Narrazioak

  • ZALAKAIN EDERRA, Oskia " Isilean barrezka"(Narrazioak)

    ZALAKAIN EDERRA, Oskia " Isilean barrezka" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 859zk.24-25or.Gereziondo hartaz maitemindu zen Matilde, bederatzi urte zituela; baserriaren atzealdeko bidexkatik haratago zegoen (eta oraindik dagoen) gereziondoaz. Zuhaitzaren oparotasun geldoa maite zuen, egoten jakite hura. Heriotzaren esperoan bezala, baina beldurrik gabe. Bisitan joaten zitzaion usu eta, adar okertupeetan jezarrita, enborraren kontra, sustraien gainean, maitasunaren istorioa irakurtzen zion arbolari...

  • ZALAKAIN EDERRA,Oskia" Urrun, urrunago" (Narrazioak)

    ZALAKAIN EDERRA,Oskia" Urrun, urrunago" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 915zk.32-33or.Sagarrondoaren aurrean biluztu ginen. Ulertezinak ziren gauzak ulertu gabe jarraitzen genuen arren, sagarrondoaren aurrean biluztu ginen. Eta zer. Guri bost. Gauza hori zen, elkar maitatzea, momentu hartan, sagarrondoaren aurrean.

  • ZARRAUA, Irene" Belar artean dago sugea"(Narrazioak)

    ZARRAUA, Irene" Belar artean dago sugea"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 971zk.30-31or. Hilerrirako bidean, funerariakoa harriturik zegoen gertatutakoarekin. Inoiz ez zuen horrelakorik ikusi. Hilerrirantz zihoan autoan herriko apaizarekin, eta azken agurra esatera inor azaldu ez zen gorpu batekin. Aldez aurretik tanatorioan bertan ere sentitua zuen egonezina, halako hotzikara bat, kutxari tapa jartzean...

  • ZARRAUA, Irene" Osabaren karpeta urdina"(Narrazioak)

    Zarraua,Irene" Osabaren karpeta urdina" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 911zk.28-29or.Osabaren izaera ezagututa, beti izan nuen susmoa bere hileta elizkizunetara ez zela jende askorik azalduko. Eta horrela izan zen, nahiz eta gertatu zen hura ez nuen inola ere espero...

  • ZEBERIO AMONARRIZ, Miren "Lagun ona" (narrazioak)

    CEBERIO AMONARRIZ, Miren "Lagun ona" Mugalari GARA . 200-7-10, 55or. Amonaren baserriko sukaldean jolasean aritu da. Lantokitik iritsi berri den osabak, beti bezala, mingaina katuak jan ote dion galdetu dio eta bera gorritu egin da. Izebak, umea bakean uzteko esan dio senarrari, txikia dela eta izango duela astia hitz egiteko.

  • ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Eklipsea" (Narrazioak)

    ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Eklipsea" Administrazioa Euskaraz, IVAP 2007ko Uztaila. 57, zenb. Hamaikak eta hogeita bost dira Garbiñeren ordenagailuan. Kalkulatuta dauka. Minutu baten gorabehera izaten da, baina ez du hutsik egiten. Burua jiratu, eta hortxe aurkitu du, indar betean.Ipurdiarekin bultza eginez, atzera eraman du aulkia, eta pertsiana itxi du, zakar...

  • ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Tximeletak" (Narrazioak)

    ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Tximeletak" Mugalari,GARA 2006-5-27, 12-13.or Aezeak daude oraindik zure txurroak. Udara arte edukiko omen dituzu; hala esan didazu behintzat. Ez dakit guraizeak zerorrek hartuko dituzun eta lurrera erortzen utziko dituzun, kax-kax, banan-banan, zure txurroak. Hain erraz ere ez duzu ezabatuko azken urte hauetan sortu duzun irudi hori. Agian ile apaindegira joango zara; beti da errazagoa halako borrero lanak esku arrotz batek egin ditzan uztea...

  • ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Zuriz"(Narrazioak)

    ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Zuriz" L.Luma berrien eleak, .2006ko Uztaila. 4.Zenb. 12-13.or. Ezin izan dut. Ezin. Nola, ba, Fernandoren aurpegia ikusita. Egia esan, ez dut gau ona pasatu, eta beharbada nekeak ere izan du eragina. Hamaiketarako prest nengoen, eta, hala ere, berandu iritsi naiz azkenean. Baina 20 minutuko atzerapena ere ez da hainbestekoa. Gainera, aitaren errua izan da, eta ez nirea, ni aspaldi prest nengoen eta. Prest edo, jantzita behintzat. 100 metro baino ez daude etxetik elizara, eta nik oinez joan nahi nuen, baina aitak ezetz eta ezetz...

  • ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire " Iragarritako heriotza"(Narrazioak)

    ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire " Iragarritako heriotza" Luma berrien eleak  2008 6. zenb. 19 or. Beroak betaurrekoak lurrindu dizkio. Hala ere, ez du bururik altxatzen lapiko paretik. Makarroiak desegiten ari dira denbora luzean sutan egon ondoren. Eltzean jira eta bira dabiltza, Anek eskuetan duen egurrezko koilararen etenik gabeko mugimenduaren eraginez.

  • ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Ezpainetako karmina"(Narrazioak)

    ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Ezpainetako karmina" Mugalari. GARA.2008-3-15 , 8.or. Iratzargailuak jo baino lehen esnatu da. Egonezinak itzartu arazi du, haur bat eguberri egunean bezala. Jaiki eta patxadaz gosaldu du lehenik: kafe beroa eta bi madalena. Gero dutxatu egin da. Patxada ederrean hori ere. Larruazala zimurtuta duela irten da dutxatik. Toailaz bildu du ilea eta beste toaila batez estali du gorputza. Bakarrik dago etxean, baina hotz egiten du... 

  • ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Galdutako Objektua" (Narrazioak)

    ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Galdutako Objektua"Administazioa Euskaraz IVAP. 2009ko Urtarrila, 63.zenb. 10.or.Eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera astintzen du zoru-garbigailua garbitzaileak. Hall-ean lixiba usaina hedatzen den bitartean, bere isla ikusten du lurrean, baldosa laukidunek zatikatuta. Oraindik bustia dagoen lurra zapaltzen duten zapata dizdiratsuei jaramonik egin gabe, zarpaildutako bere irudiaren isladari hitz egiten dio garbitzaileak “Hi ez haiz nik amesten niana”.

  • ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Erabakia" (Narrazioak)

    ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Erabakia" Mugalari . GARA 2009-6-26 , 68 or.Gaur ere ez du etxean lo egin. Gauez lan egiten duen enegarren aldia da. Gehiegi, begiondorik gabe etxeratzeko. Sinesten jarraitu nahi du, baina senak ez dio uzten. 

  • ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Ezpainetako karmina" (Narrazioak)

    ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Ezpainetako karmina" Beterriko Liburua Aipamenaren Aldizkaria2009ko Martxoa ,41.Zenb. Iratzargailuak jo baino lehen esnatu da. Egonezinak itzartu arazi du, haur bat eguberri egunean bezala.

  • ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Oinutsik" (Narrazioak)

    ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Oinutsik" Luma berrien eleak Zem:7, 2009, 10 or. Zapata beltz dizdiratsuak aurrera doaz, sendo, pauso bakoitzean adokinetako laukitxoak pitzatu nahi balitu bezala. Eskubiko eskuan maleta darama. Beltza hau ere. 

  • ZUBILLAGA EIZAGIRRE,Zuriñe" Bakailaoa saltsan"(narrazioak)

    ZUBILLAGA EIZAGIRRE,Zuriñe" Bakailaoa saltsan" Euskadi Irratiko "Irratia maite dut" sariketako irabazlea , 2013an . Maite dut irratia, maite dut udaberriko arratsaldean leihoak zabaldu ditudanean. Haize epelak azala leunki igurtzi didanean, adatsak bihurri nahastu dizkidanean. Maite dut irratia Tango in Harlem abestipean oinak dantzan hasi zaizkidanean. Ezker eskuin, alde batera eta bestera, jarraian gerria, ipurdia eta sorbalda. Bakailaoak ere su gainean egiten du dantza mantala balantzaka dudan bitartean.

  • ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hitzak ispilu direnean, edo lekeda" (Narrazioak)

    ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hitzak ispilu direnean, edo lekeda" 7K GARA aldizkaria, zenb: 808 , 42-43 or.Hitzak ispiluak bezalakoak izan daitezke. Ispiluak ez ditugu denak gustuko. Ispiluak arriskutsuak izan daitezke. Ispiluek egiak esaten dituzte, ala gezurrak. Ispiluak hilik daude, baina bizia da haien barnean islatzen dena; eta ez edonorena, gure bizi propioa baizik. Gure irudia da itzultzen digutena, erreala; edo beharbada ez.

  • ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hotz ala bero" (Narrazioak)

    ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hotz ala bero" Luma berrien eleak Zenb: 11, 12 or.Berandu iritsi da, beranduegj da. Zain dauzka senideak gela hotzaren sarreran. Zu ere bere zain zaude. Orain gorpua besterik ez zara, baina bere zain zaude. Ez daki une honetan zer den egokiena, agian besarkatu beharko lituzke, beharbada negarrez hasi, edo akaso keinu samur isilaz agurtu. Urduritasunak hanka-gora jarri ditu bere asmoak eta hitz txoroak atera dira bere ahotik, hitz txoroak besterik ez, hitz txoroak noraezean. "Berandu iritsi naiz! Noiz hil da?"

  • ZUBILLAGA IZAGIRRE,Zuriñe " Egarri" (Narrazioak)

    ZUBILLAGA IZAGIRRE,Zuriñe " Egarri"  Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 754 zk. 2013-07-07, 20-21or.Ez da egarria sentitzen dudana, gosea ere ez. Egarri naiz, baina ez dut urik nahi. Gose naiz, baina ez dut jakirik nahi. Erraietatik datorkit eskaria, barne-barnetik. Senak egiten du oihu: 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli