Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

etxeberria_zelepele.gif
ZELEPELE ene hiztegia

Gosez hasiko gara, asez joan gaitezen: baietz asmatu patata arrautzopila zer den?

etxeberria_zelepele1.gif

Ba prestatzen hasteko, arasatik hartuko ditugu zartagina, bitsadera eta platerak.

Belarri luzeak dauzkalako deritzo: Belarluze. Baina I ooo-i ooorik ez: Kurrin-kurrin.

Kontuz iparraldeko ostatuan plater bat beterraba eskatzean: erremolatxa dakarzue eta!

(Deblauki diotsut gainera. Hau da: zalantzarik gabe).

Deutschland-etik datorrenarentzat du euskarak: doixtar. Eta bere elearentzat: doitxera.

Nahiz eta (edota horrexegatik?) Edenetik etorri, edentsua da pozoitsua.

Gauza ederrak sortzea helburutzat duen giza jardunbidea da ertia. Eta idazle eskolako ikasleok gara hortaz: artistak edo ertilariak.

Fauna ederra hala ere, baina ez bat ere faunak edo funts gutxikoak.

Eta zuek ba al zenekiten, hostoen hizkuntza edo hotsari esaten zaiola, firfira?

Animalia bera izan arren, nik nahiago gauenara izan, saguzar baino.

Alda dezagun pankartetako bakea gentza baliokideagatik, ea behingoz lortzen dugun!

Hedeak dira oinetako lokarriak, baina hedexuriak, Frantziako jendarmeak.

Gutxik dakigu, Santimami├▒eko bufaloei, idiaketz deritzala euskarak.

Greziarren Bibliak (=liburuak) edo Idazteunak balio literario handia omen du.

Bolivar Ameriketako jaregilea-ren arbasoak XVI. mendean partitu ziren Bizkaitik.

Julufraia bat dut, Maribelentzako, ezkontzen denean, emango diot.

Errauskineren gurdia kuia bihurtu zen. Eta zaldi kirmen edo leialak, sagu.

Insignis lerra da gure basoetako arbola ohikoena. Bere ezaugarrietako bat, erretxina gutxiduna izatea da, baina duen hori, gainerako zuhaitzena bezain lirdingatsua da.

Politikariak beti politikari, guri maula sartu nahian, inozoak izango bagina moduan.

Sagardotegietako mahai azkenak, gazta eta irasagarra, nire gogokoenak.

Nabarra gurea, beti horren nabarra: paisaietan zein kulturetan.

Naroak naroro banatzen zuen maitasuna, diruaren truk.

Odol gorriz ureztatuta ere, beti orlegi ageri, ortuko odoldi.

Ohakoan dena ikasten, nekez da gero ahazten. (esr. zah.).

Badator berriz inozo hau pentsatu zuen oilaskoak, gizona oilategira purra esanaz sartzerakoan.

Ordubete beranduago, paderan frijitzen ari zen, oilasko inuzentea.

Sorkia da etxean soilik entzun izan dudan hitzetako bat, baina hiztegiak badakar: oihala.

Ez da euskaldunon jainko bat, ezta swahilien mendi sakratua ere: kanoia euskaraz, sutunpa.

Zozoak beleari ipurbeltz, txortxorka diotso.

Salduko al lirateke angulak horren garesti, afixetan txitxardinak ekarriko balu?

Eta hirugarren bat tx-dunak gogokoenak izanagatik: mozkorturik behar zuen tximeletak, txiribiri deitu zutenean.

Urtxintxak, arbola gainera igo, eta urtzintz edo doministiku eginez lortzen zuen hur guztiak lurrera botatzea.

Ez dira frutak urlia eta sandia, gure fulano eta mengano baizik.

Xinaurriak xifriturik zeuden, urak inurritegia hartu zuela ikusita.

Eta bukatzeko, z-tas hasten den, ZELEPELE, hiztegia esateko beste modu bat.

Hiztegiak berez ez dakar, nik asmatua baita. Baina arkatzez gehitu dut.

Izan ere, bakoitzak bere hiztegia izan behar du, eta Zelepelea da neurea.

Zuk ezagutzen al dituzu jada zure hitz maiteenak?

Zain itzazu!

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli