AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª
EUSKAL IDAZLEEZ
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª "Angel Lertxundiarekin solasean" L.Luma berrien eleak. 32-35or. Gauza bat sinesgarria egiteko irakurleari, zeuri egin ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AZKARATE TORNER, Gorka
EUSKAL IDAZLEEZ
AZKARATE TORNER. Gorka "Harkaitz Canorekin solasean". L.Luma berrien eleak 2007 27-34 or. Euskal literaturaren gailurrera hurbiltzen goiztiarra. ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn
EUSKAL IDAZLEEZ
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn     Bergarako Idazle Eskolara aurten lehendabiziko aldiz ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
LUKI,Miriam
EUSKAL IDAZLEEZ
LUKI,Miriam"Gorka Azkaratekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2011ko irailaren 22a osteguna, 6 or. Gorka Azkarate Urretxun jaio zen ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, ...
EUSKAL IDAZLEEZ
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, hizkuntza txikietako sorkuntza-egonaldietan. GAUR8 2017ko apirilaren 29a | XI. urtea • ...
Gehiago irakurri
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia
EUSKAL IDAZLEEZ
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Ibilaldia Orixeren barne muinetan ".Tolosatik gertu bezain urrun, Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orexa. Baina handia ...
Gehiago irakurri
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa
EUSKAL IDAZLEEZ
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa "Sarrionandiaren beste sormen-lanak".Idazle ez ezik, itzultzaile oparoa da Joseba Sarrionandia. Edo, zuzenago ...
Gehiago irakurri
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE
EUSKAL IDAZLEEZ
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe "Ainara Maiarekin solasean ". Margotzea, kantatzea, antzeztea eta oro har, lotsati ez izaten laguntzen ...
Gehiago irakurri
YOSEBA,FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA
EUSKAL IDAZLEEZ
YOSEBA, FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA"Kirmen Uribekin solasean"Luma berrien eleak 8 Zenb. 33-36 or. Hurrengo nobela idazten ari ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA, Iker "Julen Gabiriarekin solasean" L.Luma berrien eleak 2. zenb. 29-35or. Lasai, patxadan, pentsaturiko hitz bakoitzari, ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA , Iker " Oier Guillanekin solasean" L.Luma berrrien eleak 3. zenb. 2005 34-40 or. Mikelazulo ireki berria zuen Oierrek. Sartzean irakurtzen ...
Gehiago irakurri
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Solasean Joan Mari Irigoiekin"Mugalari GARA, 2010-12-30,  54-55or.Lau urte, egunean 14 orduko idazketa intentsua, ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
BIOGRAFIA LABURRA 
itxaro    
Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta Maule izan ditu bizileku. Nekazaritza ikasi zuen Donapauleko Laborantza Eskolan eta Historian lizentziatua da Paueko unibertsitatean. Gaur, postari gisa irabazten du eguneko ogia.

Zazpi senideren artean zaharrena da Itxaro. Laborari familia da berea, baina irekia. Berak esana da hori. Eskolan euskaldun elebakar, bakarrak izan ziren bera eta bere anaia. Horrek, frantsesa sutsuki ikastera behartu zuen, ez baitzuen ikaskideak baino gutxiago izan nahi. Bere lehenengo liburuak ere frantsez hizkuntzan irakurri zituen eta euskara galtzera ere iritsi zen. Hamabi urterekin hasi zen berriz ere euskara ikasten. Hain zuzen ere, euskara bere baitara berriro biltzen ari zenean aurkitu zuen literatura.

Idazle emankorra izan da Itxaro Borda. Eguneroko jardun dituen musika eta kirolak, zinemak eta nola ez, irakurketak elikatzen dute Itxaroren emaria. Asko idatzi du eta asko irakurri du. Irakurle obsesionatua dela aitortu du behin baino gehiagotan.

Bere bibliografiari begiratu bat emanez gero, gehien landu dituen generoak poesia eta eleberria direla konturatuko gara. Bere lehenengo lana poesia liburu bat izan zen. Bizitza nola badoan izenekoa, 1984an plazaratu zuen. 86an iritsi zen bere bigarren poesia bilduma, , Krokodil bat daukat bihotzaren ordez. 88an Just love argitaratu zuen. 1991ean, Bestaldean. 98an, Orain izenekoa jarri zuen apalategian eta 2000. urtean XX. Mendeko poesia kaierak bilduman lekua egin zitzaion. 2002an, Hautsak errautsak bezain, elebitan Maiatzekin eman zuen argitara. Bere poesia emana, iaz 2007. urtean, ondutako Noiztenka izenekoarekin ixten da.

Eleberriei gagozkiolarik, 1985ean Basilika nobela ondu zuen. 87an, Udaran betaurreko beltzekin. Bakean utzi arte 94an iritsi zen. 96an Amorezko pena baño eta bizi nizano munduan, biak eman zituen argitara. 2001ean % 100 basque, Euskadi literatur saria eman zion eleberria kaleratu zuen. 2005an ondu zuen Zeruetako erresuma eta iaz plazaratu zuen  Jalgi adi plazara.

Poesia eta eleberria ez ezik, saiakera ere landu du. 2003an plazaratutako Hiruko esate baterako. Itzulpengintzan ere zenbait autoreren lanak itzuli ditu euskarara. Aldi berean frantsez hizkuntzara ere itzuli ditu hainbat liburu. %100 basque bera urrutira joan gabe. Eta Itxaroren lanen zerrenda ezin itxi hamaika kanturi baino geihagori hitza jarri diela aipatu gabe.

Literatur emari honetaz gain, ezinbestekoa zaigu aipatzea, Itxaro Borda, aurten 25 urte bete dituen Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetako bat dela. Durangoko Azokaren 42. edizioan, Argizaiola saria eman zioten Maiatz taldeari, mende laurdenez, Ipar Euskal Herrian literatura sustatu edo mantentzeko egin duen lanagatik.
 
aurkibidea 
 
 
 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli