Orokorra Orokorra Bilatu Bilatu Igo Igo
Kategoria: MUGALARI
Orrialdea 8-(e)tik 12-(e)ra
Fitxategiak agindua:
Default | Izen | Egilea | Data | Hits
 
Fitxategiak:
pdf.png GOMEZ SARASOLA , Itziar "Euskera,nire aukera"

(0 Botoak)

Download

Herrixka batean bizi zarenean ez duzu pentsatzen euskaraz egin nahi duzun edo ez, gehienek hala egiten dute eta zeuk ere bai, horixe da naturala. Hiri batean bizi zarenean, aldiz, aldatu egiten da kontua, gazteleraz hitz egiten dute gehienek, batez ere nerabeek. Eta zuk, igoal, hamabost urte dituzu eta atsegin duzu euskara, zeure izatea baita, txikitatik bizi izan zara euskaraz, hala ikasi duzu eskolan, etxean ere egiten duzu euskaraz gurasoekin, neba-arrebekin...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
318.19 KB
90
pdf.png ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza"

(0 Botoak)

Download

ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza" Mugalari GARA, 2010-6-11, 59or.Tronpeta hotsak esnatu du, hamaika tronpeten doinusarkorrak atera du bere lozorro astunetik. Uste baino luzeago egondako ezinezko posturak zailtzen dio mugimendua, koltxoitzat izan duen harria baino gogorrago sentitzen dugorputz gizen zaharkitua...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
311.2 KB
83
pdf.png LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Ingurune erdaldunean haur euskalduna hezten"

(0 Botoak)

Download

Gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna: GUTXIEGI. Oharra: erdaraz gehiago hitz egin behar du». Emaztea eta biok harri eta zur geratu ginen sei urteko alabaren lehen hezkuntzako lehen urteko lehen hiruhileko notetan (2009- 2010 ikasturtean) idazpen hori irakurri genuenean. «Nola liteke?, sei urte ditu eta D ereduan dago». Egia da oraindik ez dela gaztelaniaz hitz egiteko gauza, eta ez duela asko ulertzen, baina zein maila eman behar du, bada, GUTXIEGI bat merezi ez izateko euskal eskola publikoa omen den horretan?..bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
226.72 KB
88
pdf.png GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Nire esku" HOT

(0 Botoak)

Download

Nire esku zaude. Botoitxoari behera sakatu diot, gero gora berriz. Besteari orain, ezkerrekoari. Zuregana zuzendu dut fokua eta berdea zara. Begi berdeak, aurpegi berdea, zure kamiseta zuria ere berdea. Larruazalak kolore mingotsa hartu dizu eta oihuka jarraitzen duzu. Ozen. Barruraino sartzen da zure garrasia. Bizitzeko hil beharra daukagu. Ta hiltzeko bizi beharrik ez. Gorria zara orain. Tomate baten parekoa. Odola bezain gorria...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
134.82 KB
105
pdf.png ARANGUREN MUGIKA, Josune "Habi-ohea"

(0 Botoak)

Download

Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
2.05 MB
87
pdf.png MUGERTZA UNANUE, Juan Luis "Orduko zinemak" HOT

(0 Botoak)

Download

Gure ohiko jantziak praka motzak zirenean, ez bat, ez bi, hiru zinema genituen herrian. Bata, herriaren goialdean zegoen eta “Odeon” zuen izena. Harroena, zalantzarik gabe, bere neonezko argikeinukariak piztuta gaueko saioetan. Bestea, erdialdean errekaren ondoan aingirez eta barboez inguraturik. Honek izen bat baino gehiago izan zituen. Oso aspaldian, “Parroquial” esaten zioten eta Serafino parrokoak izaten zuen zinemaren ardura. Berak ikusten zituen herritarrek baino lehenago pelikulak eta behin baino gehiagotan moztu egiten zuen filma herritarren morala kalteturik suerta ez zedin. Gerotxoago, beste izen bat hartu zuen: “Cine Elgoibarres”...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.09 MB
104
pdf.png APAOLAZA ESTENSORO,Juan Mª "City"

(0 Botoak)

Download

Jon Trujillo goizean etxetik irten denean, bere ama konturatu da, gaur ere, gosaldu gabe eta presaka abiatu dela eskailerak behera. Eguerdian ez da azaldu bazkaltzera. Bere anaia, bi urte zaharragoa, eta bere arreba gazteagoa zain eduki ditu bazkaltzen hasteko, baina azkenean, Ion gabe bazkaldu dute. Arratsaldean kontua argituko delakoan, bakoitza bere lanera abiatu da. Iluntzean, senideak etxera iritsi ahala, Ionengatik galdetu dute atetik sartu orduko, baina erantzuna ezustekoa izan da: Ionen berririk ez...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
695.7 KB
93
pdf.png ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Odolkiak ordainetan" HOT

(0 Botoak)

Download

Zanbuluka egin zuen gertueneko bizilagunarengana eramango zuen bidexka bihurria, zanbuluka, noiz irauliko zihoan gurditzar bat bailitzan. - Nolatan hemen, Pedro? –galdetu zuen etxeko nagusiak harrituta. - Txerria hiltzeko aizto txukunen bat izango duzulakoan etorri naiz. - Aiztoa? Bai, nahi adina. Josepa! Ekar iezaiguzu kafe bana!..bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1 MB
102
pdf.png IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburuetan..."

(0 Botoak)

Download

Aspalditik datorren izotz beltzak “bere” egin ditu lurra eta arnasa, eta bihotz batzuk. Hala ere, goizean goiz, Amaia etxetik atera da, egunerokotik beste norabaitera. Ezkerreko besoaren barruko aldean, bihotz ondo-ondoan, Simon Karlinskyren “Marina Tsvietáieva” darama, hotzetik babestu guran bezala. Oraindik gaueko iluna gordetzen duen goizean, Amaia itsaso urrunean bakarrik nabigatzen duen ontziaren antzera doa, kalearen beste aldeko kafetegi barrutik kanpora datorren itsasargiak erakarrita...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1008.72 KB
86
pdf.png IGARTUA BENGOA,Karmele "Gutuna"

(0 Botoak)

Download

Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzuetan irudikatu nuen zure izatea eta... gustatu egin zitzaidan. Egun hartan, etortzen bezala, joaten ikusi zintudan, besterik gabe, bait banekien, ondo jakin ere, zer ez nuen nahi...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
550.72 KB
92

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli