko du? Zure sanotasunaren lehiaz dabil mundu hau eta partikulazki, Heskual Herria. Atxiki dezagun heskualdun odola garbi, eta hor gazteei mintzo naiz, hobe duzue hilik, kanpoko usaia likitsek kutsaturik baino, zioen kalonjeak goraki, haur mukuzu baten maxtikatzeko pasta borobil arrosak, aho artean zartatzean, hausten zuela elizan hedatu zen geroarekiko beldurrezko isiltasun dorpea.
Hil eta hurrengo urtean, herriko plazan, gerlan bizia lapurtu zitzaien herritarren oroitarriaren parean, Balantsunen plomuzko itxura estreinatu zuten "poesiaren eta herriaren maitale sutsuek". Ospetsuek meza, mintzaldiak eta Herriko Etxearen kontu adelatu bazkaria zeuzkaten egitarauan. Plomuki hartan Balantsun agertzen zen, bildotsa bizkarrean zeramala, labrit xakurra saihetsean eta galtzarpa hutsalak sorbaldan. Tailuaren oinetan, urrezko hizki analfabetoz idatzia "Oi heskuarra gal es dadilla etchetan" irakur zitekeen, bere kantarik famatuenaren errepika. Germaine gaixoak, omenaldiz omenaldi, etengabe, senar zenaren dolua zekarren, negarrez hipaka, Xarlorekin bizitzen jarria zen arren. Baina hau sekretua zen.
Osagarri handiko artzainen memoria ez zen erraz ezabatzen gure herrian. Bi hamarkadaren buruan, egiazko omenaldiaren garaia jin zitzaion. Euskaltzaindia, Euskaltzaleen Biltzarra, Euskararen Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Euskara Zerbitzuak, denak oro bildu ziren Balantsunek merezi zuen Euskal ekitaldi erraldoiaren euskaldunki antolatzeko, noizbehinka euskaraz, partehartzailearen arabera. Ospetsuak, nor bere ordezkariaren bidez, Balantsunen bost haurretarik herrian gasna egiten geratu azken semearekin juntatu ziren, ekitaldiaren harat-honatak finkatzearren. Germainek, are gutxiago Xarlok, ez zuten iunfa izugarriko besta hau ezagutuko: bakea dela haiekin.
Henry semea aitaz harro zegoen, askotan heskualdunak, espainolak anitz, aitaren fama estakuruz, baserrira trumilka zetozkiolako gasnaren erostera. Euskal Elkarteen Ordezkaria, euskaldun berria bera, harritu zen, Henry lehen aldikoz gurutzatu zuenean: gizon helduak ez zuen tutik ulertzen arbasoen hitzekin ari zitzaiolarik.
—Je pige'pas là: qu'est-ce que tu dis? Parle-moi français...
—Mais ton père disait...
—Ouais mon papa était un fantastique chanteur.
—Il écrivait qu'il ne fallait pas laisser le basque se perdre dans les maisons!
—Chez les autres bien sûr! Nos parents ils nous parlaient en français pour ne pas que nous soyons handicapés à l'école.
Gau eskoletan euskara xarmanki ikasi zuenak ez zuen nahikoa belarririk, hautematen zuenaren bereganatzeko, liseritzeko eta ondorioz ihardukitzeko. Mundu hori ez zuen nehoiz endelegatuko. Hargatik deus ez bailitzan, Henryk gero esplikatzen zion, lau haurrideek, handikapik jasan gabe, situazio politak erdietsi zituztela, estatuko funtzio publiko ezberdinetan, zein jendarmerian, zein irakaskuntzan, zein erizaintzan. Haietarik bat mediku bihurtu zen eta etxeko semeak agertzen zuen eran, Balantsun Parisera joan zen, alabaren tesi-irakurketaren behatzera, txapela eskuan, larruari josi bortuko ardi-usainak Sorbonako anfiteatroa betetzen zuela. Bihotzen operatzeko teknika modernoez ari zen Françoise alaba. Ezteiez geroztik, ez zen nehoiz hain fier sentitu, Balantsun. Txaloen artean, aurkezpena bururatzean Françoise hurbildu zitzaion.
—Gaixo aita... Zerbait konpreitu'uxia?
—Ez duxu araiz lohikeriarik erran!
—Etxitela inketa...
—Ba'uxia ezkontzeko ideiarik?
Balantsunen azken perpausak alaba ahoa bete hortz utzi zuen, erabat zintzilik, kanpainetako jende horiek eztei aberatsen obsesionea kaskoan iltzaturik zeramatelako erdi kexu. Henry irriz ari zen, itsas ertzeko arrain malgu eta zurpail bilakatu Euskal Elkarteen Ordezkariaren sesitzeaz ohartu gabe. Haserrea bermatzen lagundu zuen mutiko desesperatuak eta Balantsunen semeak ulertu ez zezakeen ziuntan atera zen baserri hartarik, gasna mahai gainean ahantziz; hori bazen zinezko afruntua.
Hiri nagusirako bidean, Ordezkaria autoan pentsatzen ari zen; Balantsunen kantuak oro biga bostetan txunditurik entzun zituela gogoratzen zuen. Egia bere latzean pairatu eta "Euskara etxean baino auzoan" erabiltzera deitzen zuten euskaltzale belaunaldiak madarikatu zituen. Ordezkari xifrituari, gohaina zerion kopetan behera. Elkarteko Buruzagi Handiari errealitatea aipatuko zion klarki:
—Jaun Agurgarria, nola omendu horrelako gizon bat? Ez zien bere haurrei euskara irakatsi!
—Eta zer? Uste duzu bakarra den ala? —ihardetsiko zion Jaun Agurgarriak, hainbeste inozentziaz nardaturik—. Eta gehiengoak alderantziz sinesten baldin badu, ez dugu noskiren noskiz bestelako bertsiorik zabalduko. Balantsun Balantsun da, leienda bat, eta aski zaigu, ereduak premiazkoak dira, perfekta ez izan arren, komertzioak iraun dezan. Horrela da eta kito!
Erran gabe doa, Euskal Elkarteen Ordezkaria ez zela Balantsunen omenaldian egon, baina ezagutu zuen egoeraren berririk ere ez zuen eman. Isilik geratu zen, minaren samina heste bihurrietan hausnarrean hutsaren bola lekedatsua zeramala goiti eta beheiti. Han nintzen ni, hamar mila anonimoren gisa famak erakarria: hautetsien mintzaldien ondotik, aitor dut, Henryren erdarazkoak inarrosi ninduela. Euskararen geroa marrazten zuen, euskararenganako funtsezko amodio errepikaezina, paleolitiko arotik zetorkigun hizkuntzak ikastola neolitikoaren aterpea baino gehiago merezi zuela, euskaldun zintzoarentzat "publiko" hitza naski disgustuaren ortzadarrean "emazte publikoaren" kontzeptuarekin ezkontzen zela preseski "publiko" bilakatzear zeuden ikastoletan zela euskara hilarazten eta etxean bezain, nehon ez hobeki, blablabla etengabea, biba Frantzia, biba Errepublika oihuka bukatu zuen arte.
Horrelako heskualdunekin, nioen haserre hitsaren mugetan, garen indigena autotektonikoekin ez bezala, Errepublika bera pikutara zihoakeen, kontrarioa sinesten zutelarik alta. Errepublikak ez zuela etxekoi nostalgiko horien beharrik errepikatzen nuen, kexuaren haguna ezpainetan behera zeridala. Adinaren errespetua salbu "Hauxe Pixtoleta!" huxtukatu nuen eta kultural killer plantaz aperitifa zerbitzatzen zen guneetarik urrundu nintzen.
Gasna suerte hau ez zitzaidan laket.

Basilika
 
Jon Kapagorri, Euskal Herriko diputatu ezkertiarrak, Euskal Herria kinka larritik ateratzeko plana egin du: Lurdeseko santutegia egin behar du Euskal Herrian, Amabirgina bat behar du herriak, basilika bat. Horretarako Elorri, Irulegiko neska gazte batengana jotzen du Kapagorrik. Honi esaten dio, ama birgina ikusi duela esan behar diolu Euskal Herriari eta munduari. Asmakizunak oihartzuna izaten du eta Gure Irratian, Luzien Etxezarretak ondoko elkarrizketa egiten dio Amabirginaren agerpenaren lekuko izan den neskatoari:

—Presentatzen ahal diguzu zure burua?
—Bai aise da. Elorri deitzen naiz, eta hamalau urte ditut. Izpurako klinikan sortua naiz. Irulegin bizi naiz nire aitamekin.
—Benaz neska trankila zara?
—Baiki. Ez naiz gehiago eskolan ibiltzen. Hartze txarra nuela zioten errintek, eta uztea hobe nuela. Nik haiek errana egin, ez nuen batere gusturik horretarako.
—Ardiekin nahiago menturaz?
—Bai, ardiak mendian zaintzea biziki gustatzen zait, joare pizuen soinua, marroen barrabil-zakilen balantza hurria, txoriak haritzetan kantuz, eta mutil-nesken arteko samurtasunak sasipeetan. Neska xinplea naiz.
—Ba ikusten dut, baina katiximan ibili zinen?
—Segurki, gaztetandik otoitzak ikasi nituen, nor zen Jainkoa, bere seme Jesus ezagutu nuen, Izpiritu Sandua ere. Geroztik goiz guziez, ardiak deitzi eta, abere horiek larrera eman baino lehen, itzuli bat egiten dut zerukoa otoizteko, herriko eliza maitagarrira.
—Norbaiti agertzekotan, zuri agertzea ongi egin du delako Ama Birjinak?
—Zer erran nahi duzu? Birjina naizela? Zeruko bideak ezin zilatuzkoak baldin badira gizonentzat, nire barnekoak errexak dira aurkitzeko, aspalditik irekiak baitaude...
—Umore ona ere baduzu, ez zara beraz neska trixtea? Behar bada Ama Birjinak bere gisan irri egitea maite du?
—Ez dakit. Berdin bai. Duela hiru egun agertu zait, euskaraz mintzo oroitzen naizenaren aranera.
—Nolakoa zen?
—Emazte ederra, rnodako aldizkarietan eta jantzi-katalogoetan ikusten diren haiek iduri. Eguzkiak, edo ultrabioletek, beltzatua. Arropa xuri bat bazuen, buruko berde bat eta eskularru gorriak. Bere gonak, bular oparoak ikustera uzten zituen. Ez dakit zergatik ni bezalako neska enul bati agertu den, gizonezko batekin arrakasta gehiago ukanen bait zuen. Segur, zeren Marilyn baino ederragoa bait zen. Eta ze zango sagar finak...
—Erakutsi dizkizu?
—Ez, larre ondoko ibaian sartu delarik, bere arropa xuria altxatu du, eta orduan begixtatu dizkiot.
—Ama Birjina sexy bat beraz?
—Zer erran nahi du sexy hitz horrek, katiximan serorek ez dute hitz hori esplikatu...
—Segi dezagun bada. Eta zein ziren Birjina horren solasak?
—Lehenik, belaunikatzea galdegin dit. Obeditu dut. Inkase zer gerta ere, gero lurra esku ahurrean har arazi dit, eta jan arazi. Egin dut dena. Etxerata gotigin beharrean aurkitu naiz, eta kareriatua.
—Zer erran dizu?
—Nintzen lekuan basilika bat eraiki behar zela, Euskal Herriko jendeak hemen behar zuela bildu zerua otoizteko, eta Baigorri aldeko lur gorriari sendatzeko ahala ematen ziola. Uste dut emazte hori obeditu behar dugula.
—Herriko apezarekin mintzatu zara?
—Ba etxera jin delarik, erran dit ospital psikiatriko batean kartzelatzea merezi nuela. Zer dira etxe horiek?
—Eri etxe berezi batzu...
—Apez horrek ez du konprenitzen, nihaur ez naizela ez aski zoroa, ez eta aski abila horrelako gauzen asmatzeko. Ikusi dudana egia da.
—Ba nik segurrik ez dut dudatzen. Milesker Elorri, eta Ama Birjinak erran dizu noiz agertuko zaizun berriro?
—Heldu den asteartean.
 

Zeruetako erresuma

Azken egunetako uhar nasaiek ibaia loditu eta lohitu zuten. Erreka etxe zolan isurtzen zen eta, gauez loak har zorian zegoela, uraren burrunba elkorra entzun zezakeen. Azantz ikaragarria deika ari zitzaiola irudikatzen zuen eta bakarretan amets gaiztoetarik itotzear iratzartzen zen. Orduan ohearen gainean jartzen zen, hatsanka. Barnea iraultzen zion antsia tzar hori zer zen ez zekien. Destorbua, martxo erditsutako eurite etengabearen kontu ezarri eta berriro etzaten zen, mihise eta estalkien gerizpearen segurtasunean.
Buhameak itzuli ziren. Nako eta bere familia osoa. Senar-emazteak, koinatak eta sei haurrak. Umeak etxekoen adinekoak ziren. Edo parekoak. Denak bihurrikeriaz hantuak, eta biziak. Bidean, urrunetik heltzen ikusten ziren, euriaren erasoei oldartzeko gorputzak ezkel eta makur. Ogi zaku higatuak zeramatzaten soinean eta, egia erran, ilunez apaintzen zirela, zapiaren beilegia eroaten zuten kolore bakarra zen.
Bazterretan muskiletarik jazartzen ziren arboletako hosto berdeek hausten zuten gristasuna. Ahotsen harramantzak eta zakur mehakoilaren zaunka erlastuek buhameen hurbiltzea iragartzen zuten. Handik laster, haurrak eta gizonak, loiroan aiduru zeudela, taldean, Nakok atea jotzen zuen:
— Egun on anderea, amoina otoi, jainkoak sariztaturen zaitu!
— Zato barnera arren —ihardesten zion amak, baserriko haurrak mahaiaren inguruan metatzen zirela, ttattit eta behingoz mutu.
Amak aulkia luzatzen zion. Nako sutondoan plantatzen zen, burua apal eta begiak ezkel, sukaldeko izkina orotara hedatuz. Hangar irekiaren maldan kabitzen ziren gainerakoak, mihimenezko zareak biltzeko prest. Halatan, arropa bustiek, ile beltz eta kixkurretan behera lerratzen zitzaizkion ur-ttorttolek, eskuan zeraman plastikozko poltsak, denek, euriak kearekin ezkonduz osaturiko usaina zeukaten. Hortik hara, buhamea hitza ahoskatze berarekin, bapore-hats heze hori etortzen zitzaion kasko zokoaren kilikatzera. Larruari zetxikan urrin berezia zen, Nakok ausarki eta ohartu gabe barreiatzen zuena. Airean geratzen zen bizpahiru egunez, aldi berean pobrezia mehatxu eta partitze oihu sakon.
Anartean amak Nakori, etxe hartako gosaio andanek milikatu baina oraino soberaz utzi haragiz aberats zen xamangoa eskaintzen zion.
— Arrautzik bazinukea, anderea?
— Ez dute erruten, badakizu, euri itsusi hauekin...
— Hiruzpalau, otoi! Jainkoak sariztaturen zaitu.
— Aise mintzo zara. Baina, bai. Graxi, zoazi arrautzeka!
Sukaldeko berotik ezkaratzeko hotzera lehiatzen zen neska. Aterkia jantzi eta buru-has, loiroa zeharkatzen zuen oilategiraino. Etxearen eta hangarraren arteka hertsian, gizonak eta haurrak taldean eleka ikusten zituen, baina ez zuen hargatik ametsetako lukainkak zenbatzeko astirik galdu. Oilategiko atea klaskarazi zuen, oilo kolokak eta oilar nagiak kurukuruka beren habietarik ihes izutuan abiatzen miretsiz, belar flokak eta luma arinak altxarazten zituztela. Txitxak piu-piuka sumatu zituen. Ahateak karrankaz. Eta ondoko zerragian, hurrengo abenduan galkatuko edo engisatuko ziren antzara kalapitatsuak. Oreka moldeko bat apurtu bailuan, damu. Baina, zurubi ahuletan gora jo zuen eta habietan errun berriak ziren lau arrautza harrapatu zituen. Uzta eskuetan, oilategiko horma kanpora zabaltzen zuen axeri zein azkonar zuloari beha geratu zen. Beste mehatxu bat, murmuratu zuen biloak hazkatzen zituela: oilategi zaharkitua, batez ere euri egunetan, zorri eta kukusotegi ikaragarria bilakatzen zen.
Eriak are zaluago ari zitzaizkion ileetan hazkabozka udako arratsalde amaigabeetan, oiloak baratzean bezala. Denbora labur barne, zorri eta kukuso leinu osoak buruan kabitu zitzaizkiola iruditzen zitzaion. Lau arrautzak amari eman zizkion, eta honek Nakori, ez da deus xurxurlatuz.
— Jainkoak sariztaturen zaitu, anderea —erraten zion buhameak—. Beharbada baliatzen ez dituzun arropa zenbait ere bazinuzke, so egizu gure haurrak nola bezti diren.
— Justuki, erabiltzen ez ditugun puska batzuk baztertu dizkizut. Pierra, hoa ezkaratzean den pildagiaren xerka. Agudo!
— Jainkoak sariztaturen zaitu, anderea.
Nakok irri maltzurra zeraman ezpainetan. Pierra, erbiaren abiaduran desagertu eta agertu arropa-poltsa zekarrela. Artean, amak, sutan berotzen ari zen kafea zerbitzatzera apailatzen zela, bihotza alegera, kantatzen zuen:
— Jainkoa neurekin zorretan! Hoberik ez da! Baina tira, oizu kikera eta on egin dagizula!
Bat-batean isiltasuna hedatu zen sukaldean. Euriaren atabal kolpeak aditzen ziren leihoetan, ardien marrakak, antzaren karranka, pulinda baten uhuru hantua, haurren hatsartze urria, koilareen asotsa kikeren hegietan, bi eztul eta loiroan geratu buhame-saldoaren karkaila uherrak. Elkarrizketa garatu zen, Nako lehen:
— Eiherateko Zokoan egonen gara. Esperantzetan naiz eta ez dakit zuzen noiz erdituko dudan.
— Zenbagarrena duzu?
— Zazpigarrena. Zare beharrik baduzue?
— Bai, bistan dena. Ene gizonak mihimenak zamatu ditu. Txirikordatzen ahal dituzue. Hangarraren aixolbean.
— Pierrak zare-biltzen ikasi nahi baldin badu, aski du gureganatzea!
— Jinen da.
Nako sukaldetik atera ondoan, baserriko haur andana, sudurra leihoan itsatsirik buhame familiaren juntari beha zegoen. Euriak zerraikan. Haize kolpeek etxe inguruko zuhaitzen kukulak inarrosten zituzten. Loiroko lohian zanpa-zanpa aitak, Artoizeko elgera laguntzen zuen bildots-saldoaren itxura eroa baizik ez zen ageri. Eskuak xamangoz, arrautzez eta debaldezko arropa higatuz emokaturik, Nako gizon eta umeenganatu zen, azken aldi batez leihotik so zeudenei deiadarka:
— Jainkoak sariztaturen zaituzte!
— Arren emaztekia, haugi hona!
Marraka marranta bat aditu zen, Nakoren senarra zirudien Martizena agian. Baina baserriko mukizuek ez zezaketen iragar zein zen gizon horietan Nakoren bizi-lagun zehatza. Kontatzen zen buhameek hapamapalapa hizkuntzaz gain, ezkontzeko ohitura berezia zutela: alabaina, pegarra hausten zuten eta lurrean hedatu zati kopuruaren arabera emaztea gizonarekin egoten zen, gero alda zezakeen, edo berdin batekin edo bestearekin ibil zitekeen, eta ez zitzaien nehondik bekatu.
aurkibidea

 

 

Ainara Maia / Leire Zubeldia de Esteban

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli