Orokorra Orokorra Bilatu Bilatu Igo Igo
Kategoria: MUGALARI
Orrialdea 5-(e)tik 12-(e)ra
Fitxategiak agindua:
Default | Izen | Egilea | Data | Hits
 
Fitxategiak:
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Korapiloak (des) lotzen"

(0 Botoak)

Download

Gai sozialak ditu gogoko idazle barakaldarrak. Haur literatura landu duenean eguneroko egoerei lotu da, eta helduentzako argitaratu dituen bi nobeletan ere bide berari eutsi dio. Aurrekoan (“Lehorreko paterak”, Susa, 2001) Mendebaldeko herrietara pateraz datozenen errealitate gordina islatu nahi izan zuen. Oraingoan, berriz, emakumeen kontrako bortizkeria hartu du gaitzat, kalean eta komunikabideetan puripurian dagoena...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-02
60.74 KB
82
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Etapa guztiz normala"

(0 Botoak)

Download

Bi marra arrosekin hasten dena liburuaren hasieran, Duna bihurtzen da beronen akaberan. Hauxe da Jasone Osorok kontatzen duena liburu honetan, bere lehen alabaren haurdunaldia, alegia. Dirudienez, bederatzi hilabete inguru horietan zehar egunkari bat idatzi zuen bere aldaketa fisiko eta psikologikoen berri emanez, bere burutazioak esplikatuz, eta horren ondorioa da gure eskuetaraino heldu den testigantza. Horrena eta bizitza berri baten sortzearena...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
77.49 KB
83
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Mozorrorik gabe" HOT

(0 Botoak)

Download

Donna Leon estatubatuarra izan arren, aspalditxoan Italian bizi da, Venezian, eta bertan kokatzen ditu bere liburu gehienetako gertaerak. Honako hau, Guido Brunetti komisarioa pertsonaia nagusi duen hirugarren alea da, jatorrizko bertsioan 1994an atera zena. Harrezkero, beste hainbat argitaratu ditu, azkena iaz bertan, eta dagoeneko polizia eleberriko idazle ezagun bihurtu da...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
79.43 KB
107
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Ikusten ez denaz"

(0 Botoak)

Download

«Oraindik ez zarenean zutitu bizitzeko, alferrikakoa da esertzea idazteko». Thoreauren aipu hau agertzen da liburuaren hasieran eta badirudi autoreak ere hauxe izan duela gogoan hainbeste urte literaturatik aparte xamar ibiltzeko. Gogotsu bueltatu dela ere esaten du, Mikel eleberriko pertsonaia nagusiaren eskutik. Edo hori iruditu zait behintzat. Ez baitago oso argi zenbait zati egiazkoak ala asmatuak diren...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.02 MB
98
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Mingostasun xaloa"

(0 Botoak)

Download

Aurretik narrazio liburu bat (“Orain galderaberriak ditut”) eta saiakera bat (“Ez merkeenak! Bai onenak!”) argitaratu ondoren, hauxe da idazle errenteriarrak kaleratu duen lehen nobela. Buelta asko eman omen dizkio, zati asko kendu, aldatu, berridatzi... azken emaitza honetara heldu arte. «Idazteko ezabatzen jakin behar da. Hartu gaur egungo edozein liburu, eta konturatuko zara idazleak ez zuela hitzik ezabatu nahi». Liburuan bertan, idazteari eta idazlearen bakardadeari eskaintzen dizkion tartean, hainbat hausnarketa interesgarri agertzen dira idazten aritua den batek idazten hasi nahi duen bati esanak...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.02 MB
82
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Giza grinak"

(0 Botoak)

Download

Duela pare bat urte Jim Thompson-en “1280 arima”irakurri nuenetik, bere beste aleren bat probatzeko gogoa izan dut. Gertatu ohi da, hala ere, lehenengoak hain liluratuta uzten zaituenean, aho gustu gozo hori ez mikaztearren edo, beste autore batzuengana jotzea. Azkenean, aitzakia txikiren bat topatzen duzun arte berriro berarengana hurbildu eta zer eskaintzen dizun dastatzeko. Kasu honetan, Michael Winter-bottom zinegile britainiarrak bere beste nobela bat, “The killer inside me”(euskaraz “Hiltzailea nire baitan”, sail berean argitaratua) oinarri hartuta, pelikula bat egin duela jakitea izan zen...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.02 MB
93
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Aukera aparta" HOT

(0 Botoak)

Download

Badira hogei urtetik gora idazle donostiarraren lanak argitaratzen hasi zirenetik. Geroztik hainbat liburu kaleratu ditu alor desberdinak landuz, hala nola ipuinak, eleberriak, saiakerak eta haur literatura. Halere, ipuingintza da urte hauetan guztietan gehien jorratu duena, esparru honetan euskal letren erreferenteetako bat bihurtzeraino, hainbat sari ere eskuratuz. “Ipuinak. Antologia bat”azken hogei urteetako bere ipuinen hautaketa bat da. Bertan hogeita hamabost ale bildu ditu, horietatik lau gaztelaniatik lehen aldiz itzuliak...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.03 MB
101
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Zentzu komunaren bidetik" HOT

(0 Botoak)

Download

«Sinets al dezaket nahi dudan guztia? Edukial dezaket nahi dudan iritzia edo ustea? Askatasun osoa al dago edozein uste, iritzi edo sinesmen edukitzeko? Nola finkatzen edo errotzen dira uste, iritzi eta sinesmenak? Zein da uste, iritzi eta sinesmenen eginkizuna? Ba al dago araurik zerbait usteizateko edo sinesteko? Uste izatearen jokoa nolakoa da? Zeintzuk dira balizko joko horren arauak?» Honako galdera hauekin hasten da Agustin Arrieta-Urtizberearen liburu berria...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.06 MB
107
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Ofizioaren ajeak hizpide " HOT

(0 Botoak)

Download

Bere lehen ipuin liburuarekin itzuli da Ur Apalategi euskarazko literaturaren erakusleihora. Aurrez idatzitako bi nobelekin batera, “Gauak eta hiriak”eta “Gure Gauzak S.A.”, trilogia moduko bat itxi nahi izan omen du. Izan ere, guztietan idazlearen figura azaltzen da ardatz moduan. Horretaz gain, bikote harremanei ere garrantzia berezia ematen die, maitasunaren fikzioa deitzen dion horri erreparatuz. Izenburuan agertzen den legez, fikzioa baita Apalategiren literaturaren beste ezaugarrietako bat. «Fikzio konpartitua» deitzen dio berak literaturarekin lor daitekeenari, idazlearen eta irakurlearen artean sortu ahal den nolabaiteko lotura, alegia...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.06 MB
126
pdf.png BALERDI ARANBURU,Iban"Oroitzapenen kronika"

(0 Botoak)

Download

Ohiko fikziozko liburu bati heltzean, istorioa nolakoa izango den izaten dut zalantza nagusia. Hots, zer kontatuko didan, kontatuko didan horrek harrapatuko nauen eta gozatuko ote dudan. Ondoren, estiloari, erabilitako egitura edo lexikoari erreparatzen diet...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.05 MB
96

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli