Joxe

Kontaktuak

Joxe
Begiristain Aizpurua, Joxe

Soslaia

Joxe Begiristain Aizpurua Ataunen jaio nintzen 1961ean.

Lanbidez, idaztearekin zerikusi gutxi duten arlo teknikoetan aritu izan nintzen 45 urtera bitartean. Besteak beste, 22 urtez delineatzaile-lanetan Beasaingo CAFen, trenen diseinuan.

Berez, kazetaritza izan dut nik amets. Baina horretan hasteko beranduegi zela eta, 35 urterekin Lehen Hezkuntzako Magisteritza ikasketak egin nituen, “zerbait” egitea bururatuta. Esperientzi zoragarria izan zen, ordea, hura niretzat. Gainera, ikasketa haien ondorioz proposatu zidaten CAFen ordurako aurrera generaman Euskara Planaren ardura hartzea.

Hori dut ofizio 2006az geroztik: gure enpresan, tren-fabrikazio prozesu osoan euskarari berez dagokion presentzia ziurtatzen ahalegintzea. Beraz, nire idazlanak, CAFen Hizkuntza Politikaren baitako Plan Estrategikoak, txostenak, aktak, itzulpenak eta antzeko testuak dira.

Lan-orduetatik kanpo betiko afizio izan dut liburuak irakurtzea. Orain, literatur testuak idazteko oinarrizko ezagutzak neureganatu nahian, ezinbesteko laguntza dudalako nabil Idazle Eskolan, lehenago ez hasi izana damu dudala!

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli