Narrazioak

  • ERASUN URTZELAIETA, Arantxa "Trenbidea" (narrazioak)

    ERASUN URTZELAIETA, Arantxa "Trenbidea" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 913zk.28-29or Katilua erori zaizu, krask! Dozenaka zati hegan, tak, tik tak! Leihoko kristalean, armairuko egurrean, marmolezko gainaren ertzean... Txiki sumatu duzu sukaldea, txiki zure burrunbari leku egiteko, txiki eztanda handiei eusteko.

  • ERASUN URTZELAIETA,Arantxa " Arrakalak itzaletan"(Narrazioak)

    ERASUN URTZELAIETA,Arantxa " Arrakalak itzaletan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 866zk.20-21or.Berriz ere begiratu diot argazkiari, argi-itzalezko marren artetik ageri da zure aurpegia, irribarretsu gordegordeketan ari den haurraren tankeran, begiak erdi itxita, jostari. Betaurreko lila lauki luze horiek erabiltzen zenituen orduan, ederrago egiten zintuzten, begi politak ez zenituelako ei zen, zure ustez.

  • ERASUN, Arantxa" Naizelako diot"

    ERASUN, Arantxa" Naizelako diot" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1026zk 28-29or. Goizeko zazpi eta erdiak. Iratzargailuak jo du. Minutura, begi zulo ilunekin atera da Leire bere gelatik. Oinak arrastaka, indarge, arnasa lodia ahotik. Beste gau bat lo egin gabe, urdailean tristura moduko bat sortzen dion horrek, etengabe burua dantzarazten dion ideia horrek, astinduta: «Ezin dut»...

  • ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires"(Narrazioak)

    ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires" Luma berrien eleak  2005, 3 zenb. 20-21 or.Atsegin nuen bidaia-liburuetako pasarteak zuretzat irakurtzea, hori eta beste gauza batzuk. Orduan banekien gogoko nuela, liburuena, eta orain ere akordatzen naiz gure protokolo xume hartaz. Batzuetan, zulo bat sumatzen dut, hemen, sabelaldean, baina ez dut uste bakardadea denik, ez behintzat bakarrik egotearen bakardadea; horrelakoa uxatzen trebea bainaiz, nahi dudan guztietan hankaperatzen dut eta leihotik behera botatzen, oroitzapenek eta bidaia-liburuetan irakurritakoak lagun egin diezadaten.

  • ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" (Narrazioak)

    ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 30-31 or. Egun hartan berriro gertatu zen. Herensugeen kontu hura, alegia. Baziren zazpi hilabete herensugeak eta dinosauroak entzuten zituela, goizero-goizero, pertsianaren kontra oldartzen, orroka. Iratzargailuak jo baino zertxobait lehenago izaten zen, eta hasia zen ordurako amorratzen, eguneroko bisita haiek, tontamentean, lo-ordu dexente ari zitzaizkiolako lapurtzen. 2.170 minutu, hain juxtu, egindako kalkuluen arabera eta zertxobait biribilduz, nahiz ez zen bera zehaztasun ezaren zalea. 2.170 minutu. 35 ordu.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Hamaika kontu eta kontu bat gehiago eguneroaren zirriborroa"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Hamaika kontu eta kontu bat gehiago eguneroaren zirriborroa". Ai ama! (H)au da (h)au (h)arria! (H)asi behar eta ez asmatzen nola! Ahalegina. Terek eguneroko eredu desberdinak eskaini dizkigu: batzuk literarioak, besteak ez literarioak. Ahaleginduko naiz, bada.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza" Mugalari GARA, 2010-6-11, 59or.Tronpeta hotsak esnatu du, hamaika tronpeten doinusarkorrak atera du bere lozorro astunetik. Uste baino luzeago egondako ezinezko posturak zailtzen dio mugimendua, koltxoitzat izan duen harria baino gogorrago sentitzen dugorputz gizen zaharkitua.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Elisa"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Elisa" Luma berrien eleak 9 Zenb. 12 or.Iluntzen ari du. Bordako ateko zirrikitutik azkeneko argi printzak sartzen dira garo gainean pausatuz. Freskatu du eta sekula bere izena aditu ez duen Elisak, bere bi hanka motzez eta hiru besok besarkatzen dute bere gorputz gizena.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Izebaren arin-arina"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Izebaren arin-arina" luma berrien eleak 9 zenb. 13 or.Zerurantz begiratzen dudan bakoitzeanizeba Maddalenaz gogoratzen naiz eta beldur izaten naiz ez ote den, edozein momentutan, handik eroriko. 

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Klarinete sonata"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Klarinete sonata"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 655zk. 24-25 or.Zozoaren kantu ederra aditzen ari zen telefonoak jo zuenean. Ez zuen hartu. Bigarren aldiz deitu zuen Mª Luisak, baita hirugarrenez ere. Ez zen, ordea, astebete lehenagotik espero zuen deia 

  • ETXEBESTE MOZO,Izaskun "Erlojua,bihotza eta burua" (Narrazioak)

    ETXEBETE MOZO,Izaskun "Erlojua,bihotza eta burua"<i>Luma Berrien Aztarnak</i>  7K, 704 zk. 2012-7-22, 24-25or.Erlojua,bihotza eta buruaBi ordu baino gutxiago geratzen zitzaizkion Martini ipuina bukatu eta aldizkarira bidaltzeko. Goizeko seiak ziren eta gau osoa, ordenagailuaren pantaila aurrean, hari begira lorik egin gabe pasa zuen. 

  • GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea "Rec" (Narrazioak)

    GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea "Rec" Luma Berrien Aztarnak 7K, 2012-7-8, 28-29 or.

  • GALARRAGA ARRIZABALAGA,Haizea" Azken hitzak" (Narrazioak)

    GALARRAGA ARRIZABALAGA,Haizea" Azken hitzak" <I>Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, </i> 761 zk. 2013-08-25, 22-23or.

     

     

  • GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Gutuna" (Narrazioak)

    GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Gutuna" L.Luma berrien eleak.5.Zenb.17-18.or. Zaldibian, 1901eko martxoaren 21ean. A mi querida hermana Sor Catalina del Amor Misericordioso. Kattalin mattia, zer moduz zaude?Hemen, ongi esan beharko, bizitza aurrera doa, eta, Jainkoari esker, osasunez ongi. Arima kontuan, berriz, gaixotzeko zorian, izan ere, hain handiak izan dira ezin uxaturik izan ditudan kezkak..

  • GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Pozaren hotsa" (Narrazioak)

    GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Pozaren hotsa" Mugalari GARA 2006-6-7- 8 or. Beren urrezko ezteiak pasatzen ari ziren hoteleko kafetegian sartu ziren. Gustura hartu zituzten aulkiak, arrunt egokiak behar zuten atsedenerako. Laster hurbildu zitzaien zerbitzaria, eta café au lait eskatu zuten. Kafesneak prestatu bitartean, sala ederrari begiratu eta sentitzen zuten zorionaz pentsatu zuten. Izan ere, aitona-amonentzat egunerokotasunetik at zegoen une hura. Harritzekoa zen hiri hartan kafesnea hartzen egotea, harritzekoa horrenbeste denboraren buruan osasuntsu eta zoriontsu irautea ere...

  • GEREKA ZELAI, Axun"Mariren leize-zulo barrenetik" (Narrazioak)

    GEREKA ZELAI, Axun"Mariren leize-zulo barrenetik"Mugalari GARA 2010-7-30, 59or.Mariren etxean edo leizean, sartu izandako moduan atera behar izaten omen zen bertatik: bizkar eman gabe barnealdeari, barnera begira sartu bada. Hildakoaren arima agertzen zaionak bete behar duenaren antzera, hark ere arimaren bekoz-beko behar du, beti aurrean.

  • GEREÑU ODRIOZOLA , Idoia "Goizabar eguzkitsua bezain gertu"(Narrazioak)

    GEREÑU ODRIOZOLA , Idoia "Goizabar eguzkitsua bezain gertu" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria,  711 zk. 2012-09-2, 26-27or.Belusezko gortina gorrien artetik, etxe azpiko lorategi hilari so igaro du gaua, ilargi borobila begira- begira duela, Mariak. Begiak gorri antzera nabari zaizkio, nekearen eta oinazea desegin nahian jaurti dituen malkoen eraginez.

  • GEREÑU, Idoia"Oihanean ez da isiltasunik sekula"

    GEREÑU, Idoia"Oihanean ez da isiltasunik sekula" ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ Oihanean ez da isiltasunik sekula. Gaur ere ez. Oxigeno partikulak baino gehiago zenbatu daitezke ortzitik eroritako txioak. Ipuinetatik eratorritakoak. Ikusezinak diren hego koloredunen gorputzetatik irtendakoak. Hamaika espezietakoak. Abeslari onenen pareko musikak intonatu ohi dituzte gehientsuenek...

  • GOJENOLA ARRIAGA, Miren " Badoa" (Narrazioak)

    GOJENOLA ARRIAGA, Miren " Badoa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 918zk.32-33or.Badoa berriro ere. Badoa eta ez nau agurtu. Gorroto ditut maitale begiradarekin ikusi dituztenen begiak, ondo gorrotatzen ditut abandonua eta malenkonia berdea, soineko batekin janzten dituztenen gogoa.

  • GOMEZ SARASOLA, Itziar "Ez nago konforme"(Narrazioak)

    GOMEZ SARASOLA, Itziar "Ez nago konforme" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 757 zk. 2013-07-28, 20-21or.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli