• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14

123Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu dute Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren bederatzigarren edizioa. Saria 2.500 eurokoa da. Epai-mahaikide arituko dira Pako Aristi, Itziar Gomez, eta Iñaki Zubeldia, idazle, gidoilari eta Bergarako Idazle Eskolako kideak. Aurtengo edizioan narrazioari eskainiko zaio. 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake pare lehiaketan eta aurkezten den lanak ez du 12 orri baino gutxiago izango eta ezta 20 orri baino gehiago.

Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken bederatzi urteotan bere lana gogoratze arren deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETA.

Abenduaren 9an ospatu zen Aretxabaletako Kultur-etxean, aurtengo COVID-19ak elkartzeko muga guztiak gainditu ondoren. Bertan izan ziren epai-mahaikideko bi kide ( Pako Aristi eta Itziar Gomez), Udaletxeko kultura zinegotzia, Ainhoa Cabero, Karmele Igartuaren familiako kideak, Idazle Eskolako kideak, eta bere ordezkaria ( Tere Irastortza).

Aurtengo edizioan hamasei lan aurkeztu dira, eta azken lehian zazpi lan geratu dira, guztiak oso maila onekoak.

Juan Jose Pellejero nafarra izan da aurtengo irabazlea, " Aldameneko gelan" lanarekin. Lan honek gaztetxo artean pilota-partida artean gertatzen den jazarpenaren gaia tratatzen da. Epai-mahaiak tentsio narratiboa, eta hizkuntz-maila azpimarratu nahi izan ditu.

Idazleak 2500 €ko saria ( Aretxabaletako udalak emana) eta bere lana www.idazten.com orrian argitaratzea eta hurrengo ikasturteetan IDAZLE ESKOLAko moduluetan dohain parte hartzeko saria jaso ditu ( Bergarako IDAZLE ESKOLAk emana). Juantxo Pellejero ingeniaria da eta IDAZLE ESKOLAko bigarren mailan ari da.

Sari ematea poema-irakurketa eder batekin amaitu zen, eta bertan parte hartu zuten Idazle Eskolako hainbat kidek.

KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAK. AZKEN URTEETAKO IRABAZLEAK

2016ko edizioan Haurrentzako antzerkiak idazteko baliatu zen, eta irabazle suertatu zen Alaitz Olaizola, Sugegorriak lanarekin 2017ko edizioan Film Laburren Gidoiak aurkeztu ziren. Uxue Arzalusen Paris izeneko gidoiak irabazi zuen. 2018ko edizioan, poesiak aurkeztu zuren. Miren Peñagarikanok irabazi zuen Nik kontrolatzen dut makina liburuarekin, eta beste bi egilek ere aipamen berezia izan zuten Marian Porcellek eta Eneko Barberenak. 2019an Mikel Gartziarenak irabazi zuen saria " Harrak" ipuinarekin.

KARMELE IGARTUA, Aretxabaletako idazlea

Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zazpi urteotan bere lana gogoratzen eta zabaltzen jarraitzeko deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.

X. edizio hau, Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 17. edizioa da, izan, eta lehen edizio hartako irabazlea Karmele Igartua Bengoa izan zen, Gaur arte narrazioarekin. Ondoren Karmele Igartuaren Hitzak orbainetan liburuak Euskaltzaindiako Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen. Handik berehala argitaratu zuen Denbora enaren hegaletan poema liburua, Pamielan, eta Espainiako Sari Nazionalerako hautagai izan zen Itsaso Kontra bat izan da argitaratu den bere azken liburua.

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago