Narrazioak

  • ULAZIA AGIRRE,Ehari" Zoriontasun kimuak"(Narrazioak)

    ULAZIA AGIRRE,Ehari" Zoriontasun kimuak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 869zk.22-23or.Zoriontasun kimuak Ohetik jaiki eta leihoa zabaldu duenean euririk egin nahi ez zuela ikusi du, zerua estaltzen zuten laino beltzen mehatxuari muzin eginez. Bere aldarte makurra bezala, azken boladan triste dago eguraldia.

  • URBIETA ARANZASTI,Arantza " Bost minutu" (Narrazioak)

    URBIETA ARANZASTI,Arantza " Bost minutu" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 12-13 or. Metroa berandu zetorren. Xan Martingo geltoki heze eta ilunean bakarrik. Eskumuturreko ordularian hamarrak eta hamar. Carlak, noizbehinka, eskubikoari ere erreparatzen zion. Ez zuen argi gorririk erakusten. Isilik zegoen; lasaitasunaren seinale. Puntako teknologia eskumuturrean lotua. Beste pultsera Andresek zeukan, bere senarrak, atzo goizean, aterpetxetik atera aurretik, kentzen saiatu zena.

  • URBIETA ARANZASTI,Arantza" Anatomiazko lezioa"(Narrazioak)

    URBIETA ARANZASTI,Arantza" Anatomiazko lezioa" Luma berrien eleak 2005, 21-22 or. Zazpi bat ordu, besterik ez. Everesteko oinarrizko kanpamendua gertu dugu. Gibelean utzi dut hoteleko logela. Lehenik eta behin, ibaia gurutzatu behar. Eta zubirik ez. Azken egunetako eguzkiak goialdeko elurrak urtu ditu eta orain ura korrika dator, Sikim ibaian behera, ziztu batean, justu-justu zirauten zubi kaxkarrak eta guzti eraitsiaz.

  • URKIZA LEKUE, Lauri " Espirala" (Narrazioak)

    URKIZA LEKUE, Lauri " Espirala" 7K Aldizkaria zenb: 807 , 22-23 or. Espirala ¡Se morirá usted, sí, se morirá, aunque no lo quiera; se morirá usted y se morirán todos los que lean mi historia, todos, todos, todos sin quedar uno! ¡Entes de ficción como yo… Miguel Unamuno Aspergarrirantz jotzen duen arratsalde tarte honetan, kafetegira sartu da gizona. Gabana kendu eta pertxa batetan izeiz, hotzetik babesten duen berokia erantziz, barrara abitu da. - Hutsa mesedez. Bitartean gizonak erlojuari begiratu dio.

  • URKIZA LEKUE,Lauri " Sutan"

    URKIZA LEKUE,Lauri " Sutan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 865zk.20-21or.  Ze eternitate eta ze demonio! Orain –nahi eta nahi ez– popako zulotik bada ere, teknologia berriak sartuko dizkigute. Kontratuan jartzen ez zuen arren. Azkenaldi honetan nahasten joan dira kontuak. Konplikatu egin da merezimenduak lortzeko merituen neurria. Eternitatea eta enparauok... aspertuta naukate! Ez zidaten kontatu infernurako oposizioak gaindituta ere, gerora, zikloak aldatzen doazela, eta birziklatzen joan beharko nuenik. Inork ez zidan abisatu...

  • USANDIZAGA MANTEROLA, Miren" Ametsa" (Narrazioak)

    USANDIZAGA MANTEROLA, Miren" Ametsa" 7K ALDIZKARIA .Zenb: 760, 28-29 or.

  • USANDIZAGA,Aintzane"Ovidioren begiak"(Narrazioak)

    USANDIZAGA,Aintzane"Ovidioren begiak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 959zk.28-29or.Zerua urdin lotsagabe ageri da uztailaren amaiera honetan; lainorik ez da ausartzen bertaratzera. Autoa alokatu dugu hegoaldeko kostara joateko, merkea iruditu zitzaizun eskapada eta ez genuen birritan pentsatu...

  • VALOIS NUÑEZ, Carmen " Larunbatero" (Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ, Carmen " Larunbatero" Luma berrien eleak 2009, 11or. Larunbatero ikusten zaitut. Larunbatero eserita zaude hiria zeharkatzen duen zubian. Larunbatero zain; zain, sosa baten truke, eta bitartean, bizitza aldamenetik pasatzen ikusten duzu, eta bitarte horretan, egonean zaude, presarik gabe esperoan.

  • VALOIS NUÑEZ, Carmen " Mirenen oroitzapenak"(narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ, Carmen " Mirenen oroitzapenak" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria,  714 zk. 2012-09-30, 28-29or.

  • VALOIS NUÑEZ, Carmen "Haizearen alabak" (Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ, Carmen "Haizearen alabak"XIV Narratiba Lehiaketa MARIA DE MAEZTU Saria, 2010-11-26. Arrosario ordua ailegatu da. Ilunabarreko deboziozko otoitza. Gehienak emakumeak dira eta elizan egon zitezkeen baina Zahar etxe batean daude. Gurpil-aulki eta gainontzekoetan eseriak, telebistari begira jarri dituzte. Soinua kendu diote telebistari.

  • VALOIS NUÑEZ, Carmen "Inozentzia lapurtua"(Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ, Carmen "Inozentzia lapurtua"Nabarra. 2008ko. apirila, 6-7 or. Aspalditik ez zuten elkar ikusten Marinak eta Jonek. Arratsalde hartan topo egitean, presaka ziren biak; hala ere, segundo batean eta hantxe bertan, zera erabaki zuten: kafetxo bat hartzeko hitzordua adostuko zutela, bestela... jakin bazekiten asmo onak, azkenerako, saio hutsal bilakatzen zirela beti. Horrelaxe, ba, hurrengo asteazkenerako jarri zuten zita, arratsaldeko seietarako Joneren etxe aurrean...

  • VALOIS NUÑEZ, Carmen "Jazarpenaren labirintoan,izuaren amildegian"(Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ, Carmen "Jazarpenaren labirintoan,izuaren amildegian" Mugalari.GARA 2007-4- 28 8 or. Laurak Esnatu da, izerditan,pijama bustirik. Burua jiratuz,erlojuari so egin dio: goizaldeko laurak. Loaldia bat-batean moztua beste hainbatetan bezala.Atsekabetu egin da; berriz,pentsatu du, barruko sugearen pozoiarekin borrokan, beste gau batez...

  • VALOIS NUÑEZ,Carmen " Gune terapeutikoak"(Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ,Carmen " Gune terapeutikoak" 7K ALDIZKARIA Zenb: 759, 28-29 or.Liburu aurkezpenak gogoko ditut. Aukera ederra izaten da Idazlearen eta irakurlearen arteko elkarrekintza zuzenean ikustea, edo hala iruditzen zait behintzat, Herrlan, oro har, ez dut horrelakoetara joatek aukerarik izaten, eta ordutegiak direla medio, ezta herritik. kanpo ere. Horregatik, aurkezpenaren iragarkia ikusi nuenean, zera pentsatu nuen, plan ezin hobea zela ostiral arratsalde baterako -- are hobea azken bolada honetako klimatologia kontuan hartuta

  • VALOIS NUÑEZ,Carmen "Estropadak, udako ikuskizuna"(Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ, Carmen "estropadak, udako ikuskizuna" Arratsaldeko Seiak: estropada hastera doa.Arraunlariak eta patroiak erne Daude.Mugimenduen sinkronia Martxan jartzeko UNEA, garatutako giza - makineria prest, indarrek Lortu beharreko Oreka buruan, Nahita bilatutako armonia barruan...

  • VALOIS NUÑEZ,Carmen"Eguneroko pasadizoa"(Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ,Carmen"Eguneroko pasadizoa" Luma berrien eleak 2008. Zenb.6, 14 or. 

  • VEGA OLAETA,Ziortza "Bogartek bazekien" (Narrazioak)

    VEGA OLAETA,Ziortza "Bogartek bazekien" Mugalari.GARA 2007-3-24, 8. or. NIre begien distiran, zoriontasuna igar zitekeela esan zidan. Ilea aspaldi urdindua dudan arren, hamabost urteko neskatxa uzkurtua izan nintzen; niretzako lorerik geratzen ez den negutegian. Eskolara elkarregaz joandakoentzako bazkaria antolatu zuen Udalak. Artxiboetatik datuak atera, eta bakoitzari gonbidapena heldu zitzaigun etxera. Nik ez nuen joateko asmorik...

  • VEGA OLAETA,Ziortza "Gutun kuttunak"(Narrazioak)

    VEGA OLAETA,Ziortza "Gutun kuttunak" Mugalari. GARA 2006-5-6, 8. or. Egunero akordatzen naiz zuekin, lasai egon zaitezten idazten dizuet. Oso leku ederra da, itsasoa dago leku guztietan. Irlarik irla ibili gara, horrenbeste irla dago, ezen askok izenik ere ez duen. Igeri egiten ikasten ari naiz, etxeratzean Zarautzera joango naiz hondartzara. Gaur armak banatu dizkigute, aita, galeperretan bezain ona izatea espero dut. Ama, zu ez kezkatu, ondo jaten dut, ipintzen didaten guztia. Bihar igandea dela uste dut, sagar-erreak egingo dituzu? Instrukziorako deia, agur...

  • VEGA OLAETA,Ziortza "Txanogorritxo"(Narrazioak)

    VEGA OLAETA,Ziortza "Txanogorritxo" L.Luma berrien eleak. 5.zenb., 9. or. Txanogorritxo maitea: Ane naiz, zazpi urte daukat. Poz-pozik joaten naiz egunero ikastolara; gauza asko ikasi ditut dagoeneko. Atzo irakasleak zure berri eman zigun. Ipuina kontatu behar zigula, Txanogorritxo izeneko neskatila batena. Niri izen inozoa iruditu zitzaidan, izan ere, gure eskolan ez dago inor horrelako izenarekin. Nire lagunen izenak Olatz, Irati, Ander dira...

  • VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" (Narrazioak)

    VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" Mugalari GARA 2009-4-3, or.67 .Elurrak autoaren aurreko kristala zuritzen zuen behin eta berriz; gero eta azkarrago, gainera. Eskuilen joan-etorria ez zen nahikoa azkarra, segundo bakar batez bada ere, kristala guztiz garbi ikusteko eta horrela, Oskarrek, joan-etorri bakoitzak uzten zion zirrikitutik begiratuta, ozta-ozta gidatzen zuen autoa, arrasto argiztatuan zehar.

  • VIVES URBIETA,Alaitz "Gartzianekoa" (Narrazioak)

    VIVES URBIETA,Alaitz "Gartzianekoa" Mugalari GARA. 2008-5-10 , 8.or. Atea. Aspaldian ez dio ate berdeari erreparatu. Pintura azal berria du. Xehetasun txiki horrek erakarri du bere arreta. Egunero amarenera bisita egiterakoan ikusten ez duen atea du aurrean. Biziberriturik. Ahaztua zuen ate horrek irekitzen zuen munduak han jarraitzen zuela. Bisitariaren zain...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli