Etxeberria

Kontaktuak

Etxeberria
Etxeberria Elexpuru,Andoni

Soslaia

1984ko maiatzaren 7an, Athletic-ek azkenekoz gabarra atera zuenean nire ama hura ikustera hurreratu zen Bilbora. Nik ordea, bere tripa barrutik ez nuen bapez ikusten. Ez nuen iskanbila haren eta egun hartako estresa ulertzen, eta neure begiekin konprobatzera ateratzeko beharra izan nuen. Zoritxarrez, azkenean biok -ez nire amak ez nik- ezin izan genuen ezer ere ez ikusi. Posible da baten batek pentsatzea denbora pasaturik gabarra hura berriz ikusteko amaren tripara berriz sartzen saiatu beharko nukeela... (Baina ez naiz kabitzen).

Unibertsitateaz gain herri gunea ere baduen Leioan hazi nintzen hurrengo 22 urtetan. Hango Altzaga ikastolak, Leioako “arkadia euskaldunak” eman zigun bai Euskara eta bai honekiko maitasuna. Erromoko institutura jaistean ordea, “Euskal Herri” hartatik zein urrun nengoen bizitu nuen. Idazketa eta Historia nire zaletasun nagusiak ziren arren, hamazortzi urtetako heldutasun gabeziak Ikusentzunezko Komunikazioa ikastera eraman ninduen EHU-ra.

Argi izan dut betidanik idazketa oinarritzat duen lanbidetik bizi nahiko nukeela, sormena lantzetik,ahal dela. Horrek egiten nau zoriontsu eta Idazle Eskolan izena eman nuen karrera bukatzean, helburu horretan lagun diezadan. Gogoz ekingo diot bigarren kurtsoari, ekaina aldera patata eder bat jasotzeko asmo tinkoaz. Oraindik ez dut topatu, baina jakin badakit lur azpitik dabilela, hazten, egunetik egunera. Nire patata.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli